2012/03/02

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatu dute Algortan

Argazkia: cc-by ukberri.net

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, 60 gizon-emakume inguruk egin dute elkarretaratzea gaur eguerdian Algortan. Eskumaldeko LABek Telletxe plazan zeukan jarrita hitzordua, 12:30ean, eta bertaraino gerturatu dira langile erakunde abertzaleko ordezkariak eta beste hainbat herritar. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Gaur, baina, berriro ere Algortan egitea erabaki dute, martxoaren 29ko greba orokorrari begira, delegatuen asanblada zeukatelako Villamonteko kultur etxean.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.