Gük, Xiberoko arlo hanitxetako pertsonalitate edo alkarte ordezkariek
bat egiten dügü azaroaren 10ean Baionan eginen den manifestaldiarekin,
eüskal preso eta iheslari politikoen eskübideen defentsan.
Xiberotarrak oro kümitatzen dütügü manifestaldi horren deialdia zabal dezen, haien üngürüan aipa dezen eta parte har dezen.
Bai, xiberotarrak ere Baionako manifestaldian izanen gira, Eüskal
Herrian pakea kausitzeko denbora heltü beita ; eta pakea -heben
besteetan bezala- eüskal preso eta iheslari politikoen geroa aipatzez
baizik ez da kausitzen ahalko
Mobilizazio horrek agintari frantseser entzünarazi beharko deie Eüskal Herriaren aldarrikapen azkarra.
Gük, xiberotarrek, Baionako manifestaldian parte hartüko dügü gure
galtoa entzünik izan dadin : eüskal preso eta iheslari politikoen
eskübideak errespetatürik izan ditean.
Allande DAVANT (Ürrüstoi-Larrabileko lehen zinegotzia), Allande
SOCARROS (Xiberoa-Herri Alkargoako presidentordaria), Andde UTHURRIAGUE
(Ozazeko bigarren zinegotzia), AMAREN ALABAK (Kantariak, taldea),
ASTOBELARRA (Argitaletxea), Bar chez JEAN-PIERRE (Mauleko ostatüa),
Battittu COYOS (Eüskalzale), Bernard GAMIOCHIPI (Barkuzeko zinegotzi),
TOKIA antzerki taldea, SUAK taldea (su artifizial sortzailea), Dorothée
NABARRA (Lakarriko zinegotzi), Gonzalo ETXEBARRIA (Tindatzailea), GOXOKI
(Ossaseko alkartea), FAMILHA ARTUS (Müsikaren taldea), HEBENTIK (Arte
herrikoia), Jacques HERRERA (Ainarbeko zinegotzi), Jean BORDACHAR
(Idazlea), Jean-Jacques ETXEBERRI (ETXE BERRI eraikuntzak), Jean Louis
OXIBAR (Ozazeko zinegotzi lehena), Jean-Michel GASTELLUSSARY (Muskildiko
zinegotzi), Jean-Pierre IRIART (Xiberoa-Herri Alkargoako
presidentordaria), Joanes ETXEBARRIA (Kazetaria), Joël ETCHART (Ozazeko
zinegotzi), Laurent CAUDINE (Idazle), Léonie AGUERGARAY (Muskildi
zinegotzi), Maite ETXEBERRIA (Ozazeko zinegotzi), Maite PITRAU
(Ataratze-Sorholuseko zinegotzi), Marie-Claire LEURGORRY (ELBko
sindikalista), Marie-Hélène OTHONDO (Indarra Informatique enpresa),
Marie-Pierre OTHONDO (Xahüki enpresa), Marilou ETCHEGOIEN (Ozazeko
zinegotzi), Maryse ESPIL (Ozazeko zinegotzi), Michel AGUERGARAY
(Muskildiko zinegotzi), Michel ETCHEBEST (Mauleko auzapeza), Michèle
LAFON (Lexantzütar-Zünharreko zinegotzi), Mixel ETXEKOPAR (musikalaria),
Mixel FOUCHER (antzerkilaria), Monique BOCCHI (Lexantzütar-Zünharreko
zinegotzi), Nicolas CURUTCHAGUE (Ozazeko zinegotzi), Niko ETXART
(Kantaria), Panpi INCAGARAY (Ozazeko auzapeza), Pedro CARRASQUEDO
(Sindikalista, CGT-Culturaren bulegoko kidea), Peio SERBIELLE
(Kantaria), Pipas LARRANDABURU (Menditzalea), Pitxu Gaztetxea
(Elkartea), Ruben GOMEZ (Liginagar-Astüe auzapeza), Titika RECALT
(Kazetaria), UZTARO (Arte atelierra), ZINKA BIZIRIK (ostatua, elkartea).
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.