Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" euskal preso politikoak maiatzaren 4rako zeukan irteera data. Itzubaltzetarrari, ordea, 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den doktrika aplikatu diote, espetxealdia luzatuz. Apirilean zehar hainbat ekimen burutu ditu Itzubaltzetako Herrira bilguneak. Asteburu honetan ere egingo dituzte ekitaldiak, "Bizi osorako zigorrik ez!" lelopean, Plazara! ekimenarekin bat eginez. Horrenbestez, ostiraletik igandera, kanpaldia egingo dute. Aipatu azken egunean, eskualde mailako manifestazioak zeharkatuko du Itzubaltzeta / Romo, 13:00etan Santa Eugenia plazatik abiatuta.
Showing posts with label mobilizazioak. Show all posts
Showing posts with label mobilizazioak. Show all posts
2013/05/14
2013/04/29
Kitxu itzubaltzetarra askatzea eskatuko dute bihar Getxoko udal batzarrean
Argazkian, maiatzaren 4an, Valladolideko espetxera egingo dute martxa.
Itzubaltzeta / Romoko auzokideek eta hainbat
eragilek Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko preso politikoa datorren
maiatzaren 4an aske uztea, dagokion data, exijitu zuten, larunbatean egindako
prentsaurrekoan, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. 1.300 auzotarrek baino gehiagok berretsi dute Kitxuri ezarritako 197/2006 doktrinari
dioten errefusa, Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen duela
salatuta. Era berean, Getxoko Udalbatzari eskatu zioten itzubaltzetarra
eta doktrinaren pean diren beste preso guztiak dagozkien irteera datetan
askatzeko galdegin dezan. Eskaera horrekin bat egin dute honako
eragileek: Getxoko Bildu koalizioa, Sortu, ELA eta LAB sindikatuak,
Uribe Kostako M-15 mugimendua, Itsasoruntz, LZPren aurkako Uribe Kostako
asanblada, Itzubaltzetako Gazte Asanblada, Ernai, Itzubaltzetako
Emakumeen Asanblada, Erromo Duin, Erromo eta Pinuetako jai batzordea,
herriko koadrilak, HNT,Erromotarrak futbol taldea eta Itzubaltzetako
Herrira. Bihar, asteartearekin, eztabaidatuko da horren inguruko mozioa,
EH Bilduk aurkeztuta, 17:00etan, Getxoko udaletxean.
2013/04/02
Larunbatean salbuespen neurrien aurkako herri mobilizazioa izango da Bilbon
Herrira mugimenduak agerraldi masiboa
egin du gaur Bilbon Xabier Lopez Peñaren heriotza eta indarrean dagoen
espetxe politikaren ondorio latzak salatzeko. Bertan, Nagore Garciak eta
Beñat Zarrabeitiak hartu dute hitza, mezu argi bat helaraziz: Berriro
gerta ez dadin. Ez dugula heriotza eta sufrimendurik nahi, konponbidea
eta bakea eraikitzeko garaia da. Zentzu horretan, espetxe politika
oztopo nabaria da eta horren erakusle dira Xabier Lopez Peña eta Anjel Figueroaren
heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera, 197/2006 doktrina,
sakabanaketak eragindako istripuak edo Muret, Sevilla eta Puerto III-ko
espetxetan euskal presoek pairatutako jipoiak.
Bide horretan, ezinbestekoa da Xabier Lopez Peñaren kasuan
gertatutakoa argitu eta indarrean dauden salbuespen neurriak etetea.
Helburu horrekin, Herrira mugimenduak honako mobilizazioak deitu ditu:
- Apirilak 4, osteguna: 12:00etan elkarretaratzea Frantziak Bilbon duen
kontsulatuaren aurrean. Kexa formal bat entregatuko diogu kontsulari.
- Apirilak 5, ostirala: Elkarretaratzeak Basauri, Galdakao, Bilbo,
Gasteiz, Donostia, Iruñea, Donibane Garazi, Baiona, Donibane Lohitzune,
Maule eta Hasparnen.
- Apirilak 6, larunbata: Herri mobilizazio isila Bilbon. “Berriro gerta
ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea”
lemapean. Hitzordua 17:30ean Casillatik.
Etiketak:
algorta,
anjel figueroa,
espetxe politika,
heriotzak,
herrira,
istripuak,
jipoiak,
mobilizazioak,
sakabanaketa,
xabier lopez peña
2013/03/20
Maiatzera bitartean ekimenak egingo dituzte Kitxuren askatasuna aldarrikatzeko
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur egin du
Ines del Rio preso politikoaren egoerari buruzko auzi saioa. 2012ko
uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza eskubideen aurkakotzat jo
zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den dotrina
ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea jarri zuen Espainiako
Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak beste 73 euskal preso
politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Bada, goizean bezala,
iluntzean ere mobilizazioak egin dituzte eskualdean doktrina horren
derogazioa exijitzeko. Algortako Telletxe plazan 110 bat lagun elkartu
dira eta Itzubaltzeta / Romon 75 pertsona inguruk egin dute
manifestazioa. Sopelako udaletxe aurrean, Plentziako Pirulin eta
Urdulizko metro geltoki ondoan ere izan dira kontzentrazioak. Itzubaltzetako Herrira
bilguneak, gainera, hainbat ekimen iragarri ditu hurrengo
hilabeteetarako. Besteak beste, "Kitxu gure artean egon behar zen
egunean", Valladolideko espetxera egingo dute martxa. Hilabete horretako
17tik 19ra, berriz, 197/2006 doktrinaren kontrako kanpaldia egongo da
eta, aipatu azken egun horretan, Uribe Kosta mailako manifestazioa
Itzubaltzetan.
Aurretik, ostiral honetan, 13:00etan jarri dute hitzordua Itzubaltzeta eta Lamiakoren muga den Putzegilearen errotondan, Korrikaren lekukoa hartuta, preso eta iheslari politikoei ere "euskara emateko". Egun berean, asanblada orokorra egingo du Itzubaltzetako Herrirak, 19:30ean, kultur etxean. Joan den ostiralean ziren egitekoak, baina bertan behera utzi zuten etxean espetxealdi arinduan zeukaten Anjel Figueroa Fernandez preso gaixo algortarra zendu zelako. Azkenik, apirilaren 30ean, 197/2006 doktrinaren kontrako mozioa aurkeztuko dute Getxoko udal batzarrean, ordura arte batutako sinadurak baliatuta. Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan eta gaztetxean (etxe merkea) ez ezik, Algortako Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean ere egongo da sinatzeko aukera. Bitartean, Kitxuri animo-gutunak bidaltzeko eskatu dute.
Aurretik, ostiral honetan, 13:00etan jarri dute hitzordua Itzubaltzeta eta Lamiakoren muga den Putzegilearen errotondan, Korrikaren lekukoa hartuta, preso eta iheslari politikoei ere "euskara emateko". Egun berean, asanblada orokorra egingo du Itzubaltzetako Herrirak, 19:30ean, kultur etxean. Joan den ostiralean ziren egitekoak, baina bertan behera utzi zuten etxean espetxealdi arinduan zeukaten Anjel Figueroa Fernandez preso gaixo algortarra zendu zelako. Azkenik, apirilaren 30ean, 197/2006 doktrinaren kontrako mozioa aurkeztuko dute Getxoko udal batzarrean, ordura arte batutako sinadurak baliatuta. Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan eta gaztetxean (etxe merkea) ez ezik, Algortako Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean ere egongo da sinatzeko aukera. Bitartean, Kitxuri animo-gutunak bidaltzeko eskatu dute.
Helbidea:
Iñaki Gonzalo Casal
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)
Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. 197/2006 dontrina eten!
Ines del Rio, Kitxu eta besteak askatu!
Hainbat lagun kalera atera dira jada eskualdean 197/2006 doktrina indargabetzea exijitzeko
Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez,
09:30 aldera hasi da Ines del Rio preso politikoaren egoerari buruzko
auzi saioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiko sala handian, eta 11:15
inguruan amaitu. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza
eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea
jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak
beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan.
Del Rioren abokatuek argudiatu dute 197/2006 dotrinaren bidez zigorrak
atzeraeraginez aldatu direla, eta moldatu dutena "zigorra ezartzeko
modua" dela adierazi du Espainiaren defentsak. Bitartean, mobilizazioak
egiten ari dira Euskal Herri osoan Euskal Herrian doktrina horren
derogazioa exijitzeko. Eskualdeari dagokionez, hamar lagun elkartu dira
Itzubaltzetako Artatza-Romo institutu aurrean, 11:15ean; eta 30
gizon-emakume Algortako Telletxe plazan, 13:00etan, Eskumaldeko LABek
deituta. Arratsaldean, 19:00etan, Sopelako udaletxeko plazan egingo dute
elkarretaratzea. Eta 20:00etan, Algortako Telletxe plazan, Plentziako
Pirulin eta Urdulizko geltoki ondoan. Azkenik, Itzubaltzeta / Romon
manifestazioa egingo dute iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazatik
abiatuta.
2013/03/19
"Kitxu"-ren egoera gaur egun
Argazkian, "Kitxu" maitasunez hartu zuten ehunaka auzokidek abenduaren 24an, Angela Casal Tubet bere ama zenaren hiletan / cc-by Ukberri.net
Espetxean 18 urte, lau hilabete eta pare bat aste
eman ostean eta espetxe etekinen bidez (ikasketak gehien bat) beste 11
urte, bost hilabete eta hiru aste deskontatu ostean, "Kitxu"-ri 197/2006
doktrina ezarri diote. Horrek esan nahi du kalkulu berria egingo
diotela, non espetxe etekinak bere epaiketan aukeratu zuen Kode
Penalaren araberako 30 urteko gehienezko zigorretik deskontatu
beharrean, bere garaian jarri zioten zigor osotik (67 urte) deskontatuko
dizkioten. Gauzak horrela, espetxe etekinak kendu izan baliote bezala
dago. Kartzela Zuzendaritzak esan dio ez dela datorren maiatzaren 4an
irtengo. Halere, oraindik ez diote notifikatu espetxetik irteteko data
berria.
Eta "Kitxu"-k ezin du ezer egin?
Bai, "Kitxu"-ren abokatuak errekurtsoa jarri du, alde batetik Europako Giza Eskubideen Auzitegiak esandakoak bilduz, doktrinak giza eskubideak urratzen dituela, besteak beste atzeraegin eza printzipioa apurtzen duelako edota preso bati zigor-araudia aldatuz gero, beti presoaren aldekoa aukeratu behar delako. Beste aldetik, "Kitxu"ren kasuan eta beste presoen kasuetan gertatutako kasuistika konkretuak daude.
Zeintzuk dira kasuistika zehatz horiek?
Epaitu zutenean, "Kitxu"-ren defentsak 30 urteko gehienezko zigorra ezartzen zuen Kode Penal Zaharraren hautua egin zuen eta ez 25 urteko zigor txikiagoa ekarriko zukeen Kode Penal Berria. Hori ez zen akatsa izan, bere garaian egindako hautu logikoa baizik. Kode penal berrian espetxe etekinak desagertzen ziren eta, beraz, beteko zuen espetxe aldia 25 urtekoa izango zen. Kode penal zaharrez, 30 urte ezarri arren, hortik hainbat deskontu egin zitezkeen saria zuten ikasketen eta beste ekimenen bidez, orduan kalkulua 30etik egiten zelako eta ez orain proposatzen den zigor osotik. Gauzak horrela, gerora etekinak kentzen joan badira ere, lehenengo urteetan lortutakoekin "Kitxu"ren espetxealdia 18 urte, sei hilabete eta aste batekoa izan behar zen, gutxi gora behera. Orduko fiskalak ere onartu zion kode penal zaharra aukeratzea hobea zela berarentzat.
Eta hori garrantzitsua da?
Kasu batzuetan, horrelako aipamenak sententzian egotea nahikoa izan da 197/2006 doktrina ez aplikatzeko. Alde hori ere jorratu du abokatuak.
Eta hortik zer atera dezake?
Lau aukera daude:
- Lehenengoa da Estrasburgon Ines del Rio auzian Espainiako helegitea atzera bota eta 197/2006 doktrinak giza eskubideak urratzen dituela berrestea. Ines del Rio askarazteaz gain, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kolokan jarriko luke beste presoei ezarri izana, tartean "Kitxu"-ri. Espainiak luzatu lezake kontua preso bakoitzak helegitea jarri arte, eta ezin da baztertu, baina ez du ematen juridikoki eta irudi aldetik hori mantentzeko gauza izango direnik.
- Bigarren aldetik, eta Estrasburgon auzia luzatzen delako edo "Kitxu"ren helegitea oso azkar aztertzen dutelako, baliteke Iñakiren abokatuari arrazoia eman eta maiatzaren 4an atera behar zela finkatzea eta aske uztea. Halere, hori hemendik hainbat hilabetetara gerta daiteke.
- Hirugarren aukera izango litzateke helegitea partzialki estimatzea. Hau da, 197/2006 doktrina ezbaian jarri gabe, bere garaian "Kitxu"-k egindako hautuan espetxe etekinen birkalkuluak eragin duela eta egun kode penal berria berarentzat hobea litzatekeela onartzea. Kasu horretan, 25 urteko zigorra osorik bete behar izango luke, Estrasburgon zer gertatzen denaren zain. Hortaz, irteera data 2019ko urriaren 25 aldera jarriko liokete. Argi eta garbi ez dugu onartuko.
- Azkena eta okerrena, espetxean 30 urte eman beharko dituela berrestea litzateke. Kasu horretan, 2024ko urriaren 25 aldera irtengo litzateke espetxetik, 60 urterekin, bizitza erdia barruan emana, eta aita eta ama joan zaizkiola. Inondik inora ez gaude prest hori gertatzen uzteko.
Eta guk zer egin dezakegu?
Datozen egunotan, "Kitxu" eta beste preso eta iheslari politikoen aldeko ekimenak zein horiek hobeto bideratzeko Herrirak antolatutako bilerak gogoratu eta tresna gisa eskaini nahi dizkizuegu. Estuki lotuta daude 197/2006 doktrina bertan behera uzteko beharrarekin.
Eta "Kitxu"-k ezin du ezer egin?
Bai, "Kitxu"-ren abokatuak errekurtsoa jarri du, alde batetik Europako Giza Eskubideen Auzitegiak esandakoak bilduz, doktrinak giza eskubideak urratzen dituela, besteak beste atzeraegin eza printzipioa apurtzen duelako edota preso bati zigor-araudia aldatuz gero, beti presoaren aldekoa aukeratu behar delako. Beste aldetik, "Kitxu"ren kasuan eta beste presoen kasuetan gertatutako kasuistika konkretuak daude.
Zeintzuk dira kasuistika zehatz horiek?
Epaitu zutenean, "Kitxu"-ren defentsak 30 urteko gehienezko zigorra ezartzen zuen Kode Penal Zaharraren hautua egin zuen eta ez 25 urteko zigor txikiagoa ekarriko zukeen Kode Penal Berria. Hori ez zen akatsa izan, bere garaian egindako hautu logikoa baizik. Kode penal berrian espetxe etekinak desagertzen ziren eta, beraz, beteko zuen espetxe aldia 25 urtekoa izango zen. Kode penal zaharrez, 30 urte ezarri arren, hortik hainbat deskontu egin zitezkeen saria zuten ikasketen eta beste ekimenen bidez, orduan kalkulua 30etik egiten zelako eta ez orain proposatzen den zigor osotik. Gauzak horrela, gerora etekinak kentzen joan badira ere, lehenengo urteetan lortutakoekin "Kitxu"ren espetxealdia 18 urte, sei hilabete eta aste batekoa izan behar zen, gutxi gora behera. Orduko fiskalak ere onartu zion kode penal zaharra aukeratzea hobea zela berarentzat.
Eta hori garrantzitsua da?
Kasu batzuetan, horrelako aipamenak sententzian egotea nahikoa izan da 197/2006 doktrina ez aplikatzeko. Alde hori ere jorratu du abokatuak.
Eta hortik zer atera dezake?
Lau aukera daude:
- Lehenengoa da Estrasburgon Ines del Rio auzian Espainiako helegitea atzera bota eta 197/2006 doktrinak giza eskubideak urratzen dituela berrestea. Ines del Rio askarazteaz gain, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kolokan jarriko luke beste presoei ezarri izana, tartean "Kitxu"-ri. Espainiak luzatu lezake kontua preso bakoitzak helegitea jarri arte, eta ezin da baztertu, baina ez du ematen juridikoki eta irudi aldetik hori mantentzeko gauza izango direnik.
- Bigarren aldetik, eta Estrasburgon auzia luzatzen delako edo "Kitxu"ren helegitea oso azkar aztertzen dutelako, baliteke Iñakiren abokatuari arrazoia eman eta maiatzaren 4an atera behar zela finkatzea eta aske uztea. Halere, hori hemendik hainbat hilabetetara gerta daiteke.
- Hirugarren aukera izango litzateke helegitea partzialki estimatzea. Hau da, 197/2006 doktrina ezbaian jarri gabe, bere garaian "Kitxu"-k egindako hautuan espetxe etekinen birkalkuluak eragin duela eta egun kode penal berria berarentzat hobea litzatekeela onartzea. Kasu horretan, 25 urteko zigorra osorik bete behar izango luke, Estrasburgon zer gertatzen denaren zain. Hortaz, irteera data 2019ko urriaren 25 aldera jarriko liokete. Argi eta garbi ez dugu onartuko.
- Azkena eta okerrena, espetxean 30 urte eman beharko dituela berrestea litzateke. Kasu horretan, 2024ko urriaren 25 aldera irtengo litzateke espetxetik, 60 urterekin, bizitza erdia barruan emana, eta aita eta ama joan zaizkiola. Inondik inora ez gaude prest hori gertatzen uzteko.
Eta guk zer egin dezakegu?
Datozen egunotan, "Kitxu" eta beste preso eta iheslari politikoen aldeko ekimenak zein horiek hobeto bideratzeko Herrirak antolatutako bilerak gogoratu eta tresna gisa eskaini nahi dizkizuegu. Estuki lotuta daude 197/2006 doktrina bertan behera uzteko beharrarekin.
Helbidea:
Iñaki Gonzalo Casal
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)
197/2006 doktrinaren kontrako mobilizazioak izango dira bihar eskualdean
Argazkian, otsailaren 15ean, 300 auzokidek baino
gehiagok salatu zuten manifestazioan "Kitxu"ri espetxe zigorra luzatu
izana / cc-by Ukberri.net
Algortan kontzentrazio bana izango da: bata, 13:00etan, Eskumaldeko LABek deituta; eta bestea, 20:00etan, Algortako Herrira bilgunean deituta. Biak ala biak Telletxe plazan.
Bihar, martxoak 20, Europako Giza Eskubideen
Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio euskal preso politikoaren auzia
berraztertuko du. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza
eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea
jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak
beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Horren harira, joan den larunbatean, 1.500 lagun inguruk egin zuten manifestazioa Tafallan, Herrira mugimenduak
zabaldu duenez. Bihar, asteazkenarekin, berriz, mobilizazioak izango
dira Euskal Herri osoan: besteak beste, bina kontzentrazio izango dira
goizez eskualdean: bata, 11:15ean, Itzubaltzetako Artatza-Romo
institutuaren aurrean; eta bestea, 13:00etan, Algortako Telletxe plazan,
Eskumaldeko LABek deituta. Arratsaldeari dagokionez, 19:00etan,
Sopelako udaletxeko plazan egingo dute elkarretaratzea. Eta 20:00etan,
Algortako Telletxe plazan, Plentziako Pirulin eta Urdulizko geltoki
ondoan. Azkenik, Itzubaltzeta / Romon manifestazioa egingo dute
iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazatik abiatuta.
2013/03/12
Martxoaren 20an 197/2006 doktrinaren kontrako elkarretaratzea Algortan
Argazkian, otsailaren 15ean, 300 auzokidek baino
gehiagok salatu zuten manifestazioan "Kitxu"ri espetxe zigorra luzatu
izana / cc-by Ukberri.net
Martxoaren 20an, Europako Giza Eskubideen
Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio euskal preso politikoaren auzia
berraztertuko du. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza
eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea
jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak
beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Horren harira, larunbat honetarako, hilak 16, nazio manifestazioa deitu du Tafallan Herrira mugimenduak. Hitzordua 12:00etan jarri dute udaletxeko plazan. Martxoaren 20an, asteazkenarekin, berriz, mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan: besteak beste, kontzentrazioa
egongo da Algortako Telletxe plazan, 20:00etan. Bitartean, abian da Kitxuri 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina aplikatu izana salatu eta bere askatasuna
eskatzeko sinadura bilketa.
Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan ez ezik, Algortako
Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean ere egongo da sinatzeko
aukera.
Giza eskubideak, irtenbidea, bakea, 197/2006 doktrina eten!
Ines del Rio, Kitxu eta besteak askatu!
2013/03/11
AZKEN ORDUA: Tafalla eta Iruñeko mobilizazioak, debekatuak
Argazkian, Iruñeko Iturrama auzoan Ines del Rioren askatasunaren aldeko ekimen ikusgarria.
Ez diegu men eginen debeku horiei, eta herritarrei dei egiten
diegu larunbat eguerdian Tafallara joateko, jende oldea bil dadin, eta
martxoaren 20an, asteazkena, arratsalderako Iruñean eta Euskal Herri
osoan antolatu ditugun mobilizazioetan parte hartzeko.
Gobernuak Nafarroan duen ordezkari
Carmen Albak debekatu egin du Herrirak heldu den larunbaterako Tafallan
deitutako manifestazioa, bai eta martxoaren 20an, asteazkena, Iruñean
egitekoa den bilkura ere. Bi mobilizazio horien helburua honakoa da,
hitzez hitz: “pertsona guztien giza eskubideak errespeta daitezela
eskatzea eta, zehazki, Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiak
2012ko uztailaren 10ean emandako epaia bete dadila”.
Debekuak mobilizazioen goiburuan du
oinarri: “197/2006 doktrina eten. No a la cadena perpetua. Inés askatu”.
Gobernuaren Ordezkaritzaren ebazpenean onartzen da “goiburua kaltegabea
dela irudi lezakeela”, baina, Inés del Ríoren izena sartuta dagoenez,
manifestazioen helburua “ez da hain kaltegabea, ez eta doktrina bat ez
aplikatzeko eskaera soil bat ere”, ETAkoa izateagatik zigortutako
pertsona bat “goratu eta haren alde egitea” baizik, hark egindakoa
“goretsi, babestu eta justifikatuz”.
Mobilizazio hauen debekuak agerian uzten
du Espainiako Gobernua arduragabea dela eta tematurik dagoela
eskubideen urraketan. Alde batetik, Inés del Ríoren giza eskubideak
larriki urratzen ditu, ez baitu betetzen Estrasburgoko Auzitegiaren
epaia, aske uzteko agindu zuena alegia. Eta oraingoan, gainera, Giza
Eskubideen Goi-Auzitegiaren epai bat bete dadila eskatzen dutenen
eskubide zibilak ere urratzen ditu.
Etiketak:
carmen alba,
debekua,
estrasburgo,
ines del rio,
iruñea,
martxoak 20,
mobilizazioak,
tafalla
2013/03/07
Emakumeen egunean izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Herrirak
Argazkian, Algortako Bilgune Feministak egin zuen azken ostiralerako deialdia.
Algortan, manifestazio batek zeharkatuko ditu
kaleak, Bilgune Feministak deituta. Hitzordua 20:00etan jarri dute
Telletxe plazan. Ondoren, ekitaldia egingo dute Txiki-Otaegi plazan; eta
amaitzeko, dantza-pintxo-poteoa herrian zehar.
Martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko egunean, Herrirak hainbat gogoeta plazaratu nahi ditu, kartzela sistemaren izaera matxistak euskal preso politikoen kolektiboko emakumeengan eragiten duen eskubide urraketaz ohartarazteko.
Jakina da, euskal preso politikoen kolektiboari berariaz ezartzen zaizkiola salbuespenekoak diren neurri urratzaileak. Horien artean, euskal gizarteak gehiengoz errefusatzen duen dispertsio politika. Dispertsioak, senideengan ez ezik, presoengan eragina du, isolamendu eta bakartze egoerak baitakartza berarekin. Alta, presoen indefensioa areagotzen da dispertsioaren bidez kartzela barruan. Emakumeak, gutxiago izanik, are eta gehiago pairatzen dute kartzelaren isolamendua eta bakartasuna.
Amatasuna eskubide urratua da kartzelan. Edonork du eskubidea ama izateko, baina kartzelak eskubide hau automatikoki kentzen die preso dauden emakumeei. Haurdun geratzeko oztopoak hamaika dira, bai harreman sexualak galaraziak direlako, bai eta bestelako alternatibak eskuratzea aski zaildua aurkitzen delako. Horrez gain, haurra edukitzea lortu arren, dispertsioak haurra kanpora noiznahi atera ahal izatea galarazten dio familiari, haurra preso bilakatzen delarik askotan. Haurrak hiru urte betetzean banaketa bortitza ematen da amarekiko, preso politikoei ukatu egiten baitzaie banaketa hau era normalizatu batean egitea (haurrarekin espazio jakinetan egonaldiak burutzeko aukera, etab.)
Etiketak:
algorta,
emakumeen nazioarteko eguna,
herrira,
martxoak 8,
mobilizazioak
2013/03/04
197/2006 doktrinak zuzenbidea bera jokoan jartzen duela ohartarazi dute Ines del Rioren abokatuek
Argazkian, bitartean, besteak beste, Francois Alfonsi diputatu korsikarrarekin, Free Alliancekoa eta Friendshipeko kidearekin, izan da gaur Herrirak Bruselara bidalitako ordezkaritza.
"Konfiantza handia" azaldu dute gaur Ines del Rio euskal presoaren abokatuek, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Del Rioren auzian emango duen epaiaren inguruan; "oso seguru" azaldu dira Estrasburgok arrazoia emango diela, Berria.info agerkariak zabaldu duenez.
197/2006 doktrina (Parot doktrina gisa ezagutu dena) ezarri zion Espainiak Del Riori, eta presoa aske uzteko agindu zion Estrasburgok Espainiari. Ez zuen hala egin, eta estatuak jarritako helegitea aztertuko du auzitegiak martxoaren 20an. Hura defendatuko duten abokatuek gaur esan dutenez, legea ezin da bete gabe utzi "terrorismoa aitzakiatzat hartuta", eta ohartarazi dute guztientzat berdina izan behar duela legeak.
Mark Muller, Amaia Izko, Michael Ivers eta Didier Rouget abokatuek prestatu dituzte Del Rioren aldeko argudioak, eta "konfiantza handia" erakutsi dute aurkeztuko dituzten alegazioetan. Sudhanshu Swaroop abokatua ere aritu da haiekin kolaboratzen. Salatu dute 197/2006 doktrinak "zuzenbide arau guztien aurka" egiten duela, eta argudiatu dute ez dela legezkoa presoari jakinarazi zaion zigorra gerora luzatzea.
Abokatuek esan dute legeek "kalitatea" behar dutela, eta kritikatu dute 197/2006 doktrinak urratu egiten duela kalitate hori. Haien hitzetan, zuzenbidea bera jokoan jartzen du doktrinak.
2013/02/28
Datorren astean Bruselara joango den delegaritza aurkeztu dute
Hainbat eragile politiko eta
sindikalekin batera, Herrirak agerraldi publikoa egin du gaur Bilbon.
Europar Batasunak Euskal Herrian duen egoitzaren aurreran, iragan den
urtarrilaren 12an euskal jendartearen gehiengo batek emandako
herri-agindua Bruselara eramateko beharra azpimarratu dute Irune Agirre
abokatuak eta Beñat Zarrabeitia Herrirako kideak.
Bakeari aukera bat emateko garaia da
Euskal Herrian eta bide horretan nazioarteko komunitateak ere zeresan
handia du. 197/2006 doktrina bertan behera uztea bake eta konponbide
egoera definitibo bat erdiesteko urrats positibo nabarmena litzatekeela
azpimarratuko du martxoaren 4tik 8ra bitartean izango den delegazioak.
Ordezkaritza Herrirako kide diren Emilie Martin eta Beñat Zarrabeitiak,
Irune Agirre abokatuak eta Jone Artolak -28 urte espetxean daraman eta
duela zazpi urte 197/2006 doktrina aplikatu zioten Joseba Artolaren
arrebak- osatuko dute.
2013/02/18
Martxoaren 20an elkarretaratzeak burutuko dira Euskal Herri osoan
Ikusi bideoa eta zabaldu
Larunbat goizean agerraldia egin zuten Herrirako kideek Iruñean. Hona hemen irakurritako adierazpena:
Euskal Herri osoko Herrira Bilguneen ordezkariak bildu gara gaur hemen, 197/2006 doktrinaren derogazioa eskatuz, hurrengo asteetarako deitu ditugun mobilizazioen berri emateko.
Bizi osorako zigorra ezarria duten preso politikoak ditugu gure herri, hiri eta eskualdeetan. Azken hilabeteotan, haien askatasuna eskatzeko hainbat dinamika jarri ditugu abian, eta orain garrantzi handiko eginkizuna dugu aurrean.
Martxoaren 20an, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Inés del Río presoaren kasua berraztertzeko saioa egingo du. Eta hurrengo hilabeteetan ezagutzera emango den epaia, Tafallako presoari ez ezik, zigorra osorik bete ondoren espetxean jarraitzen duten preso guztientzat, 73 momentu honetan, erabakigarria izango da.
Horregatik, hurrengo asteetarako antolatu ditugun mobilizazioetan parte hartzeko deialdi berezia egin nahi diegu gure herri eta hirietako bizilagunei, baita euskal jendarte osoari ere.
Alde batetik, datorren martxoaren 16an, larunbata, Tafalla elkartasunez betetzeko deia luzatzen dizuegu, eguerdiko 12:00etan udaletxe plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartuz. Bertan Ines de Río eta mendekuzko espetxe politikaren baitan giltzapeturik dauden euskal preso politikoen askatasuna eskatuko dugu.
Eta martxoaren 20an, Areto Nagusiaren bilkuraren egunean, ehunka mobilizazio antolatu ditugu Euskal Herriko herri eta hirietan.
Aurreko egunetan protesta eta ekimen ugari izango dira. Adibidez, otsailaren 22an, hileko azken ostirala izanik, 197/2006 dotrina desaktibatzea eta Ines del Río aske ustea eskatuko dugu. Goizean, 12:00etan Iruñeko epaitegian elkarretaratzea egingo dugu eta arratsaldean,kalera aterako gara herri eta hiri guztietan.
Gure helburua azaroak 10 eta urtarrilak 12ko espiritua Euskal Herriko txoko guztietara eramatea izanik, datozen asteetako mobilizazio nagusienak herri, auzo eta hirietan burutuko ditugu. Bertan, euskal jendarteren gehiengoak, Baionan eta Bilbon plazaratutako mandatuari bide emango diogu: giza eskubideak, konponbidea bakea.
Mandatu horrekin, herriz-herri, auzoz auzo, eragile politiko, sindikal eta sozial guztiekin harreman dinamika zabala garatuko dugu gure proposamenaren berri emateko.
Bistan da euskal herritar gehienok bat egiten dugula Estrasburgoko epaiarekin, espetxe politikan bizi dugun blokeoa gainditzen hasteko aktibo gisa kokatzen dugularik. Era berean, argi dago jendartea ez dagoela ados preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin. Haien giza eskubideak urratzen dituztelako, amaierarik gabeko sufrimendua sortzen dutelako eta konponbiderako eta bakerako oztopo larria direlako.
Hori dela eta, jendartean dagoen adostasun zabal hori, Europako estatu eta instituzioetara eramateko unea dela uste dugu. Horrekin batera, gizarte osoari deia zabaltzen diogu, bere ekarpena baikortasunean egiten jarrai dezan, borondateak gehituz eta giza eskubideak, irtenbidea eta bakearen pankartaren atzean, etorkizuna eraikitzen jarrai dezan.
2012/10/03
Herrirak bi mobilizazio erraldoi egin nahi ditu estatuak mugitzeko
Argazkian, 2012ko urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioa kolosala izan zen.
Herrira mugimenduak, bi mobilizazio handi sustatu
nahi ditu datozen hilabeteetan. Bata Baionan, eta bestea Bilbon.
Bidasoaren bi aldeetara, bi manifestazio. Bata Frantziako gobernu
berriari zuzendurikoa, eta bestea Espainiako gobernuari begirakoa.
Momentu garrantzitsua dela pentsatzen dugu,
herritarrok gure nahia agertzeko bi gobernuen aurrean. Konponbidean eta
bakearen eraikuntzan aurrera egitea galarazten ari diren kartzela
politiken honen aldaketa eskatzen duen gizarte baten adierazpen irmoa
izan nahi dute bi mobilizazio hauek.
Izan ere, preso eta errefuxiatuen egoera gainditzeko
erronka, derrigor pasatzen da Madriletik eta Parisetik, eta erronka
historiko horren lehen estazioak, giza eskubideen errespetua du izena,
zeinak eszepziozko neurrien desagerpena eskatzen duen halabeharrez.
Lehen mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da Baionan,
15:30ean Euskaldunen plazatik hasita. Frantziako Hollanden gobernu
sozialista berriari, orain arteko ildotik aldendu eta gauzak beste modu
batera egiten hasteko eskari zabala egin nahi diogu. Aro berrian aurrera
egiten lagunduko duen kartzela politika berri bat indarrean jar dezan,
eta iraganera iltzaturik mantentzen gaituzten egoerak gaindituak izan
daitezen. Izan ere, Frantziak giza eskubideak urratzen ditu kartzeletan,
dispertsioa mantenduz, isolamendua bezalako neurri krudelak apliaktuz,
edota bizi osorako zigorra ezarriz, besteak beste. Une honetan, 135
euskal preso aurkitzen dira Frantziako 35 kartzeletan sakabanatuta,
gehienak beren etxeetatik 1000 kilometro ingurura. Hollanderen gobernu
berriari, Espainiaren inmobilismotik eta muturreko politiketatik
aldendu, eta giza eskubideen, soluzioen eta bakearen aldeko hautua egin
dezan eskatzeko momentu garrantzitsua da honakoa. Hartara, Euskal Herri
guztiko zonaldeetan ari gaa autobusak antolatzen, eta parte hartzeko dei
zabala luzatzen dugu, Baionan aldaketarako urratsa egin dezagun.
Bigarren mobilizazioa, aldiz, urtarrilaren 12an izango da, Bilbon. 17:30ean La Casillatik hasita.
Etiketak:
azaroak 10,
estatuak,
herrira,
mobilizazioak,
urtarrilak 12
2012/09/11
Bizi osorako espetxe zigorra amaitzeko eskatuz mobilizazioak larunbatean
Gipuzkoa
- Oñatin, 19:30ean plazan, manifestazioa.
- Hernanin, irailaren14an, 20:00etan gudarien plazatik, manifestazioa.
Bizkaia
- Zornotzan, 13:00etan kontzentrazioa Erreferendum plazan.
- Elorrion, eguerdiko 12:00etan plazan kontzentrazioa.
- Bermeon, eguerdiko 13:00etan kontzentrazioa.
- Ondarrun, 13:00etan mobilizazioa Itsasargin.
- Bilbon, eguerdiko 12.30ean plaza zirkularrean kontzentrazioa.
Araba
- Gasteizen, 13:30ean Andra Mari Zuriaren plazan, kontzentrazioa.
Etiketak:
bizi osorako espetxe zigorra,
mobilizazioak,
preso gaixoak
2012/09/08
Irailaren 14an elkarretaratzea Estrasburgon; 15an mobilizazioak 197/2006 doktrina aplikatuta duten eta larri gaixo dauden presoen jatorrizko hiri eta herrietan
Herrira mugimenduak agerraldi publikoa egin du gaur Donostiako hotel batetan. Bertan, Herrirak espetxe politika bere osotasunean salatzeko mobilizazio berriak iragarri ditu. Hurrengo astean, Herrirako kideak Estrasburgon izango dira europarlamentari eta giza eskubideen alorrean lanean ari diren antolakunde ezberdinekin bilkurak egiten. Horrekin batera, datorren irailaren 14an Herrirak elkarretaratzea antolatu du Estrasburgon, Europako Parlamentuaren atarian. Ondoren, irailaren 15an, 197/20006 doktrina aplikatuta edota gaixotasun larriak dituzten presoen jatorrizko herri eta hirietan mobilizazioak izango dira. Agerraldian, Garbiñe Erasok eta Beñat Zarrabeitia hartu dute hitza, euskaraz eta gazteleraz hurrenez hurren. Eurekin batera, Irati Mujika eta Josean Fernandez izan dira mahaian.
Etiketak:
197/2006 doktrina,
estrasburgo,
herrira,
mobilizazioak,
preso gaixoak
2012/09/03
Herrirak Castro epailearen erabakia “berehala aplikatzea” eskatu du
Iturria: Bilboko Branka
Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak ostegunean,
Uribetxebarria baldintzapean aske geratuko zela aurreratu zuen
Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatuko zaiolako, presoak
gaixotasun larri eta sendaezina duela argudiatuz. Hala ere, fiskalak
presoa aske uzteko helegitea jar dezake ostegunerarte eta ondorioz, Herrirak eguneroko mobilizazioekin jarraitzeko erabakia hartu du eta beste behin. Jendea Bilboko Gobernu ordezkaritzaren aurrera gerturatu da eguerdiko 12:00etan.
Bertan, Beñat Zarrabeitiak, Herrira mugimenduko kideak azaldu du,
larunbateko manifestazioak “garrantzi handia” izan zuela, milaka eta
milaka lagunek Uribetxebarria eta gainontzeko preso gaixo larrien
askatasuna exijitu zutelako, “azken hilabetean sortutako olatuari segida
emanez”. Era berean, gogora ekarri du, olatu horren baitan egin diren protesta guztietan “konponbide nahia, bakea eta giza eskubideen aldarria oso presente” egon direla.
Komunikabideei zabaldu die gaurkoan, aurreko ostegunean Castro epaileak hartutako erabakiaren “berehalako aplikazio
praktikoa eskatzen dutela”, erabakia aplikatzeak “garrantzi handia
duelako Uribetxebarriaren osasun egoerak horrela eskatzen duelako;
itxaronaldia luzatzea bere osasun egoerarentzat kaltegarria delako eta
egoera hau errepika ezina delako”. Beraz, Zarrabeitiak Herrira
mugimenduaren izenean Espainiako Gobernuari “mekanismoak abiaraztea”
eskatu dio, gaixo dauden gainontzeko 13 preso politikoekin berdina
gertatu ez dadin.
Etiketak:
baldintzapeko askatasuna,
iosu urebetxebarria,
mobilizazioak
2012/08/13
Bihartik aurrera elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Argazkian, milaka lagunek Iosuren askatasuna eskatu zuten larunbatean Donostian.
Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo
dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko
Herrirak mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburu
guztietan. Ekimenak Iosu Uribetxebarriaren egoera mantendu bitartean egunero izango dira. Iosu Uribetxebarria eta gaixo dauden presoen
askatasunaren alde, pertsona guztien giza eskubideak errespetatzearen
alde, bake eta konponbidearen alde dauden hiritar oro bertan parte
hartzera gonbidatzen dugu.
Abuztuak 14, asteartea
- Donostia Ospitalea: 10 lagunek Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren aldeko gose greba mugagabea egiten ari dira. Horrekin batera, mobilizazio iraunkorrak jarraituko du. Egunero 10:00etatik 22:00ak bitartean, elkarretaratze bereziak 11:00etan eta 19:00etan izanik.
- Bilbo: 12:00etan Moyua plazan, Gobernu Zibilaren aurrean.
- Gasteiz: 12:00etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean.
- Iruñea: 12:00etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean.
Etiketak:
gose greba,
iosu etxeberria,
mobilizazioak,
preso gaixoak
2012/07/22
2012/05/24
Gaur Txusen askatasuna eskatzeko ekimenak burutzen ari dira Bizkaian
Txusen askatasuna eskatzeko ekimenak burutzen ari dira gaur egun osoan
zehar Bizkaian. Goizean elkarretaratzea egin dute eta arratsaldean
manifestazioa aterako da 19:30etan Bilboko Plaza Eliptikotik.
Adierazpenak:
Eguerdi on guztioi
Gaur, beste behin ere, Txus Martin Basauriko presoaren egoera larria
azpimarratu eta jendarteratu behar dugu. Ez da aldarri berria, baina bai
premiazkoa. Txus Martinek ezin du espetxean jarraitu. Bere osasun
egoerak hala eskatzen du. Gaixotasun psikologiko oso larria da eta bitan
saiatu da bere buruaz beste egiten.
Legez eta eskubidez aske behar luke. Egungo egoerak sufrimendua
areagotu, eskubideak urratu eta tragedia besterik ez du ekarriko. Euskal
jendartearen gehiengoak, konponbidea desiratzen duen gehiengo erraldoi
horrek, Giza Eskubide guztien errespetua nahi du. Euskal jendartearen
gehiengo zabal batentzat ulertezina da bizi arriskuan dauden pertsonak,
Txus Martin eta beste 13 euskal preso politiko, espetxean jarraitzea.
Bada garaia ankerkeria honekin amaitzeko, Giza Eskubideak errespetatu
eta konponbidearen aroari ateak parez pare zabaltzeko. Herrira
mugimendua ekinbide horretan ari da eta larunbatean GOAZEN PLAZARA!
Ekimenarekin erakutsi genuen bezala, indar metaketa eta konpromisoen
aktibaziorako bidea indartuko dugu presoek pairatzen duten giza
eskubideen urraketarekin amaitzeko.
Azkenik, bi aipamen Txus Martinen eskubideen aldeko mobilizazioen
inguruan. Aurrena, gaur arratsaldean bertan hitzordua dugu 19:30tan
Bilboko Moyua Plazan eta bestetik bihar 12:00tan osasungintza alorreko
profesionalek elkarretaratzea egingo dute Galdakako Ospitalean.
Eskerrik asko
Subscribe to:
Posts (Atom)














