2012/10/03

"Preso 1 liburu 1" jaialdia egingo dute larunbatean Txorimalo gaztetxean

Dagoeneko laugarren urteurrena ospatzen dabil Algortako Eztabaida Guneak. Hasteko, eskerrak eman dizkiete modu batean edo bestean proiektuan parte hartu duten guztiei eta inguruan dabiltzanei. Bestalde, guzti hori ospatzeko, astean zehar ekimen desberdinak antolatu dituzte. Gaur "Eztabaida proiektuaren aurkezpena. Gure iragana, oraina eta etorkizuna" hitzaldia izan dute. Bihar eta etzi saio bana izango dira: Salhaketaren "Mujeres en prisión. Voces desde dentro del Centro Penitenciario de Pamplona" liburuaren aurkezpena, eta "Alternativas al modelo represivo" solasaldia, hurrenez hurren. Hitzordua 19:30ean jarri dute Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Azkenik, larunbatean, hilak 6, "Preso 1 liburu 1" jaialdia egingo dute Txorimalo gaztetxean. Durangoko Kilauea rock taldeak eta Iruneako El Trono de Judas punk taldeak joko dute bertan. Amaitzeko DJ Madarik jarriko du musika. Sarrera 4 eurotan izango da. Jaialdian irabazitako dirua Getxo udalerriko preso politikoei liburuak erosteko erabiliko da.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.