2012/10/10

Pilotariak kolektiboak Ines Del Rioren berehalako askatasuna exijitu du Iruñean


Ines Del Rio preso politikoaren askatasuna exijitu dute Iruñeako Auzitegian Pilotariak Kolektiboaren kide batzuek epaitegien barruan kateatzen eta pegatinak jartzen, eta zuzenean internetik emititu dituzte irudiak

Ines Del Rio euskal preso politikoaren askatasuna exijitu zuten atzo goizean Iruñeako Auzitegian Pilotariak Kolektiboko kideek. Goizeko 11etan, hiru ekintzaile kateatu ziren Entzutegiaren lehenengo solairuko gela batean, beste batzuek biziarteko zigorraren aurkako eskuorriak bota eta pegatinak itsasten zituzten bitartean. Ekimen honen bidez, Ines del Rio tafallarraren egoera salatu nahi izan zuten. 

Del Riok 25 urte daramatza espetxean eta aske egon beharko luke, zigorra bete duelako eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere kaleratzea agindu duelako. Bere egoera berdinan dira Europako Giza Eskubideen Auzitegiak errefusatu duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten beste 66 euskal preso politikoak. Horien artean, batzuk gaixotasun larriak pairatuz gainera. Gaur Entzutegi Nazionaleko osoko bilkurak egingo duen batzarean judikaturari garai berrietara egokitu eta bakera doan bidea ez oztopatzea eskatzen diogu. Zehazki, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren sententzia aplikatu eta zigorra bete duten 67 euskal preso preso politikoak askatzea. 

"Bizi osorako zigorraren aplikazioaren aurrean, larri gaixo dauden presoen egoeraren aurrean edo sakabanaketa politikaren aurrean sumindura erakutsi nahi duen herritar orori aktibismoa eta desobedientzia zibilaren bidetik erantzutera" dei egiten du Pilotariak kolektiboak. Beraien ustez, "ezin dugu eskuak gurutzatuta egon euskal preso politikoak eta euren senideak heriotza zigorraren joku maltzurrean murgiltzen dituztenean" eta prestatzen ari diren hurrengo ekimenetan parte hartzera gonbidatzen dute.  

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.