Jende uholdeak euskal preso eta iheslariak etxeratu eta bakera hurbiltzeko urrats garrantzitsua eman zuen atzo Baionan. Orain, Parisen txanda da.
Showing posts with label azaroak 10. Show all posts
Showing posts with label azaroak 10. Show all posts
2012/11/11
Baionako karrikek gainezka egin dute presoen eskubideen alde
Iturria: Berria.info
Argazkian, preso eta iheslarien aldeko manifestazioa ireki duen pankarta. (Bob EDME/ARGAZKI PRESS)
Hamabost mila lagunek bat egin dute Herrira-ren deialdiarekin; kolore orotako alderdi, sindikatu eta eragileak bildu dira
Manifestaldiaren burua San Andres plazan zen azken manifestariak abiatu zirelarik
Manifestaldiaren burua San Andres plazan zen azken manifestariak abiatu zirelarik
Euria barra-barra egin arren, Baionako karrikak euskal
preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko uholde bihurtu ziren
atzo. Eguraldiak ebatsi zuen giroa jendeak eraiki zuen, presoen aldeko
etengabeko oihuekin. "Historiko" hitzak zentzu lausoa ukan dezake,
baina Ipar Euskal Herrian presoen eta iheslarien alde sekula izan den
manifestaziorik handiena izan zen atzokoa. Ipar Euskal Herriko bertso
finala izanik, manifestazioa tenorez abiatu zen Euskaldunen Plazatik.
Etiketak:
azaroak 10,
baiona,
herrira,
hurbildu bakera,
manifestazioa
2012/11/10
"Bakera urratsa" egiteko manifestazioa Baionan
Iturria: Berria.info
15:30ean ekingo diote martxari, Euskaldunen Plazatik, euskal presoen eskubideen alde egiteko, Herrira-k antolatuta. Atxikimendu asko eta askotarikoak jaso ditu.
Gaur Baionan (15:30, Euskaldunen Plaza) euskal presoen eskubideen alde izango den manifestazioa jendetsua izango den esperantza du Herrira mugimendiak, eta "euskal preso politikoak beren eskubideen jabe izan daitezen urrats berri bat" izango dela. "Hurbildu bakera" lelopean egingo dute protesta, eta jasotako atxikimendu ugari eta askotarikoak dira babesaren adierazgarri. Izan ere, babesetako batzuk ez dira sekula halako aldarrietara batu.
15:30ean ekingo diote martxari, Euskaldunen Plazatik, euskal presoen eskubideen alde egiteko, Herrira-k antolatuta. Atxikimendu asko eta askotarikoak jaso ditu.
Gaur Baionan (15:30, Euskaldunen Plaza) euskal presoen eskubideen alde izango den manifestazioa jendetsua izango den esperantza du Herrira mugimendiak, eta "euskal preso politikoak beren eskubideen jabe izan daitezen urrats berri bat" izango dela. "Hurbildu bakera" lelopean egingo dute protesta, eta jasotako atxikimendu ugari eta askotarikoak dira babesaren adierazgarri. Izan ere, babesetako batzuk ez dira sekula halako aldarrietara batu.
2012/11/08
Baionara joateko azken deialdia egin du Herrira mugimenduak
Herrira mugimenduak larunbatean Baionako karriketan antolatu duen
manifestazio nazionalera joateko azken deia burutu du gaur Bilbon
egindako agerraldi publiko batetan. Bertan, Ane Zelaiak eta Nagore
Garciak mobilizazioaren garrantziaz ohartarazi dute eta deialdiaren
inguruan bildutako babesak destakatu dituzte. Historikoa izango den
manifestazio baten aurrean gaude eta horrek Frantzia eta Espainiako
Gobernuek indarrean mantentzen duten espetxe politika aldarazteko
konpromiso berriak sustatu eta elkarlana areagotu behar du. Webgunean jarri dituzte larunbateko deialdiaren manifestua eta atxikimenduen zerrenda.
Etiketak:
azaroak 10,
baiona,
herrira,
hurbildu bakera,
manifestazioa
Herrientzat oharra: adin txikikoek Baionara joateko jarraitu beharrekoak
Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban bizi direnen kasuan formulario bat
bete behar da eta Ertzaintzaren komisaldegi batean utzi behar dute
gurasoek. Nafarren kasuan berdin, baina kasu honetan polizia nazionalaren bulego batean utzi behar da. Pasaportea dutenen kasuan ez litzateke arazorik egonen. Halere,
edozein kasutan, bakoitzaren udaletxean galdetzea gomendatuko genuke.
Milesker!
Etiketak:
adin txikikoak,
azaroak 10,
herrira,
hurbildu bakera,
manifestazioa,
oharra
2012/11/07
Herrira: "Larunbateko manifestaldiak uste baino arrakasta haundiagoa lortuko du"
Hainbat arrazoin ditugu hori pentsatzeko;
- Lehena, azken urten hontan Euskal Herrian bizi dugun egoera
politikoari lotua da noski. Aieteko adierazpenak eta ETAk armak bertan
behera uzteak begi onez ikusten dugun prozesu bat ezarri du abian.
- Ipar Euskal Herriko hautetsien gehiengoak, tendentzia guziak
barne, gatazkaren konponbidearen alde lan egiten du zentzu osoz.
Batzutan, horietarik batzuentzat, Frantzia mailako beren alderdiarekiko
kontraesan garrantzitsuak soportatuz gainera. Hautetsi hauentzat,
ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera konpontzea. Ezinbesteko
urratsa, abian den bake prozesuan. 150 hautetsi dira baino gehiagik,
heldu den larunbateko manifestaldirako deia izenpetu dutenak.
- Bestalde Atzo kontseilu orokorreko talde exekutiboa bildu da
eta kontseiluko presidenteak gonbidatu ditu kideak manifan parte
hartzeko.
- Euskal Herriko jendartea mobilizatzen da. Gatazkaren ondorioak
lehen bait lehen tratatuak izan daitezen eskatzen du, bakea iraunkortu
dadin. Azken asteetan, Herrirak, etengabeko sustengua jaso du elkarte
eta pertsonengandik. Preso eta iheslarien gaiak ez zuen sekulan gisa
hontako elkartasun uholdea eragin.
- Azkenik, arduragabekeria itzela erakusten duten Manuel Valls,
Barne ministroaren azken adierazpenek eta Aurore Martinen egoerak, argi
utzi dute jende askorengan, Euskal Herriak bizi duen defizit
demokratikoa. Aktualitate honek prosezesuari ez dio aurrerapenik emaiten
argi da . Azaroaren 10eko manifestaldia aukera paregabea izanen da
herritar ainitzentzat, Parisko jaunttoei adierazteko marra gorria
gainditua izan dela, eta bakeruntz hurbildu nahi dugula.
Herrirak oroitarazten du, manifestaldi honen aldarrikapena, preso
eta iheslarien egoera plazaratzea izanen dela. Aldarrikapen horiek,
gaur egungo eskubidea aplika dadin besterik ez dute eskatzen. Ez da
beharrezkoa beste gastu publikorik sortzea edo gaia desbideratzea;
Frantses eta espainiar estatuei eskatzen diegun gauza bakarra, beren
legeak errespetatzea da! besterik ez!
Etiketak:
azaroak 10,
baiona,
herrira,
hurbildu bakera,
manifestazioa
2012/11/06
Laura Mintegi: "Ezinbestekoa da kalera ateratzea eta presoei dagozkien eskubideak exijitzea"
Iturria: Berria.info
Datorren larunbatean Baionan 'Hurbildu bakera' lelopean egingo den manifestazioari babesa eman nahi izan dio EH Bilduk gaur egindako agerraldian.
Datorren larunbatean Baionan 'Hurbildu bakera' lelopean egingo den manifestazioari babesa eman nahi izan dio EH Bilduk gaur egindako agerraldian.
EH Bilduk babesa adierazi nahi izan dio larunbatean Baionan egingo
den manifestazioari. Koalizioaren lehendakarigai Laura Mintegik azaldu
du "denok urratsak egitea garrantzitsua" dela eta iragana "alboratu"
beharra dagoela bakera heltzeko.
Urtebete igaro da Aieteko adierazpenetik eta ETAk borroka armatua
utzi zuenetik, eta Frantzia eta Espainiako estatuek "presoen eskubide
urraketak", "lege kanporatze mehatxuak", eta "Aurore Martinena moduko
atxiloketak" egiten jarraitzen dutela salatu du Mintegik. Halere,
adierazi du urte honetan "gauza asko" pasa direla; "indar guztiak batu"
direla eta "aho-beteko erantzuna" eman dietela bi estatuei.
Mintegik uste du gizartean gero eta zabalduagoa dagoela presoen
eskubideen aldeko iritzia, baina horri estatuek entzungor egiten dietela
ere gaineratu du. "Horregatik, ezinbestekoa da kalera ateratzea, eta
presoek izan behar dituzten eskubideak exijitzea", adierazi du. "Aukera
paregabea dugu ekintza hauei erantzuna emateko".
Etiketak:
atxikimendua,
azaroak 10,
baiona,
eh bildu,
hurbildu bakera,
laura mintegi,
manifestazioa
Eskualdetik ere aterako dira Baionarako autobusak
Algortako autobusa goizeko 11etan aterako da Telletxetik. Izena emateko Amnistia tabernan.
Larunbat honetan, azaroak 10, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko nazio manifestazioa egingo du Baionan Herrira
mugimenduak. Hitzordua 15:30ean jarri dute Euskaldunen plazan.
Horrenbestez, Uribe Kosta eta Erandiotik ere hainbat autobus aterako
dira larunbatean Baionara bidean. Besteak beste, ondoko tokietan eman
daiteke izena: Algortako Amnistia tabernan, Itzubaltzeta / Romoko Branka
herriko tabernan, Leioako Kurkudi herriko tabernan, Urdulizko herriko
tabernan... Eskualdeko autobusak 10:30ak eta 11:00ak artean aterako
dira, herri bakoitzaren arabera. Informazio gehiago ohiko lekuetan
eskura daiteke. Eskaera zehatzak egingo dituzte Baionako manifestazioan.
Alde batetik, EPPK-ko preso guztiak Euskal Herrira ekartzea eskatuko
dute, baita gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea ere. Era
berean, bizi osoko kondenari bidea irekitzen dioten neurri guztien
deuseztatzea exijituko dute, euskal preso politikoei ezartzen zaizkien
neurri berezien deuseztatzea eskatuz.
Etiketak:
algorta,
autobusak,
azaroak 10,
baiona,
manifestazioa,
uribe kosta
2012/11/02
ELA ere Baionako manifestazioan izango da azaroaren 10ean
ELA-ren oharra:
ELAk bere afiliatuei dei egiten die datorren azaroaren 10ean Baionan
frantses estatuari beste espetxe-politika bat galdatzeko egingo den
manifestazioan parte har dezaten. Deialdian ehunka hautetsik eta hainbat
erakunde sozial, sindikal eta politikok hartuko dute parte.
Gure sindikatuaren iritziz, zoritxarrez Frantziako espetxe-politika
espainiar gobernuek egin izan dutenaren jarraipen itsua da. Hala gertatu
da duela hainbat hamarkadatik hona sakabanatze politikarekin, eta are
gogorrago PPk eta PSOEk 2000ko hamarkada hasieran sinatu zuten itun
antiterroristaren ostean; aipatzekoa da Espainia eta Frantziako UGT,
CCOO, CGT, CFDT, UNSA eta FO sindikatuek ere itunarekin bat egin zutela.
Aieteko Konferentzia egin zenetik eta ETAk borroka armatua behin
betiko uzteko iragarpenetik urtebete igaro delarik, espainiar eta
frantses estatuak lehengo jarrera gotorrari eusten diote. Alabaina, ELAk
uste du elkarrizketa politikorako bideak urratu behar direla
bizikidetzan ibilbide pertsonal eta kolektibo desberdinak bateratu ahal
izateko eta gure herrian adiskidetzea eta normalizazioa irits ahal
daitezen. Elkarrizketak ekarriko lukeen negoziazio baten bidez behin
betiko bakea finkatuko litzateke, eta honek hain zuzen espetxe-politikan
izango luke islada garrantzitsu bat.
Beraz, ELAk hautatu berria den Frantziako gobernuari eskatzen dio
errotik alda dezala euskal preso politikoekiko daraman politika, eta
espero du manifestazioa mugarria izatea gure herrian bakerantz egiten
ari garen bidean.
ELAko zuzendaritza konfederalaren ordezkaritza batek deialdian parte hartuko du.
2012/10/30
Azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestazioak bultzada itzela jaso du egunotan
Argazkian, Algortako autobusa goizeko 11etan abiatuko da Telletxetik.
Herrira mugimenduaren ustez azpimarratzekoa da azken asteotan
Baionako deialdia jasotzen ari den babesa. Euskal Herri osoko eragile
politiko, sindikal eta sozialek bat egin dute deialdiarekin, eta egunero
berritzen ari dira manifestazioan parte hartzera animatu diren
herritarren eta eragileen izenak.
Herriraren ustez azpimarratzekoa da orain arte aldarrikapen hauekin
bat egin baina mobilizazioetara lotu ez diren hainbat eragilek eman
duten urratsa. Zentzu honetan, Ipar Euskal Herriko EAJ alderdiak eta Hego Euskal Herriko Ezker Batuak emandako babesak erakusten du
presoen giza eskubideen aldeko aldarrikapena indar berria biltzen ari
dela.
Hemendik eta urtarrilaren 12a bitarte bide honetan sakontzeko ahalegina
egingo dugu Herriratik, aldekotasun jarrera guztiak mobilizazio handi
hauetan irudikatzeko.
Etiketak:
atxikimenduak,
azaroak 10,
baiona,
herrira,
manifestazioa
2012/10/28
Frantziari espetxe politika aldatzeko eskatu dio Herrirak
Iturria: Berria.info
Frantziako Estatuak Bilbon duen Didier Ortolland kontsulari gutun bat helarazi zion ostiralean Herrira mugimenduak, herrialdeak espetxe politika alda dezala eskatzeko. Herrira-k dioenez, "behin betiko bakea gertuago" egongo litzateke euskal presoei buruzko bestelako politika egingo balu Frantziako Gobernuak ere.
Herrira-ren aldetik Roberto Noval sartu zen kontsulatu barrura. Ezin izan zuen Ortolland kontsularekin bildu, "berau bilduta ei zegoelako". Mugimenduak elkarretaratzea egin zuen kontsulatuaren atarian.
Frantziako Estatuak Bilbon duen Didier Ortolland kontsulari gutun bat helarazi zion ostiralean Herrira mugimenduak, herrialdeak espetxe politika alda dezala eskatzeko. Herrira-k dioenez, "behin betiko bakea gertuago" egongo litzateke euskal presoei buruzko bestelako politika egingo balu Frantziako Gobernuak ere.
Herrira-ren aldetik Roberto Noval sartu zen kontsulatu barrura. Ezin izan zuen Ortolland kontsularekin bildu, "berau bilduta ei zegoelako". Mugimenduak elkarretaratzea egin zuen kontsulatuaren atarian.
2012/10/25
EAJren Ipar Buru Batzarrak ere Baionako manifestaziora deituko du
Iturria: Berria.info
Prentsaurrekoa egin du gaur EAJren Ipar Buru Batzarrak, hauteskundeen
emaitzen balorazioa aurkezteko. Dani Camblong Ipar Buru Batzarreko
bozeramaileak jakinarazi duenez, Herrira-k Baionan eginen duen
manifestaziora deituko du EAJk: "Bai, alderdi gisa deituko dugula uste
dut".
Prentsaurrekoa egin du gaur
EAJren Ipar Buru Batzarrak, hauteskundeen emaitzen balorazioa
aurkezteko. Dani Camblong Ipar Buru Batzarreko bozeramaileak jakinarazi
duenez, Herrira-k Baionan eginen duen manifestaziora deituko du EAJk:
"Bai, alderdi gisa deituko dugula uste dut". Frantziako eta Espainiako
estatuek normalizazio politiko eta zibilaren bidean urratsak egin behar
dituztela azaldu du, eta gehitu du presoen gaia "premiazkoa" dela.
EAJk lortu emaitzak ikusirik, pozik agertu dira Ipar Buru Batzarraren ordezkariak. Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak "ongi finkatzeko" Urkullu "pisuzko aliatua" izango dela azaldu dute.
EAJk lortu emaitzak ikusirik, pozik agertu dira Ipar Buru Batzarraren ordezkariak. Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak "ongi finkatzeko" Urkullu "pisuzko aliatua" izango dela azaldu dute.
Eragile politiko, sindikal eta sozialek bat egin dute Baionako deialdiarekin
Argazkian, azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestaziora joateko deia egin zuten atzo goizean Bilbon batu diren eragile politiko, sindikal eta
sozial ugarik.
Manifestua:
Manifestua:
Azaroaren 10eko herri mobilizazioaren deia: Giza eskubide guztiak. Euskal Presoak Euskal Herrira!
Hamarkadetan luzatu den gatazkari
konponbide justu bat eman eta denon artean bakea eraikitzeko aukera
berriak zabaldu dira Euskal Herrian. Bide honetan bat egin dute azken
hilabeteotan erakunde eta kolektibo ugarik gure herrian, eta helburu
honetan aurrera egiteko bidelagun ditugu nazioarteko pertsona eta
eragile ugari ere.
Gatazkaren oinarriak eta ondorioak
konponduko dituen bidea da denon artean egin nahi duguna. Munduko beste
hainbat herrialdetan bezala, gurean ere beharrezkoa izango da preso eta
ihesean diren herritarren afera konpontzea.
Espainiar eta frantziar espetxeetan
dauden euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzea berehala
hartu beharreko neurria dela pentsatzen dugu.
Zentzu horretan, eta Aieteko Nazioarteko
konferentzian (2011ko urriaren 17an) bildu adituen (*) aholkuei
jarraituz, guk –mozio honen izenpetzaileek- 2012ko azaroaren 10ean
Baionako karriketan manifestatzera dei egiten dugu, ondoko lehen
aldarrikapenen inguruan;
- Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Eritasun larriak dituzten presoen libratzea.
- Bizi osorako espetxe zigorrera daramaten legeri berezien deuseztatzea, (Espainian 197/2006 doktrina eta perpetuite kondena Frantzian).
- Zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak bete dituzten presoen libratzea, eta Frantzian baldintzapean askatuak izan daitezken presoen libratzea.
- Isolamendu egoerekin bukatzea.
- Euskal iheslari politikoen aurkako jazarpenarekin amaitzea.
Bai, iritsi zaigu garaia, Euskal Herriko
hiritar orori, izan jatorri, ideia politiko edo erlijioso
desberdinetako, bakearen eraikitzaile izateko ; hau da, Euskal Herrian
bakea izan dadin sortzen ari den dinamika herrikoiaren aktore zuzenak
izateko.
*Kofi Annan, ONUko idazkari orokor ohia
eta bake nobel sariduna; Gerry Adams irlandarra, Sinn Fein-eko
presidentea; Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro ohia; Pierre Joxe,
frantses barne ministro ohia; Gro Harlem Brundtland, norbegiar lehen
ministro ohia; eta Jonathan Powell, Tony Blair-en kabinete buru ohia.
2012ko urria.
2012/10/23
Hainbat preso ohiek deitzen dute azaroaren 10eko manifara joateko
Hogeita hamar bat preso ohiek azaroaren 10eko manifara joateko deitzen dute, preso eta iheslarien giza eskubideen alde.
Hor dituzue izenpetu duten preso ohiek eta deialdiaren testua:
Kristiane ETXALUZ, Saroia GALARRAGA, Filipe LESGOURGUES, Filipe
LASCARAY, Muriel LUCANTIS, Gabi MOUESCA, Imanol JAIO, Maite ETXEBERRIA,
Claude RECART, Bixente GARZIA, Pantxika MARHUENDA, Peio IRIONDO, Roberto
MURGIONDO, Eloi URIARTE, Pilar ARTZE, Mattin ETCHEPARE, Mari Karmen
ALDAYA, Itziar IMATZ, Pello ALCANTARILLA, Joseba AGUIRREBARRENA, Oskar
BIZKAI, Filipe LESGOURGUES, Filipe BIDART, Jose Antonio CAU, Arantxa
SASIAIN, Kristina LARRAÑAGA, Philippe LASSALE-ASTIS, Esnal Arrate
URREISTI, Xan KOSKARAT.
Etiketak:
atxikimendua,
azaroak 10,
baiona,
hurbildu bakera,
manifestazioa,
preso ohiak
Hainbat xiberotarrek azaroaren 10eko manifara joateko deitzen dute
Gük, Xiberoko arlo hanitxetako pertsonalitate edo alkarte ordezkariek
bat egiten dügü azaroaren 10ean Baionan eginen den manifestaldiarekin,
eüskal preso eta iheslari politikoen eskübideen defentsan.
Xiberotarrak oro kümitatzen dütügü manifestaldi horren deialdia zabal dezen, haien üngürüan aipa dezen eta parte har dezen.
Bai, xiberotarrak ere Baionako manifestaldian izanen gira, Eüskal
Herrian pakea kausitzeko denbora heltü beita ; eta pakea -heben
besteetan bezala- eüskal preso eta iheslari politikoen geroa aipatzez
baizik ez da kausitzen ahalko
Mobilizazio horrek agintari frantseser entzünarazi beharko deie Eüskal Herriaren aldarrikapen azkarra.
Gük, xiberotarrek, Baionako manifestaldian parte hartüko dügü gure
galtoa entzünik izan dadin : eüskal preso eta iheslari politikoen
eskübideak errespetatürik izan ditean.
Etiketak:
atxikimenduak,
azaroak 10,
hurbildu bakera,
manifestazioa,
xiberutarrak
2012/10/19
Michel Celaya, errugbilari ohia: "Frantses gobernuarengandik, arimak lasaituko dituen erabaki bat merezi dute presoek"
Biarritzen sortu naiz, 82 urte ditut, eta hamarkada ainitzetako familia Euskaldun bateko kide naiz.
Nere bizian eta kirol karrera luzean, jendetasunaren balorearen alde
engaiatu diren gizon eta emazte ainitz ezagutzeko suertea ukan dut. Beti
saiatu naiz balore horien errespetatzen, besteak beste kirolaren bidez,
gurutzatu dudan jendearengan. Balore horietan dira : elkartasuna,
laguntasuna, elgar-laguntza, bestearen errespetua…
Gurutzatu ditudan pertsonen artean, ezagutu ditut eta ezagutzen ditut
Euskaldun batzu, Euskal jendarte eta lurrari loturiko arrazoin eta uste
sendoengatik, presondegiratuak eta beren familia eta etxeetarik urrun
presondegiratuak izan direnak.
Iduritzen zait, beren zoria ez dela justua eta gainera ankerra dela.
Frantses gobernuarengandik, arimak lasaituko dituen erabaki bat merezi dute.
Azaroaren 10ean Baionan iraganen den Euskal preso eta iheslari
politikoen aldeko manifestaldiaren berri ukan dut eta nere elkartasuna
adierazten dut.
Bihotz pixka bat duten eta gure Euskal Herrian bakea nahi duten guziak deitzen ditut manifestaldi hortan parte hartzera.
Michel Celaya – Biarritz Olympique-eko errugbilari ohia, nazioarte mailan ere eta Frantziako taldeko kapitain ohia.
Etiketak:
azaroak 10,
baiona,
errugbilari ohia,
manifestazioa,
Michel Celaya
2012/10/17
Hainbat artistek deitzen dute azaroaren 10eko manifara joateko
Berrogoita hamar bat artistek azaroaren 10eko manifaren deialdia izenpetu dute, preso eta iheslarien giza eskubideen alde.
Artista horien artean: kantariak, tindalariak, margolariak, bertsolariak eta argazkilariak.
Hor dituzue izenpetu duten artistek:
Familia artus (okzitaniako musika taldea), URMENETA Asisko
(margolaria), Marko (margolaria), SERBIELLE Peio (kantaria), ETXART Niko
(kantaria), ETXEKOPAR Mixel (musikalaria), FOUCHER Mixel
(antzerkilaria), CAUDINE Laurent (idazlea), Tokia antzerki taldea,
“TOMAO” GERZIA Jon (tindatzailea), BARROSO Odei (bertsolaria), FORT Fred
(idazlea), DUHALDE Anje (kantaria), PARTARRIEU Mattin (tindatzailea),
BORDACHAR Jean (idazlea), HEBENTIK ekartea, UZTARO (arte aterlierra),
CSUAK elkartea ( su artifizial sortzailea), COLINA Sustrai
(bertsolaria), MEJIAS Angela (argazkilaria), BORDE Christian
(argazkilaria) ARANZUEQUE REGERAT Alexia (argazkilaria), GAUTHIER
Thierry (argazkilaria), MAILLER Antoine (argazkilaria, Saint Prix-le
Morvan), ESTEVES Carlos (argazkilaria), BIDEGAIN Eneko (argazkilaria),
MARTIN Philippe (argazkilaria), JORQUERA DONOSO Veronica (argazkilaria,
Lima-Pérou), VELEZ Daniel (argazkilaria), BARACE Manex (argazkilaria),
AYALA Patricia (argazkilaria, Asunción-Paraguay), AYALA Roberto
(argazkilaria, Asunción-Paraguay), AGUERRE Bruno (argazkilaria), VALLE
Iker (tindatzailea), SISTIAGA Alain (tindatzailea), PASCUAL Rikardo
(tindatzailea), Irkus (tindatzailea), GORRITI Juan (tindatzailea),
ARANOA Mikel (tindatzailea), ETCHEVERS Christine (tindatzailea),
CELESTINO Xabier (tindatzailea) , LAZKARAI Patxi (tindatzailea),
IRISSARI Xabier (tindatzailea), NEURISSE Michelle (tindatzailea),
ETCHEBARRIA Gonzalo (tindatzailea), BEYRIE Lorentxa (tindatzailea),
RODEAU Joëlle (tindatzailea), INDABURU Kattalin (kantaria).
2012/10/08
Herrirak autokritika egin du azaroak 10eko data dela eta
Herrira mugimendutik autokritika egin nahi dugu azaroaren 10eko
dataren harira izandako arazoak direla eta. Honekin batera, Askapenari
eta Ipar Euskal Herriko Bertsularien lagunak elkarteari barkamenak
eskatu nahi dizkiogu sortutako eragozpenengatik.
Ipar Euskal Herrian mobilizazio handi bat egiteko asmoa jakinarazi
genuen udaberrian, baina abuztuan jakin genuen EAEko hauteskundeak
aurreratu zituztela, mobilizazioaren data kanpainaren erdian egokitu
zelarik. Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzea xede duen
mobilizazio hau hauteskunde kanpainatik kanpo burutzea egokiago iritzita
manifestazioa atzeratzea erabaki genuen, hitzordu berria azaroaren
10ean jarriz.
Gaizki ulertu batzuen ondorioz, Euskal Herrian herri mugimenduak
aurrez antolaturiko bi ekimenen data berean ezarri dugu manifestazioa,
honek hainbat kexa eta eztabaida sortu dituelarik.
Horregatik, Herriratik autokritika egin nahi dugu modu publiko eta
gardenean, data honen inguruan nahikoa arreta jarri ez izanagatik.
Herritarrei dei egin nahi diegu Askapenaren 25. urteurrena dela eta
burutuko diren ekitaldi eta ekimenetan parte hartzera. Modu berean,
Baionako manifestazioa amaituta, arratsaldeko 17:30etan Baionan izango
den bertso finalean parte hartzeko deia ere zabaldu nahi diegu
bertaratzen direnei.
Datozen ekimenekin arreta gehiago gordetzeko konpromisoa hartzen dugu Herriratik.
2012/10/04
2012/10/03
Herrirak bi mobilizazio erraldoi egin nahi ditu estatuak mugitzeko
Argazkian, 2012ko urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioa kolosala izan zen.
Herrira mugimenduak, bi mobilizazio handi sustatu
nahi ditu datozen hilabeteetan. Bata Baionan, eta bestea Bilbon.
Bidasoaren bi aldeetara, bi manifestazio. Bata Frantziako gobernu
berriari zuzendurikoa, eta bestea Espainiako gobernuari begirakoa.
Momentu garrantzitsua dela pentsatzen dugu,
herritarrok gure nahia agertzeko bi gobernuen aurrean. Konponbidean eta
bakearen eraikuntzan aurrera egitea galarazten ari diren kartzela
politiken honen aldaketa eskatzen duen gizarte baten adierazpen irmoa
izan nahi dute bi mobilizazio hauek.
Izan ere, preso eta errefuxiatuen egoera gainditzeko
erronka, derrigor pasatzen da Madriletik eta Parisetik, eta erronka
historiko horren lehen estazioak, giza eskubideen errespetua du izena,
zeinak eszepziozko neurrien desagerpena eskatzen duen halabeharrez.
Lehen mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da Baionan,
15:30ean Euskaldunen plazatik hasita. Frantziako Hollanden gobernu
sozialista berriari, orain arteko ildotik aldendu eta gauzak beste modu
batera egiten hasteko eskari zabala egin nahi diogu. Aro berrian aurrera
egiten lagunduko duen kartzela politika berri bat indarrean jar dezan,
eta iraganera iltzaturik mantentzen gaituzten egoerak gaindituak izan
daitezen. Izan ere, Frantziak giza eskubideak urratzen ditu kartzeletan,
dispertsioa mantenduz, isolamendua bezalako neurri krudelak apliaktuz,
edota bizi osorako zigorra ezarriz, besteak beste. Une honetan, 135
euskal preso aurkitzen dira Frantziako 35 kartzeletan sakabanatuta,
gehienak beren etxeetatik 1000 kilometro ingurura. Hollanderen gobernu
berriari, Espainiaren inmobilismotik eta muturreko politiketatik
aldendu, eta giza eskubideen, soluzioen eta bakearen aldeko hautua egin
dezan eskatzeko momentu garrantzitsua da honakoa. Hartara, Euskal Herri
guztiko zonaldeetan ari gaa autobusak antolatzen, eta parte hartzeko dei
zabala luzatzen dugu, Baionan aldaketarako urratsa egin dezagun.
Bigarren mobilizazioa, aldiz, urtarrilaren 12an izango da, Bilbon. 17:30ean La Casillatik hasita.
Etiketak:
azaroak 10,
estatuak,
herrira,
mobilizazioak,
urtarrilak 12
Subscribe to:
Posts (Atom)















