Algortako autobusa goizeko 11etan aterako da Telletxetik. Izena emateko Amnistia tabernan.
Larunbat honetan, azaroak 10, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko nazio manifestazioa egingo du Baionan Herrira
mugimenduak. Hitzordua 15:30ean jarri dute Euskaldunen plazan.
Horrenbestez, Uribe Kosta eta Erandiotik ere hainbat autobus aterako
dira larunbatean Baionara bidean. Besteak beste, ondoko tokietan eman
daiteke izena: Algortako Amnistia tabernan, Itzubaltzeta / Romoko Branka
herriko tabernan, Leioako Kurkudi herriko tabernan, Urdulizko herriko
tabernan... Eskualdeko autobusak 10:30ak eta 11:00ak artean aterako
dira, herri bakoitzaren arabera. Informazio gehiago ohiko lekuetan
eskura daiteke. Eskaera zehatzak egingo dituzte Baionako manifestazioan.
Alde batetik, EPPK-ko preso guztiak Euskal Herrira ekartzea eskatuko
dute, baita gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea ere. Era
berean, bizi osoko kondenari bidea irekitzen dioten neurri guztien
deuseztatzea exijituko dute, euskal preso politikoei ezartzen zaizkien
neurri berezien deuseztatzea eskatuz.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.