2013/03/13

197/2006 doktrinari buruzko mahai ingurua zuzenean ikusgai izango dugu

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak antolatuta, 197/2006 doktrinaren inguruko eztabaida foroa izango da gaur Bilbon. Bertan, Amaia Izko abokatutak, Juan Calparsoro EAEko Fiskal Nagusiak eta Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak parte hartuko dute. Beraiekin batera, gonbidatu berezi gisara, Jon Garay Herrira mugimenduko bozeramailea izango da. 18:30etan Bizkaiko Abokatuen Elkargoko egoitzatik, zuzenean eskainiko dugu mahai ingurua Algortako Herriraren webgunean, Ateak Irekiko lagunei esker.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.