Showing posts with label kontzentrazioa. Show all posts
Showing posts with label kontzentrazioa. Show all posts

2013/05/02

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko dute bihar Algortan

Argazkian, LABek martxoaren 2an Algortan egindako kontzentrazioa / cc-by Ukberri.net

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, maiatzak 3, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Baina, eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo duten errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Ohiko lez, Algortako Herrira bilguneak deituta, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa izango da plazan.

2013/04/15

Preso Politikoen Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo dute Bilbon

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. Hain zuzen ere, Mahmud Baker Hijazi preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna  hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Askapenak ere, urteak daramatza egun horren baitako lanketa egiten, preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure herrian,  egunotan debekatua egon  arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso politiko deitzea ere... Horrenbestez, asteazken honetan, elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hiri ezberdinetan nazioarteko preso politikoak gogoratzeko eta batez ere Saharako preso politikoen egoera salatzeko. Besteak beste, Bilboko ekimena, Moyua plazan izango da eguerdiko 12etan.

Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditu Askapenak. Horrela, 2011n kolonbiar preso politikoei ehunka postal bidali zizkieten, baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi zioten eta aurtengoan, berriz, saharar preso politikoei idaztera deitu dute.
 
Munduko preso eta iheslari politikoak kalera!
Sahara Hurra!

2012/11/06

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatuko dute ostiralean Algortan

Argazkian, LABek martxoaren 2an Algortan egindako kontzentrazioa / cc-by Ukberri.net

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, azaroak 9, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Baina, eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo duten errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Ohiko lez, Algortako Herrira bilguneak deituta, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa izango da plazan.

2012/07/22

Paella Egunean ere preso eta iheslariak herrira!


Etxerat elkarteak deituta, 200 lagunek baino gehiagok egin dute kontzentrazioa gaurko Paella Egunean, Aixerrotan.

Ikusi albuma

2012/06/24

Larri gaixo dauden presoen kasuetan giza eskubideak betetzeko eskatu du Herrirak



Ikusi agerraldiaren bidea


Iturria: Bilboko Branka

Txus Martin preso basauriarraren egoera larriaz ohartarazteko beste elkarretaratze bat egin zuten ostegunean Justizia Jauregian. Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxeratuta izatea “errukigabea eta ankerra” dela adierazi zuten eta Espainiako Gobernuak giza eskubideak betez gero kalean beharko luketeela gogorarazi zuten. 

Basauriko Herri Bilguneko eta SOS Txus Martin plataformako kideek auzoko euskal presoa askatzeko enegarren elkarretaratzea egin zuten ostegun goizean Bilbon, Justizia Jauregiaren aurrean. 

Mobilizazioan parte hartu zduten lagunek “Preso gaixoak kalera baldintzarik gabe” zioen pankarta zabaldu eta Txus Askatu zioten letra erraldoiak altxatu zituzten. 

Martin Zaballako (Araba) espetxean dute preso, eta gaixotasun larria du, Roberto Noval Herrirako bozeramaileak gogoraratzi zuenez. Novalen hitzetan ulertezina da “Martinen koadro klinikoa duen edozein lagun espetxean izatea”, espetxean daramatzan urteetan gutxienez bi aldiz saiatu da bere buruaz beste egiten eta eguneko 24 orduak beste pertsona baten konpainian egon behar du. 

Basauriarra espetxean izatea “errukigabea eta ankerra” da, Herriraren iritziz, “giza eskubideen urraketa nabarmena” delako eta horrek, esan zuen Novalek, “senide eta lagunen sufrimendua luzatzea baino ez dakar”. Arrazoi berberengatik Martin bezala larri gaixo dauden beste 13 preso politikoak askatzeko galdegin zuen. 

Giza eskubideez ari gara, eta giza eskubideak ezin dira beste edozein erabaki politikoren pean baldintzaturik egon.

2012/03/02

Euskal presoak Euskal Herriko lantokietara ekartzea aldarrikatu dute Algortan

Argazkia: cc-by ukberri.net

"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, 60 gizon-emakume inguruk egin dute elkarretaratzea gaur eguerdian Algortan. Eskumaldeko LABek Telletxe plazan zeukan jarrita hitzordua, 12:30ean, eta bertaraino gerturatu dira langile erakunde abertzaleko ordezkariak eta beste hainbat herritar. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Gaur, baina, berriro ere Algortan egitea erabaki dute, martxoaren 29ko greba orokorrari begira, delegatuen asanblada zeukatelako Villamonteko kultur etxean.