Espainiako Entzutegi Nazionala Ines del Rioren kasu aztertzen ari da.
Audientzia Nazionala Europako Giza Eskubideen
Auzitegiak Ines del Rioren kasuan kaleratutako epaia aztertzen ari da.
Honen aurrean, beste behin ere, Herrirak Tafallako presoaren berehalako
askatasuna eskatzen du.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006
doktrinak Europako Giza Eskubideen Hitzarmena urratzen duela adierazi
zuen. Hiru hilabete pasa dira Estrasburgok epaia kaleratu zuenetik eta
Ines del Rio eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten 66 euskal presoen
oinarrizko eskubideak urratzen ari dira. Egoera hau ezin da luzaroan
mantendu, giza eskubideak urratu, sufrimendua, oinazea eta tragedia
besterik ekartzen ez dutelako.
Herriraren aburuz, normalizazioa eta bakea era
inklusibo batean eraikitzeko garaia da. Aterabide positiboak behar dira
pertsona guztien giza eskubideak errespetatuak izango diren agertoki bat
finkatzeko. Hortaz, espainiako Audientzia Nazionaleko epaileei egoera
berri hau onartu eta 197/2006 doktrinaren aplikazio bertan behera uzteko
eskatzeko diegu. Euskal jendarteak sozialki arbuiatu eta Europako Giza
Eskubideen Auzitegiak judizialki errefusatu duen neurria da 197/2006
doktrina.
Sufrimenduaren gurpilarekin amaitu beharra dago
eta horretarako ezinbestekoa da de faktozko bizi osorako zigorra
derogatzea. Giza eskubideen errespetuari dagokionez, espainiako
Gobernuak nazioarteko komunitatearen aurrean bere burua homologatu behar
du. Premiazkoa da muturreko jarrera extremistak alboratzea, giza
eskubideak errespetatu eta espetxe politika bake eta konponbidearen
bidean jartzea. Bide horretan eman beharreko lehen urratsetako bat Ines
del Rio eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten beste 66 presoak askatzea
da.
Eskerrik Asko
Herrira
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.