Argazkian, LABek martxoaren 2an Algortan egindako kontzentrazioa / cc-by Ukberri.net
"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak
lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako,
azaroak 9, Eskumaldeko LABek.
Hitzordua Algortako Telletxe plazan jarri dute sindikatuko kideek,
eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen
Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa
Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz
txandakatuz. Baina, eguerdikoa ez da egunean zehar Telletxen egingo
duten errepresaliatu politikoen aldeko mobilizazio bakarra izango. Ohiko
lez, Algortako Herrira bilguneak deituta, 20:00etan preso eta iheslarien aldeko kontzentrazioa izango da plazan.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.