Argazkian, 2012ko urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioa kolosala izan zen.
Herrira mugimenduak, bi mobilizazio handi sustatu
nahi ditu datozen hilabeteetan. Bata Baionan, eta bestea Bilbon.
Bidasoaren bi aldeetara, bi manifestazio. Bata Frantziako gobernu
berriari zuzendurikoa, eta bestea Espainiako gobernuari begirakoa.
Momentu garrantzitsua dela pentsatzen dugu,
herritarrok gure nahia agertzeko bi gobernuen aurrean. Konponbidean eta
bakearen eraikuntzan aurrera egitea galarazten ari diren kartzela
politiken honen aldaketa eskatzen duen gizarte baten adierazpen irmoa
izan nahi dute bi mobilizazio hauek.
Izan ere, preso eta errefuxiatuen egoera gainditzeko
erronka, derrigor pasatzen da Madriletik eta Parisetik, eta erronka
historiko horren lehen estazioak, giza eskubideen errespetua du izena,
zeinak eszepziozko neurrien desagerpena eskatzen duen halabeharrez.
Lehen mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da Baionan,
15:30ean Euskaldunen plazatik hasita. Frantziako Hollanden gobernu
sozialista berriari, orain arteko ildotik aldendu eta gauzak beste modu
batera egiten hasteko eskari zabala egin nahi diogu. Aro berrian aurrera
egiten lagunduko duen kartzela politika berri bat indarrean jar dezan,
eta iraganera iltzaturik mantentzen gaituzten egoerak gaindituak izan
daitezen. Izan ere, Frantziak giza eskubideak urratzen ditu kartzeletan,
dispertsioa mantenduz, isolamendua bezalako neurri krudelak apliaktuz,
edota bizi osorako zigorra ezarriz, besteak beste. Une honetan, 135
euskal preso aurkitzen dira Frantziako 35 kartzeletan sakabanatuta,
gehienak beren etxeetatik 1000 kilometro ingurura. Hollanderen gobernu
berriari, Espainiaren inmobilismotik eta muturreko politiketatik
aldendu, eta giza eskubideen, soluzioen eta bakearen aldeko hautua egin
dezan eskatzeko momentu garrantzitsua da honakoa. Hartara, Euskal Herri
guztiko zonaldeetan ari gaa autobusak antolatzen, eta parte hartzeko dei
zabala luzatzen dugu, Baionan aldaketarako urratsa egin dezagun.
Bigarren mobilizazioa, aldiz, urtarrilaren 12an izango da, Bilbon. 17:30ean La Casillatik hasita.
Egoera hau mantentzeak, eskubide galera amaigabea
dakar, eta ez digu uzten sufrimenduaren kiribiletik ateartzen. Baina
horrez gain, PP-ren gobernuak bake prozesuaren aurrean iraganari eusteko
horman bilakatu du kartzela politika.
Gauzak horrela, Herrirak, inoiz baino gehiago
gizartearen unea dela pentsatzen du. Horregatik jarri nahi dugu erronka
hau gizartearen eskuetan, eta gaurtik hasita, urtarrilaren 12an Herri
Mobilizazio Orokor batera eramango gaituen kanpaina parte hartzailea
abiatzeko deia egiten dugu.
Atxikimendu soilak baino, maila pertsonalean nahiz
kolektiboan egin daitezkeen askotariko ekarpenekin osatu nahi dugu
kanpaina hau. Horretara animatzen ditugu aro berri honi bultzada
erabakigarria eman nahi dioten pertsona eta kolektibo guztiak. Xehetasun
guztiak datozen egunetan emango ditugu ezagutzera.
Eskerrik asko eta laster arte.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.