Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek izan duten istripuaren aurrean:
- Ezer baino lehen, bai istripua izan dute hiru
lagunei, bai Ines del Rio eta Josu Bravo presoei gure berotasuna
helarazi nahi diegu une zail hauetan.
- Sakabanaketa politikak aurten eragin duen
hamahirugarren istripua izan da gaurkoa. Zenbakiak berak erakusten du
norainokoa den politika honek eragiten duen samina, eta norainokoak izan
daitezkeen bere ondorioak. Gogora ekarri nahi dugu azken urteotan
hamasei senidek bizitza utzi dutela errepideetan.
- Bakeaz asko hitz egiten da gurean, baina
astebururo beraien osasuna eta bizitza jokatzen dute ehunaka senide eta
lagunek errepideetan. Sakabanaketa ez da osagarria benetako bake egoera
batekin. Sakabanaketa benetako bake egoera baten aurkako neurria da. Finean, sakabanaketak eta presoen aurkako muturreko neurriek benetako bake egoera bat ekidin nahi dute Euskal Herrian.
- Giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzen dugu,
eta honek, gaur bertan, sakabanaketa bezalako neurriak bertan behera
uztea eskatzen du.
- Giza eskubideekiko errespetuak, tartean presoak
Euskal Herrira ekartzeak, arnasa berria emango lioke bururaino eraman
nahi dugun bake eta irtenbide prozesuari.
- Antzeko egoerak ekiditeko konpromisoak behar dira.
Erakundeen inplikazioa, alderdi politikoen iniziatiba eta gizartearen
mobilizazioa besteak beste.
- Zentzu honetan, egoera guzti hauekin amaitu eta
preso euskaldunen giza eskubideen errespetua lortzeko bidean hitzordu
garrantzitsua dugu Bilbon urtarrilaren 12an. Herri mobilizazio handi
horretarako indarrak batzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Herrira
mugimendutik.
Herrira mugimendua
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.