Iturria: Berria.info
Estrasburgok bidegabetzat jo zuen Espainiako Justiziak Ines del Riori
zigorra luzatu izana. Presoa askatu edo ez ebatzi beharko dute
hemezortzi epailek, osoko bilkuran.
Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur ekingo dio berriro Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaz emandako kontrako epaia aztertzeari.
Irailaren 20an hasi zen horretan, baina gaur arte atzeratzea erabaki
zuen. 16:30ean hasiko da saioa, eta zigor aretoko osoko bilkurako
hemezortzi epaileek erabakiko dute Del Rio askatu edo ez.
197/2006 epaiari jarraituta Espainiako Justiziak Ines del Rio Prada euskal presoari luzatutako zigorra bidegabetzat jo zuen uztailaren 10ean Estrasburgok. Aske uzteko eskatu zuen Europak, eta Del Riori 30.000 euroko kalte ordaina emateko. Ebazpena aplikatzea galdegin zuten Del Rioren abokatuek. Aukera horren kontra agertu zen Auzitegi Nazionaleko fiskala; argudiatu zuen epaiak ez duela Espainia behartzen.
Del Riok 2008an behar zuen libre, legeak ezartzen duen espetxe zigor handiena beteta, baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Auzitegi Nazionalak, aipatutako doktrinan oinarrituta. 1987ko uztailean atxilotu zuten, ETArekin lotuta.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak presoaren defentsak aurkeztutako helegitea aztertu zuen, eta uztailean jakinarazi zuen epaia. Parot doktrinaren aurka aztertu zuen aurreneko helegitea izan zen.
Espainiako Gobernuak urriaren 4an Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaiari helegitea jarri zion.
Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ateratako sententzia bat da Parot doktrina. Horren bidez, espetxe onurak espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez presoak guztira bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari, 2006ra arte egiten zen bezala.

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.