Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" euskal preso politikoak maiatzaren 4rako zeukan irteera data. Itzubaltzetarrari, ordea, 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den doktrika aplikatu diote, espetxealdia luzatuz. Apirilean zehar hainbat ekimen burutu ditu Itzubaltzetako Herrira bilguneak. Asteburu honetan ere egingo dituzte ekitaldiak, "Bizi osorako zigorrik ez!" lelopean, Plazara! ekimenarekin bat eginez. Horrenbestez, ostiraletik igandera, kanpaldia egingo dute. Aipatu azken egunean, eskualde mailako manifestazioak zeharkatuko du Itzubaltzeta / Romo, 13:00etan Santa Eugenia plazatik abiatuta.
Showing posts with label ines del rio. Show all posts
Showing posts with label ines del rio. Show all posts
2013/05/14
2013/04/29
Kitxu itzubaltzetarra askatzea eskatuko dute bihar Getxoko udal batzarrean
Argazkian, maiatzaren 4an, Valladolideko espetxera egingo dute martxa.
Itzubaltzeta / Romoko auzokideek eta hainbat
eragilek Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko preso politikoa datorren
maiatzaren 4an aske uztea, dagokion data, exijitu zuten, larunbatean egindako
prentsaurrekoan, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. 1.300 auzotarrek baino gehiagok berretsi dute Kitxuri ezarritako 197/2006 doktrinari
dioten errefusa, Europako Giza Eskubideen Konbentzioa urratzen duela
salatuta. Era berean, Getxoko Udalbatzari eskatu zioten itzubaltzetarra
eta doktrinaren pean diren beste preso guztiak dagozkien irteera datetan
askatzeko galdegin dezan. Eskaera horrekin bat egin dute honako
eragileek: Getxoko Bildu koalizioa, Sortu, ELA eta LAB sindikatuak,
Uribe Kostako M-15 mugimendua, Itsasoruntz, LZPren aurkako Uribe Kostako
asanblada, Itzubaltzetako Gazte Asanblada, Ernai, Itzubaltzetako
Emakumeen Asanblada, Erromo Duin, Erromo eta Pinuetako jai batzordea,
herriko koadrilak, HNT,Erromotarrak futbol taldea eta Itzubaltzetako
Herrira. Bihar, asteartearekin, eztabaidatuko da horren inguruko mozioa,
EH Bilduk aurkeztuta, 17:00etan, Getxoko udaletxean.
2013/03/20
Maiatzera bitartean ekimenak egingo dituzte Kitxuren askatasuna aldarrikatzeko
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur egin du
Ines del Rio preso politikoaren egoerari buruzko auzi saioa. 2012ko
uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza eskubideen aurkakotzat jo
zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den dotrina
ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea jarri zuen Espainiako
Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak beste 73 euskal preso
politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Bada, goizean bezala,
iluntzean ere mobilizazioak egin dituzte eskualdean doktrina horren
derogazioa exijitzeko. Algortako Telletxe plazan 110 bat lagun elkartu
dira eta Itzubaltzeta / Romon 75 pertsona inguruk egin dute
manifestazioa. Sopelako udaletxe aurrean, Plentziako Pirulin eta
Urdulizko metro geltoki ondoan ere izan dira kontzentrazioak. Itzubaltzetako Herrira
bilguneak, gainera, hainbat ekimen iragarri ditu hurrengo
hilabeteetarako. Besteak beste, "Kitxu gure artean egon behar zen
egunean", Valladolideko espetxera egingo dute martxa. Hilabete horretako
17tik 19ra, berriz, 197/2006 doktrinaren kontrako kanpaldia egongo da
eta, aipatu azken egun horretan, Uribe Kosta mailako manifestazioa
Itzubaltzetan.
Aurretik, ostiral honetan, 13:00etan jarri dute hitzordua Itzubaltzeta eta Lamiakoren muga den Putzegilearen errotondan, Korrikaren lekukoa hartuta, preso eta iheslari politikoei ere "euskara emateko". Egun berean, asanblada orokorra egingo du Itzubaltzetako Herrirak, 19:30ean, kultur etxean. Joan den ostiralean ziren egitekoak, baina bertan behera utzi zuten etxean espetxealdi arinduan zeukaten Anjel Figueroa Fernandez preso gaixo algortarra zendu zelako. Azkenik, apirilaren 30ean, 197/2006 doktrinaren kontrako mozioa aurkeztuko dute Getxoko udal batzarrean, ordura arte batutako sinadurak baliatuta. Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan eta gaztetxean (etxe merkea) ez ezik, Algortako Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean ere egongo da sinatzeko aukera. Bitartean, Kitxuri animo-gutunak bidaltzeko eskatu dute.

Helbidea:
Iñaki Gonzalo Casal
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)
C.P. Villanubla
47011 Villanubla (Valladolid)
Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. 197/2006 dontrina eten!
Ines del Rio, Kitxu eta besteak askatu!
Hainbat lagun kalera atera dira jada eskualdean 197/2006 doktrina indargabetzea exijitzeko
Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez,
09:30 aldera hasi da Ines del Rio preso politikoaren egoerari buruzko
auzi saioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiko sala handian, eta 11:15
inguruan amaitu. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza
eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea
jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak
beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan.
Del Rioren abokatuek argudiatu dute 197/2006 dotrinaren bidez zigorrak
atzeraeraginez aldatu direla, eta moldatu dutena "zigorra ezartzeko
modua" dela adierazi du Espainiaren defentsak. Bitartean, mobilizazioak
egiten ari dira Euskal Herri osoan Euskal Herrian doktrina horren
derogazioa exijitzeko. Eskualdeari dagokionez, hamar lagun elkartu dira
Itzubaltzetako Artatza-Romo institutu aurrean, 11:15ean; eta 30
gizon-emakume Algortako Telletxe plazan, 13:00etan, Eskumaldeko LABek
deituta. Arratsaldean, 19:00etan, Sopelako udaletxeko plazan egingo dute
elkarretaratzea. Eta 20:00etan, Algortako Telletxe plazan, Plentziako
Pirulin eta Urdulizko geltoki ondoan. Azkenik, Itzubaltzeta / Romon
manifestazioa egingo dute iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazatik
abiatuta.
2013/03/19
"Kitxu"-ren egoera gaur egun
Argazkian, "Kitxu" maitasunez hartu zuten ehunaka auzokidek abenduaren 24an, Angela Casal Tubet bere ama zenaren hiletan / cc-by Ukberri.net
Espetxean 18 urte, lau hilabete eta pare bat aste
eman ostean eta espetxe etekinen bidez (ikasketak gehien bat) beste 11
urte, bost hilabete eta hiru aste deskontatu ostean, "Kitxu"-ri 197/2006
doktrina ezarri diote. Horrek esan nahi du kalkulu berria egingo
diotela, non espetxe etekinak bere epaiketan aukeratu zuen Kode
Penalaren araberako 30 urteko gehienezko zigorretik deskontatu
beharrean, bere garaian jarri zioten zigor osotik (67 urte) deskontatuko
dizkioten. Gauzak horrela, espetxe etekinak kendu izan baliote bezala
dago. Kartzela Zuzendaritzak esan dio ez dela datorren maiatzaren 4an
irtengo. Halere, oraindik ez diote notifikatu espetxetik irteteko data
berria.
Eta "Kitxu"-k ezin du ezer egin?
Bai, "Kitxu"-ren abokatuak errekurtsoa jarri du, alde batetik Europako Giza Eskubideen Auzitegiak esandakoak bilduz, doktrinak giza eskubideak urratzen dituela, besteak beste atzeraegin eza printzipioa apurtzen duelako edota preso bati zigor-araudia aldatuz gero, beti presoaren aldekoa aukeratu behar delako. Beste aldetik, "Kitxu"ren kasuan eta beste presoen kasuetan gertatutako kasuistika konkretuak daude.
Zeintzuk dira kasuistika zehatz horiek?
Epaitu zutenean, "Kitxu"-ren defentsak 30 urteko gehienezko zigorra ezartzen zuen Kode Penal Zaharraren hautua egin zuen eta ez 25 urteko zigor txikiagoa ekarriko zukeen Kode Penal Berria. Hori ez zen akatsa izan, bere garaian egindako hautu logikoa baizik. Kode penal berrian espetxe etekinak desagertzen ziren eta, beraz, beteko zuen espetxe aldia 25 urtekoa izango zen. Kode penal zaharrez, 30 urte ezarri arren, hortik hainbat deskontu egin zitezkeen saria zuten ikasketen eta beste ekimenen bidez, orduan kalkulua 30etik egiten zelako eta ez orain proposatzen den zigor osotik. Gauzak horrela, gerora etekinak kentzen joan badira ere, lehenengo urteetan lortutakoekin "Kitxu"ren espetxealdia 18 urte, sei hilabete eta aste batekoa izan behar zen, gutxi gora behera. Orduko fiskalak ere onartu zion kode penal zaharra aukeratzea hobea zela berarentzat.
Eta hori garrantzitsua da?
Kasu batzuetan, horrelako aipamenak sententzian egotea nahikoa izan da 197/2006 doktrina ez aplikatzeko. Alde hori ere jorratu du abokatuak.
Eta hortik zer atera dezake?
Lau aukera daude:
- Lehenengoa da Estrasburgon Ines del Rio auzian Espainiako helegitea atzera bota eta 197/2006 doktrinak giza eskubideak urratzen dituela berrestea. Ines del Rio askarazteaz gain, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kolokan jarriko luke beste presoei ezarri izana, tartean "Kitxu"-ri. Espainiak luzatu lezake kontua preso bakoitzak helegitea jarri arte, eta ezin da baztertu, baina ez du ematen juridikoki eta irudi aldetik hori mantentzeko gauza izango direnik.
- Bigarren aldetik, eta Estrasburgon auzia luzatzen delako edo "Kitxu"ren helegitea oso azkar aztertzen dutelako, baliteke Iñakiren abokatuari arrazoia eman eta maiatzaren 4an atera behar zela finkatzea eta aske uztea. Halere, hori hemendik hainbat hilabetetara gerta daiteke.
- Hirugarren aukera izango litzateke helegitea partzialki estimatzea. Hau da, 197/2006 doktrina ezbaian jarri gabe, bere garaian "Kitxu"-k egindako hautuan espetxe etekinen birkalkuluak eragin duela eta egun kode penal berria berarentzat hobea litzatekeela onartzea. Kasu horretan, 25 urteko zigorra osorik bete behar izango luke, Estrasburgon zer gertatzen denaren zain. Hortaz, irteera data 2019ko urriaren 25 aldera jarriko liokete. Argi eta garbi ez dugu onartuko.
- Azkena eta okerrena, espetxean 30 urte eman beharko dituela berrestea litzateke. Kasu horretan, 2024ko urriaren 25 aldera irtengo litzateke espetxetik, 60 urterekin, bizitza erdia barruan emana, eta aita eta ama joan zaizkiola. Inondik inora ez gaude prest hori gertatzen uzteko.
Eta guk zer egin dezakegu?
Datozen egunotan, "Kitxu" eta beste preso eta iheslari politikoen aldeko ekimenak zein horiek hobeto bideratzeko Herrirak antolatutako bilerak gogoratu eta tresna gisa eskaini nahi dizkizuegu. Estuki lotuta daude 197/2006 doktrina bertan behera uzteko beharrarekin.

197/2006 doktrinaren kontrako mobilizazioak izango dira bihar eskualdean
Argazkian, otsailaren 15ean, 300 auzokidek baino
gehiagok salatu zuten manifestazioan "Kitxu"ri espetxe zigorra luzatu
izana / cc-by Ukberri.net
Algortan kontzentrazio bana izango da: bata, 13:00etan, Eskumaldeko LABek deituta; eta bestea, 20:00etan, Algortako Herrira bilgunean deituta. Biak ala biak Telletxe plazan.
Bihar, martxoak 20, Europako Giza Eskubideen
Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio euskal preso politikoaren auzia
berraztertuko du. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza
eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea
jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak
beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Horren harira, joan den larunbatean, 1.500 lagun inguruk egin zuten manifestazioa Tafallan, Herrira mugimenduak
zabaldu duenez. Bihar, asteazkenarekin, berriz, mobilizazioak izango
dira Euskal Herri osoan: besteak beste, bina kontzentrazio izango dira
goizez eskualdean: bata, 11:15ean, Itzubaltzetako Artatza-Romo
institutuaren aurrean; eta bestea, 13:00etan, Algortako Telletxe plazan,
Eskumaldeko LABek deituta. Arratsaldeari dagokionez, 19:00etan,
Sopelako udaletxeko plazan egingo dute elkarretaratzea. Eta 20:00etan,
Algortako Telletxe plazan, Plentziako Pirulin eta Urdulizko geltoki
ondoan. Azkenik, Itzubaltzeta / Romon manifestazioa egingo dute
iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazatik abiatuta.
2013/03/11
AZKEN ORDUA: Tafalla eta Iruñeko mobilizazioak, debekatuak
Argazkian, Iruñeko Iturrama auzoan Ines del Rioren askatasunaren aldeko ekimen ikusgarria.
Ez diegu men eginen debeku horiei, eta herritarrei dei egiten
diegu larunbat eguerdian Tafallara joateko, jende oldea bil dadin, eta
martxoaren 20an, asteazkena, arratsalderako Iruñean eta Euskal Herri
osoan antolatu ditugun mobilizazioetan parte hartzeko.
Gobernuak Nafarroan duen ordezkari
Carmen Albak debekatu egin du Herrirak heldu den larunbaterako Tafallan
deitutako manifestazioa, bai eta martxoaren 20an, asteazkena, Iruñean
egitekoa den bilkura ere. Bi mobilizazio horien helburua honakoa da,
hitzez hitz: “pertsona guztien giza eskubideak errespeta daitezela
eskatzea eta, zehazki, Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiak
2012ko uztailaren 10ean emandako epaia bete dadila”.
Debekuak mobilizazioen goiburuan du
oinarri: “197/2006 doktrina eten. No a la cadena perpetua. Inés askatu”.
Gobernuaren Ordezkaritzaren ebazpenean onartzen da “goiburua kaltegabea
dela irudi lezakeela”, baina, Inés del Ríoren izena sartuta dagoenez,
manifestazioen helburua “ez da hain kaltegabea, ez eta doktrina bat ez
aplikatzeko eskaera soil bat ere”, ETAkoa izateagatik zigortutako
pertsona bat “goratu eta haren alde egitea” baizik, hark egindakoa
“goretsi, babestu eta justifikatuz”.
Mobilizazio hauen debekuak agerian uzten
du Espainiako Gobernua arduragabea dela eta tematurik dagoela
eskubideen urraketan. Alde batetik, Inés del Ríoren giza eskubideak
larriki urratzen ditu, ez baitu betetzen Estrasburgoko Auzitegiaren
epaia, aske uzteko agindu zuena alegia. Eta oraingoan, gainera, Giza
Eskubideen Goi-Auzitegiaren epai bat bete dadila eskatzen dutenen
eskubide zibilak ere urratzen ditu.
Etiketak:
carmen alba,
debekua,
estrasburgo,
ines del rio,
iruñea,
martxoak 20,
mobilizazioak,
tafalla
2013/03/04
197/2006 doktrinak zuzenbidea bera jokoan jartzen duela ohartarazi dute Ines del Rioren abokatuek
Argazkian, bitartean, besteak beste, Francois Alfonsi diputatu korsikarrarekin, Free Alliancekoa eta Friendshipeko kidearekin, izan da gaur Herrirak Bruselara bidalitako ordezkaritza.
"Konfiantza handia" azaldu dute gaur Ines del Rio euskal presoaren abokatuek, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Del Rioren auzian emango duen epaiaren inguruan; "oso seguru" azaldu dira Estrasburgok arrazoia emango diela, Berria.info agerkariak zabaldu duenez.
197/2006 doktrina (Parot doktrina gisa ezagutu dena) ezarri zion Espainiak Del Riori, eta presoa aske uzteko agindu zion Estrasburgok Espainiari. Ez zuen hala egin, eta estatuak jarritako helegitea aztertuko du auzitegiak martxoaren 20an. Hura defendatuko duten abokatuek gaur esan dutenez, legea ezin da bete gabe utzi "terrorismoa aitzakiatzat hartuta", eta ohartarazi dute guztientzat berdina izan behar duela legeak.
Mark Muller, Amaia Izko, Michael Ivers eta Didier Rouget abokatuek prestatu dituzte Del Rioren aldeko argudioak, eta "konfiantza handia" erakutsi dute aurkeztuko dituzten alegazioetan. Sudhanshu Swaroop abokatua ere aritu da haiekin kolaboratzen. Salatu dute 197/2006 doktrinak "zuzenbide arau guztien aurka" egiten duela, eta argudiatu dute ez dela legezkoa presoari jakinarazi zaion zigorra gerora luzatzea.
Abokatuek esan dute legeek "kalitatea" behar dutela, eta kritikatu dute 197/2006 doktrinak urratu egiten duela kalitate hori. Haien hitzetan, zuzenbidea bera jokoan jartzen du doktrinak.
2012/11/24
Herrira: "Formula zaharrek ez dute balio bakearen ekuazioa argitzeko"
Herrirak Espainiako Audientzia Nazionalak hartutako erabakia salatu nahi du. Izan ere, beste behin 197/2006 doktrinaren aplikazioari argi berdea eman eta zigorra beteta duten 24 euskal preso politiko espetxean mantentzea erabaki baitu. Euren artean, Ines del Rio dago nahiz eta uztailean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere askatasunaren aldeko epaia kaleratu.
Erabaki honen bitartez, Espainiar Estatua giza eskubideak urratu eta denbora galtzen ari da. Soluzioen garaia da, bake justu baten aldeko apostua egiteko unea da eta eskubide guztiak errespetatuak izateko zubiak eraikitzeko momentua da. Eta berau, erabat inkonpatiblea da milaka herritarren eskubideak urratzen dituzten salbuespeneko neurriak indarrean mantentzearekin.
Formula zaharrek ez dute balio bakearen ekuazioa argitzeko. Horiek horrela, Espainia eta Frantziako gobernuek arduraz jokatu behar dute eta definitiboki konponbide prozesuari positiboki erantzun behar diote. Bide horretan, ezinbestekoa da indarrean dagoen espetxe politikaren aldaketa, 197/2006 doktrinaren aplikazioa errefusatzea eta zigorra bete duten presoak askatzea. Urrats positibo hauek emateak euskal jendartearen gehiengo erraldoi batek desiratzen duen bake iraunkor, justu eta definitibora heltzeko denborak laburtzea ekarriko luke.
Azkenik, Espainiar Estatutik Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ingurura iristen ari diren presioak ezagutu arren, Europako instituzioek giza eskubideen errespetuari bultzada ematen jarraituko dutelaren konfidantza adierazi nahi dugu.
Euskal jendartearen gehiengo zabal batek argi dauka. Bakea guztion artean eraiki behar da, era bateratu eta transbertsalean. Horretarako, ezinbestekoa izango da espetxe politikaren aldaketaren aldeko akordio sozial zabala eraikitzea. Adostasun zabal horren irudikapena gauzatzeko lehen erronketariko bat, datorren urtarrilaren 12an Herrirak deitutako Herri Mobilizazio Orokorra izango da.
Eskerrik asko
Herrira
Etiketak:
auzitegi nazionala,
estrasburgo,
herrira,
ines del rio,
parot doktrina
2012/11/18
Herrira: "Sakabanaketak benetako bake egoera bat ekidin nahi du Euskal Herrian”
Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek izan duten istripuaren aurrean:
- Ezer baino lehen, bai istripua izan dute hiru
lagunei, bai Ines del Rio eta Josu Bravo presoei gure berotasuna
helarazi nahi diegu une zail hauetan.
- Sakabanaketa politikak aurten eragin duen
hamahirugarren istripua izan da gaurkoa. Zenbakiak berak erakusten du
norainokoa den politika honek eragiten duen samina, eta norainokoak izan
daitezkeen bere ondorioak. Gogora ekarri nahi dugu azken urteotan
hamasei senidek bizitza utzi dutela errepideetan.
- Bakeaz asko hitz egiten da gurean, baina
astebururo beraien osasuna eta bizitza jokatzen dute ehunaka senide eta
lagunek errepideetan. Sakabanaketa ez da osagarria benetako bake egoera
batekin. Sakabanaketa benetako bake egoera baten aurkako neurria da. Finean, sakabanaketak eta presoen aurkako muturreko neurriek benetako bake egoera bat ekidin nahi dute Euskal Herrian.
- Giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzen dugu,
eta honek, gaur bertan, sakabanaketa bezalako neurriak bertan behera
uztea eskatzen du.
- Giza eskubideekiko errespetuak, tartean presoak
Euskal Herrira ekartzeak, arnasa berria emango lioke bururaino eraman
nahi dugun bake eta irtenbide prozesuari.
- Antzeko egoerak ekiditeko konpromisoak behar dira.
Erakundeen inplikazioa, alderdi politikoen iniziatiba eta gizartearen
mobilizazioa besteak beste.
- Zentzu honetan, egoera guzti hauekin amaitu eta
preso euskaldunen giza eskubideen errespetua lortzeko bidean hitzordu
garrantzitsua dugu Bilbon urtarrilaren 12an. Herri mobilizazio handi
horretarako indarrak batzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Herrira
mugimendutik.
Herrira mugimendua
Etiketak:
ines del rio,
istripua,
josu bravo,
sakabanaketa,
tafalla
Ines del Rio eta Josu Bravo preso tafallarren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela
Argazkian, horrela geratu zen autoa.
Ines del Rio eta Josu Bravo preso tafallarren hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela, Etxerat elkarteak zabaldu duenez. Istripua atzo goizean gertatu zen Leon inguruan. Euria hasi zuen eta errepidea irristakor jarri zen, ondorioz, autoaren kontrola galdu zuten eta erdibitzailearen aurka joan ziren. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa ziren, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez zuten kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak zituen. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan zuten burutu atzo Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, ezta gaur A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.

Hau
dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua
da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute
bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe
istripuak. Zenbatu ezinak dira, berriz, senide eta lagunok pairatu
ditugun kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoak. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
Etiketak:
ines del rio,
istripua,
josu bravo,
sakabanaketa,
tafalla
2012/10/23
Espainiar gobernuaren errekurtsoa tramitera onartu du Estrasburgok
Herriraren balorapena Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren kasuaren sententziaren harira
Espainiak aurkeztutako aztertze eskaera onartu izanaren aurrean
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Del Rio eta 197/2006 doktrinaren auzia sala nagusira eramatea onartu du, Espainiak aurkeztutako sententziaren azterketa eskariari erantzunez. Gogoratu beharra dago, uztailean Europakon Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren berehalako askatasuna agindu eta 197/2006 doktrina errefusatu zituela. Espainiak aurkeztutako eskaera hau onartzeak ez du inondik inora suposatzen Tribunalak uztailean publikatutako epaiarekin bat egiten ez duenik.
Kezkagarria da Espainiak hartutako erabakia. Izan ere, giza eskubideen errespetuaren zaindari behar duen epaitegi baterara jotzen du, euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideak urratzen jarraitu asmoz. 197/2006 doktrina aplikatuta duten presoek hamarnaka presoek zigorra beteta baitute eta aspaldi aske egon beharko lukete. Horiek horrela, 197/2006 doktrinaren ibilbidea ahalik eta azkarren amaitu beharko litzatekeela uste du Herrirak, jadanik euren zigorrak beteta dituzten pertsonen espetxealdia are gehiago ez luzatzeko.
2012/10/10
Herrirak Ines del Rioren berehalako askatasuna eskatu du
Espainiako Entzutegi Nazionala Ines del Rioren kasu aztertzen ari da.
Audientzia Nazionala Europako Giza Eskubideen
Auzitegiak Ines del Rioren kasuan kaleratutako epaia aztertzen ari da.
Honen aurrean, beste behin ere, Herrirak Tafallako presoaren berehalako
askatasuna eskatzen du.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006
doktrinak Europako Giza Eskubideen Hitzarmena urratzen duela adierazi
zuen. Hiru hilabete pasa dira Estrasburgok epaia kaleratu zuenetik eta
Ines del Rio eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten 66 euskal presoen
oinarrizko eskubideak urratzen ari dira. Egoera hau ezin da luzaroan
mantendu, giza eskubideak urratu, sufrimendua, oinazea eta tragedia
besterik ekartzen ez dutelako.
Etiketak:
auzitegi nazionala,
estrasburgo,
herrira,
ines del rio,
parot doktrina
Auzitegi Nazionalak gaur segituko du Europak 'Parot doktrinaz' emandako ebazpena aztertzen
Iturria: Berria.info
Estrasburgok bidegabetzat jo zuen Espainiako Justiziak Ines del Riori
zigorra luzatu izana. Presoa askatu edo ez ebatzi beharko dute
hemezortzi epailek, osoko bilkuran.
Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur ekingo dio berriro Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaz emandako kontrako epaia aztertzeari.
Irailaren 20an hasi zen horretan, baina gaur arte atzeratzea erabaki
zuen. 16:30ean hasiko da saioa, eta zigor aretoko osoko bilkurako
hemezortzi epaileek erabakiko dute Del Rio askatu edo ez.
197/2006 epaiari jarraituta Espainiako Justiziak Ines del Rio Prada euskal presoari luzatutako zigorra bidegabetzat jo zuen uztailaren 10ean Estrasburgok. Aske uzteko eskatu zuen Europak, eta Del Riori 30.000 euroko kalte ordaina emateko. Ebazpena aplikatzea galdegin zuten Del Rioren abokatuek. Aukera horren kontra agertu zen Auzitegi Nazionaleko fiskala; argudiatu zuen epaiak ez duela Espainia behartzen.
Del Riok 2008an behar zuen libre, legeak ezartzen duen espetxe zigor handiena beteta, baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Auzitegi Nazionalak, aipatutako doktrinan oinarrituta. 1987ko uztailean atxilotu zuten, ETArekin lotuta.

Pilotariak kolektiboak Ines Del Rioren berehalako askatasuna exijitu du Iruñean
Ines Del Rio preso politikoaren askatasuna exijitu dute Iruñeako
Auzitegian Pilotariak Kolektiboaren kide batzuek epaitegien barruan
kateatzen eta pegatinak jartzen, eta zuzenean internetik emititu dituzte
irudiak
Ines Del Rio euskal preso politikoaren askatasuna exijitu zuten atzo
goizean Iruñeako Auzitegian Pilotariak Kolektiboko kideek. Goizeko
11etan, hiru ekintzaile kateatu ziren Entzutegiaren lehenengo solairuko
gela batean, beste batzuek biziarteko zigorraren aurkako eskuorriak bota
eta pegatinak itsasten zituzten bitartean.
Ekimen honen bidez, Ines del Rio tafallarraren egoera salatu nahi izan zuten.
Del Riok 25 urte daramatza espetxean eta aske egon beharko luke,
zigorra bete duelako eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere
kaleratzea agindu duelako. Bere egoera berdinan dira Europako Giza
Eskubideen Auzitegiak errefusatu duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten
beste 66 euskal preso politikoak. Horien artean, batzuk gaixotasun
larriak pairatuz gainera. Gaur Entzutegi Nazionaleko osoko bilkurak
egingo duen batzarean judikaturari garai berrietara egokitu eta bakera
doan bidea ez oztopatzea eskatzen diogu. Zehazki, Europako Giza
Eskubideen Auzitegiaren sententzia aplikatu eta zigorra bete duten 67
euskal preso preso politikoak askatzea.
"Bizi osorako zigorraren aplikazioaren aurrean, larri gaixo dauden
presoen egoeraren aurrean edo sakabanaketa politikaren aurrean sumindura
erakutsi nahi duen herritar orori aktibismoa eta desobedientzia
zibilaren bidetik erantzutera" dei egiten du Pilotariak kolektiboak.
Beraien ustez, "ezin dugu eskuak gurutzatuta egon euskal preso politikoak
eta euren senideak heriotza zigorraren joku maltzurrean murgiltzen
dituztenean" eta prestatzen ari diren hurrengo ekimenetan parte hartzera
gonbidatzen dute.
2012/10/04
Espainiak gaur jarriko du 'Parot doktrinaren' gaineko helegitea Estrasburgon
Iturria: Berria.info
Ines del Rio euskal presoari babesa eman eta 197/2006 doktrinaren aurka
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaiaren aurka egingo du,
Efe berri agentziak aurreratu duenez. 'Parot doktrina' gisa ezagutzen
dena indargabetzeak "espainiar gizartean izango duen ondorio izugarria"
arrazoituz aurkeztuko du helegitea Raxoiren gobernuak, Justizia
Ministerioaren arabera.
197/2006 epaiari jarraituta
Espainiako Justiziak Ines del Rio Prada euskal presoari luzatutako
zigorra bidegabetzat jo zuen uztailaren 10ean Estrasburgok. Aske uzteko
eskatu zuen Europak, eta Del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina emateko.
Ebazpena aplikatzea galdegin zuten Del Rioren abokatuek, baina aukera
horren kontra agertu zen Auzitegi Nazionaleko fiskala; argudiatu zuen
epaiak ez zuela Espainia behartzen.
2012/07/12
"Agonia luzatu arren", 'Parot doktrina' hil egingo dela diote euskal presoen abokatuek
Iturria: Berria.info
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiaren ostean pozik
daude euskal presoen abokatuak. Ines del Rio Pradaren auzian arrazoia
eman die, eta Espainiako Estatuak Parot doktrina gisara
ezagutzen den 197/2006 doktrina aplikatu duenean, presoaren oinarrizko
eskubideak urratu direla esan du. Del Rioren aldeko epaia izateaz gain,
doktrinaren kontrakoa dela ere ulertu dute euskal presoen abokatuek.
Izan ere, ez du Del Rioren auziko zehaztasunengatik ematen epai hori,
baizik eta doktrina ezartzeko moduarengatik eman du, orokorrean. Beraz,
horrek 197/2006 doktrina aplikatu dieten preso guztientzat balio duela
uste dute abokatuek, eta haiek guztiak berehala aske uzteko eskatu dute.
2012/07/11
Herritarren mobilizazioak emaitzak dakartzala azpimarratu du Herrirak
Estrasburgoko giza eskubideen tribunalak Ines del Río presoaren
kasuan, 197/2006, euskal presoei bizi arteko zigorra aplikatzeko
doktrinari buruz emandako ebazpena baloratuko dugu jarraian.
Hasterako, herritargo zabala zoriondu nahi dugu, euskal presoen
eskubideen aldeko ebazpen hau hainbeste jenderen elkarlan sendoaren
emaitza gisa ikusten dugulako. Jorratzen ari garen bideari balio handia
ematen dio ebazpenak, eta honenbestez, eskubideen aldeko lan
garrantzitsu honetan jarraitzera animatzen gaitu eta animatzen dugu
jendea.
Ebazpena oso argia eta sendotasun handikoa da, eta Espainiako
Estatuari aukera itzela zabaltzen dio bakera hurbildu dadin eta presoen
eskubideak errespetatuz urratsak eman ditzan.
Ebazpena garrantzia handikoa da, Ines del Rio kartzelan mantentzea ez
ezik, doktrina bera ez legezko eta oinarrizko giza eskubideen aurkako
jotzen baitu, aho batez gainera.
Ebazpenaren arabera, doktrina honek Europako Giza Eskubideen
konbenioko 5.1. eta 7. artikuluak urratzen ditu, hau da, zigorraren
luzapena bidegabeko jotzen du batetik, eta askatasunerako eta
segurtasunerako oinarrizko giza eskubideak urratzen direla ebazten du
bestetik.
Ebazpenaren arabera Espainiar Estatuak Ines del Río presoa aske utzi
behar du, aurrerantzean Ines kartzelan mantentzea, orain arte bezala
injustizia larria izateaz gain, gaur legez kanpokoa baita.
Etiketak:
ebaspena,
estrasburgo,
herrira,
ines del rio,
parot doktrina
2012/07/10
Estrasburgoko Tribunalak Parot doktrinaren aurka jakinarazitako ebazpenaren aurrean
Estrasburgoko Tribunalak 197/2006 doktrinaren aurka jakinarazitako ebazpenaren aurrean honako lehen balorazioa egiten du Herrirak:
- Herrira mugimenduak herritarrak zoriondu nahi ditu lehenik. Euskal preso politikoentzat salbuespenez bizi arteko zigorra ezartzen duen doktrina honen aurka hainbestetan mobilizatu diren herritarrak zoriontzen ditugu, honako ebazpena euskal jendartearen parte garrantzitsu baten lorpena baita.
- Ebazpen honen arabera, Espainiako gobernuari Ines del Río presoa berehala aske utzi behar du, eta horretara egiten diogu dei lehenik. Bigarrenik, 197/2006 doktrina bertan behera utzi, eta ondorioz, garaian ezarri zitzaien kondena bete duten presoak aske uzteko eskaria luzatzen diogu.
- Azkenik, euskal presoen eskubideen alde lanean jarraitzeko deia luzatzen diogu jendarteari. Ebazpen honek abiaturik dugun bidea argitzen du, herritarron mobilizazioaren balioa eta gaitasuna frogatzen baitu batetik, eta gobernuen jokabide geldiak dituen mugapenak eta sostenga ezintasuna agerian uzten ditu.
OHARRA: Datozen orduetan balorazio sakonagoa aurkezteko deialdi berriak egingo ditugu.
Etiketak:
197/2006,
estrasburgoko tribunala,
ines del rio,
parot doktrina
Subscribe to:
Posts (Atom)