"Eman euskara elkarri" lelopean, bihar abiatuko da aurtengo Korrika,
hemezortzigarrena, Andoaineko Martin Ugalde kultur parketik, 16:30ean; hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren
hilaren 24an Baionan amaitzeko. Algortara, hilaren 22an, ostirala, helduko da Korrika, 14:00 aldera. Herri, hiri, auzo, bailara edo eskualdetik pasatzerakoan, euskal preso eta iheslari politikoei euskara ematera deitu du Herrira mugimenduak.
Korrikaren ordutegiak Uribe Kosta eta Erandion:
Erandio udalerritik birritan
igaroko da Korrika. Batetik, martxoaren 21ean, osteguna, Sondikatik
helduko da 17:10 pasatxo Asuara, San Inazio (Bilbo) aldera egiteko 17:35
inguruan. Hurrengo egunean, hilaren 22an, ostiralarekin, berriro
Erandion (Altzagan) sartu 12:15ean itsasadarra zeharkatuta eta Leioa,
Itzubaltzeta / Romo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz
eta Urduliz zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 17:35
inguruan joango zaigu, Laukizera bidean.
Martxoak 21, osteguna
Erandio (Asua) 17:13
Martxoak 22, ostirala
Erandio (Altzaga) 12:15
Leioa 13:01
Erromo 13:33
Algorta 14:00
Berango 14:55
Sopela 15:16
Barrika 15:54
Plentzia 16:18
Gorliz 16:42
Urduliz 17:15
Herrira mugimenduak zabaldutako oharra:
Herrirak euskal preso eta iheslari politikoei euskara emateko apostua
ematen du. Izan ere, gogoratu behar dugu oraindik ere sekulako
zailtasunak edo debekuak daudela presoek euskaraz komunikatu edo ikasi
ahal izateko.
Korrika18-k irauten duen 10 egun hauetan, olatu urdina herri, auzo eta hiri guztietara eramatea planteatzen dugu. Korrika18n parte hartzen duten lagunei Herriraren kamiseta urdinarekin parte hartzera gonbidatzen ditugu. Oraindik ere euren kamiseta eskuratu ez baldin badute, sarean dugun dendan -www.herriradenda.net- bost euroren truke eskuratu dezakete.
Azkenik, adierazi euskararekiko dugun konpromisoan islatzen dela eta Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta beste hainbat herri eta eskualdetan Herrira mugimenduak Korrika18-ren kilometroak erosi ditu. Euskararen erabilera eta Korrika18-n parte hartzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Eman euskara euskal preso eta iheslariei.
Eskerrik asko
Herrira
Erandio (Asua) 17:13
Martxoak 22, ostirala
Erandio (Altzaga) 12:15
Leioa 13:01
Erromo 13:33
Algorta 14:00
Berango 14:55
Sopela 15:16
Barrika 15:54
Plentzia 16:18
Gorliz 16:42
Urduliz 17:15
Herrira mugimenduak zabaldutako oharra:
Herrira mugimenduak babes osoa eskaini
nahi dio bihartik eta martxoaren 24a bitartean Andoaindik Baionara
Euskal Herria osoa zeharkatuko duen Korrika18 euskararen aldeko
lasterketa herrikoiari. Herrirak bertan parte hartzera dei egiten du eta
preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria bertan presente
egotera. Hori bai, beti ere, Korrika18-ren aldarrikapen nagusia eta
zentrala euskararen erabilera dela ahaztu gabe.
Korrika18-k irauten duen 10 egun hauetan, olatu urdina herri, auzo eta hiri guztietara eramatea planteatzen dugu. Korrika18n parte hartzen duten lagunei Herriraren kamiseta urdinarekin parte hartzera gonbidatzen ditugu. Oraindik ere euren kamiseta eskuratu ez baldin badute, sarean dugun dendan -www.herriradenda.net- bost euroren truke eskuratu dezakete.
Azkenik, adierazi euskararekiko dugun konpromisoan islatzen dela eta Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta beste hainbat herri eta eskualdetan Herrira mugimenduak Korrika18-ren kilometroak erosi ditu. Euskararen erabilera eta Korrika18-n parte hartzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Eman euskara euskal preso eta iheslariei.
Eskerrik asko
Herrira
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.