Iturria: Berria.info
15:30ean ekingo diote martxari, Euskaldunen Plazatik, euskal presoen eskubideen alde egiteko, Herrira-k antolatuta. Atxikimendu asko eta askotarikoak jaso ditu.
Gaur Baionan (15:30, Euskaldunen Plaza) euskal presoen eskubideen alde izango den manifestazioa jendetsua izango den esperantza du Herrira mugimendiak, eta "euskal preso politikoak beren eskubideen jabe izan daitezen urrats berri bat" izango dela. "Hurbildu bakera" lelopean egingo dute protesta, eta jasotako atxikimendu ugari eta askotarikoak dira babesaren adierazgarri. Izan ere, babesetako batzuk ez dira sekula halako aldarrietara batu.
Hamahiru alderdi politikok bat egin dute martxarekin: EH Bai, EAJ-PNB, EH Bildu, Alternatiba, Aralar, Ezker Batua, ezker abertzalea, EA, Gorripidea, NPA, Oldartu, Autonomia Eraiki, Libertat-Bearn eta Indar Beltza-Energie Noirek.
PSF, Modem eta Corsica Libera-ko zenbait senatari, diputatu eta hautetsik ere eman diote atxikimendua, baita EELV-ko kontseilari nagusiak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteordeak ere. Ipar Euskal Herriko 31 auzapezek eta 40 herritako alkateen alboko edo udal kontseilarik ere eman diote babesa manifestazioari.
Bederatzi sindikatuk bere egin dute deia: ELA, LAB, CFDT, Sud-Solidaire, ELB, Hiru, EHNE, ESK eta CNT-k. CGT sindikatuko buruzagi batzuek maila pertsonalean adierazi dute atxikimendua. Euskal Herriko 50 elkartek ere babestu dute protesta, eta beste zenbait eremutako pertsonek ere; kasu, Baionako gotzaina alde azaldu da.
Herritarren parte hartzearen garrantzia nabarmendu du Herrira-k, Frantziako Estatuaren jarrera aldarazteko balio dezakeelakoan. Espetxeetako egoera "irauli" beharra dagoela dio, eskubide guztiak errespetatu beharrekoak direlako, baina baita konponbidearen bidean aurrera egitea ekarriko lukeelako. "Gatazka atzean uzteak gatazkaren ondorioak gainditzea esan nahi du".

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.