"Eman euskara elkarri" lelopean, bihar abiatuko da aurtengo
Korrika,
hemezortzigarrena, Andoaineko Martin Ugalde kultur parketik, 16:30ean;
hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren
hilaren 24an Baionan amaitzeko. Algortara, hilaren 22an, ostirala, helduko da Korrika, 14:00 aldera. Herri, hiri, auzo, bailara edo eskualdetik pasatzerakoan, euskal preso eta iheslari politikoei euskara ematera deitu du
Herrira mugimenduak.
Korrikaren ordutegiak Uribe Kosta eta Erandion:
Erandio udalerritik birritan
igaroko da Korrika. Batetik, martxoaren 21ean, osteguna, Sondikatik
helduko da 17:10 pasatxo Asuara, San Inazio (Bilbo) aldera egiteko 17:35
inguruan. Hurrengo egunean, hilaren 22an, ostiralarekin, berriro
Erandion (Altzagan) sartu 12:15ean itsasadarra zeharkatuta eta Leioa,
Itzubaltzeta / Romo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz
eta Urduliz zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 17:35
inguruan joango zaigu, Laukizera bidean.
Martxoak 21, osteguna
Erandio (Asua) 17:13
Martxoak 22, ostirala
Erandio (Altzaga) 12:15
Leioa 13:01
Erromo 13:33
Algorta 14:00
Berango 14:55
Sopela 15:16
Barrika 15:54
Plentzia 16:18
Gorliz 16:42
Urduliz 17:15