Hogeita hamar bat preso ohiek azaroaren 10eko manifara joateko deitzen dute, preso eta iheslarien giza eskubideen alde.
Hor dituzue izenpetu duten preso ohiek eta deialdiaren testua:
Kristiane ETXALUZ, Saroia GALARRAGA, Filipe LESGOURGUES, Filipe
LASCARAY, Muriel LUCANTIS, Gabi MOUESCA, Imanol JAIO, Maite ETXEBERRIA,
Claude RECART, Bixente GARZIA, Pantxika MARHUENDA, Peio IRIONDO, Roberto
MURGIONDO, Eloi URIARTE, Pilar ARTZE, Mattin ETCHEPARE, Mari Karmen
ALDAYA, Itziar IMATZ, Pello ALCANTARILLA, Joseba AGUIRREBARRENA, Oskar
BIZKAI, Filipe LESGOURGUES, Filipe BIDART, Jose Antonio CAU, Arantxa
SASIAIN, Kristina LARRAÑAGA, Philippe LASSALE-ASTIS, Esnal Arrate
URREISTI, Xan KOSKARAT.
Gatazkaren konponbide honek ezingo ditu alde batera utzi gatazka
beraren ondorioak, izan dadin presoena edo iheslari politikoena. Hola
gertatu izan da Euskal Herriko gatazkaren erro edo arrazoin berdintsuak
dituzten beste hainbat bake prozesuetan ere.
Horregatik, lehen bait lehen, preso politikoen askatzea eta
iheslari politikoen itzultzea ezinbesteko eta beharrezkotzat jotzen
dugu. Zentzu honetan, Azaroaren 10 ean Baionan iraganen den
manifestaldiak garrantzi haundia duela diogu. Gatazkaren konponbidearen
alde eta HERRIRA mugimenduak eramango dituen aldarrikapenekin-
aldaketaren alde diren behatzaile eta eragile guzien iritziz zentzuzkoak
direnak- bat egiten duten herritarrak biltzea du helburu manifestaldi
honek.
Bakea eta justizia lortzeko « zentzuzkoak » diren elementuak hauek dira:
-Larriki eri diren presoen askatzea. Ezin onartua da preso atxiki
ditzaten eritasun larriak dituzten edo bizi iraupena mugatua duten
gizon-emazteak. Pertsona hauen preso atxikitzea moralki onartezina
izateaz gain legez-kanpokoa da, Frantzian, Espainian eta baita Europan
ere.
-Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren batzea Euskal
Herrian : beraien engaiamendu politikoaren ondorioz gatazkaren eragile
izan diren eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten gizon
emazteei gatazkaren konponbidean eragile izatea dagokie gaur egun.
Funtsezkoa dela deritzogu. Horregatik, abian den bake prozesu honetan
ezinbestekoa den eragileen parte hartzea ahalbideratuko lukeen neurria
litzateke Euskal Preso Politikoen batzea Euskal Herrian.
-Bizi osoko kondenera daramaten neurrien deuseztatzea(Parot
doktrina deiturikoa). Estatuen jokabide basati zein mendekuzkoaren isla
diren eta askatasunaren murrizketak dakartzaten neurriak deuseztatzeko
garaia da. Neurri hauek, pertsonak suntsitzea eta deuseztatzeaz gain
heriotz kondena dakarte.
-Sakabanaketa eta isolamendu egoerak ahalbideratzen dituzten
salbuespeneko neurrien deuseztatzea. Euskal militanteen sakabanaketak,
hau ere legez-kanpokoa, presoa eta bere familiari bizi baldintza txarrak
inposatzeaz gain askatasun murrizketari sufrimendu bat gehitzen diete.
Aplikapen hau aldatu behar da eta gaur egungo kontestu politiko berriak
presondegietako baldintzen hobetzea ekarri beharko luke.
-Kondenen aplikazioei loturiko neurriak : (baldintzapeko
askatasuna) kondenen aplikazioari loturiko neurriak ez dira
pribilegioak, legeak ahalbideratzen dituenak baizik, Europako
autoritateek Estatuak horretara bultzatzen dituztelarik. Neurri hauen
aplikazioak Euskal Preso Politikoen kopuru haundi baten askatzea
ekarriko luke (borondatearen araberakoa).
-Euskal Iheslari Politikoen jazarpenarekin gelditzea :hainbat
militantek, jazarpenak, mehatsuak, bahiketa, tortura eta hilketak
jasanik, osatzen duten Kolektiboak Euskal Herrian aske bizi eta lan
egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu, beraien eskubide guzien jabe
izanik eta gatazkaren konponbidean eragile eta parte hartzaile izaiteko
gisan.
« Zentzuzkoak » diren aldarrikapen hauekin, baina baita ere
Estatu Frantsesari bere legearen normalizazioa eta aplikapena galdetuz,
gizarteari dei egiten diogu azaroaren 10 ean Baionan iraganen den
manifestaldian parte hartzera (Euskaldunen plazatik abiatzea 15h30etan
ttanko!).
Irekitzen ari den lehio honetaz jabetuz, Euskal Herrian bake eta
justizia lortzeko aukerak hurbilduz, dei honen bidez aintzinera egiteko
gure nahia adierazi nahi dugu, elkarrizketa eta gehiengoaren parte
hartzea bultzatuz.”
Azaroaren 10ean, denok Baionara! Arratsaldeko 3.30tan ttanko; Euskaldunen plazatik.
Hurbildu bakera, giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira!
Deialdia egin duten preso-ohien artean Pili Artze (Leioa9 eta Pello Iriondo (Ermua/Getxo) dira. Argazkian ere hor ageri dira.
ReplyDeleteEUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA