Argazkian, horrela geratu zen autoa.
Ines del Rio eta Josu Bravo preso tafallarren hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela, Etxerat elkarteak zabaldu duenez. Istripua atzo goizean gertatu zen Leon inguruan. Euria hasi zuen eta errepidea irristakor jarri zen, ondorioz, autoaren kontrola galdu zuten eta erdibitzailearen aurka joan ziren. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa ziren, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez zuten kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak zituen. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan zuten burutu atzo Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, ezta gaur A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.

Hau
dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua
da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute
bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe
istripuak. Zenbatu ezinak dira, berriz, senide eta lagunok pairatu
ditugun kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoak. Algortan ondo baino hobeto ezagutzen ditugu sakabanaketa politikaren ondorioak: Antonia Hernandez Rodriguez, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. 75 urte zituen hil zenean.
"Dispertsio
politikaren ondorio zuzenak jasaten ditugu astebururo presoen senide
eta lagunok. Milaka kilometro egin behar izaten ditugu, horrek eragiten
duen neke fisikoa eta gastu ekonomikoak izugarriak direlarik. Ez dago
inongo arrazoirik sakabanaketa politiko hau aplikatzeko. Gure senide eta
lagunek etxetik gertu egoteko eskubidea dute, eta eskubide hori ezin da
urratu. Gure senide eta lagunak etxera hurbildu behar dituzte berehala,
eta ez dugu hau ez gauzatzeko inongo baldintzarik onartzen. Ezin dugu
senide eta lagunok gure bizitzak arriskatzen jarraitu errepideetan.
Euskal presoak Euskal Herrian behar dute izan", adierazi du Etxeratek.
Sakabanaketarik ez!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
Euskal presoak Euskal Herrira ORAIN!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.