Argazkian, otsailaren 15ean, 300 auzokidek baino
gehiagok salatu zuten manifestazioan "Kitxu"ri espetxe zigorra luzatu
izana / cc-by Ukberri.net
Martxoaren 20an, Europako Giza Eskubideen
Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio euskal preso politikoaren auzia
berraztertuko du. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza
eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea
jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak
beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Horren harira, larunbat honetarako, hilak 16, nazio manifestazioa deitu du Tafallan Herrira mugimenduak. Hitzordua 12:00etan jarri dute udaletxeko plazan. Martxoaren 20an, asteazkenarekin, berriz, mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan: besteak beste, kontzentrazioa
egongo da Algortako Telletxe plazan, 20:00etan. Bitartean, abian da Kitxuri 197/2006 edo Parot
ezizenez ezaguna den dotrina aplikatu izana salatu eta bere askatasuna
eskatzeko sinadura bilketa.
Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan ez ezik, Algortako
Amnistia tabernan eta Abian kultur elkartean ere egongo da sinatzeko
aukera.
Giza eskubideak, irtenbidea, bakea, 197/2006 doktrina eten!
Ines del Rio, Kitxu eta besteak askatu!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.