Hainbat arrazoin ditugu hori pentsatzeko;
- Lehena, azken urten hontan Euskal Herrian bizi dugun egoera
politikoari lotua da noski. Aieteko adierazpenak eta ETAk armak bertan
behera uzteak begi onez ikusten dugun prozesu bat ezarri du abian.
- Ipar Euskal Herriko hautetsien gehiengoak, tendentzia guziak
barne, gatazkaren konponbidearen alde lan egiten du zentzu osoz.
Batzutan, horietarik batzuentzat, Frantzia mailako beren alderdiarekiko
kontraesan garrantzitsuak soportatuz gainera. Hautetsi hauentzat,
ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera konpontzea. Ezinbesteko
urratsa, abian den bake prozesuan. 150 hautetsi dira baino gehiagik,
heldu den larunbateko manifestaldirako deia izenpetu dutenak.
- Bestalde Atzo kontseilu orokorreko talde exekutiboa bildu da
eta kontseiluko presidenteak gonbidatu ditu kideak manifan parte
hartzeko.
- Euskal Herriko jendartea mobilizatzen da. Gatazkaren ondorioak
lehen bait lehen tratatuak izan daitezen eskatzen du, bakea iraunkortu
dadin. Azken asteetan, Herrirak, etengabeko sustengua jaso du elkarte
eta pertsonengandik. Preso eta iheslarien gaiak ez zuen sekulan gisa
hontako elkartasun uholdea eragin.
- Azkenik, arduragabekeria itzela erakusten duten Manuel Valls,
Barne ministroaren azken adierazpenek eta Aurore Martinen egoerak, argi
utzi dute jende askorengan, Euskal Herriak bizi duen defizit
demokratikoa. Aktualitate honek prosezesuari ez dio aurrerapenik emaiten
argi da . Azaroaren 10eko manifestaldia aukera paregabea izanen da
herritar ainitzentzat, Parisko jaunttoei adierazteko marra gorria
gainditua izan dela, eta bakeruntz hurbildu nahi dugula.
Herrirak oroitarazten du, manifestaldi honen aldarrikapena, preso
eta iheslarien egoera plazaratzea izanen dela. Aldarrikapen horiek,
gaur egungo eskubidea aplika dadin besterik ez dute eskatzen. Ez da
beharrezkoa beste gastu publikorik sortzea edo gaia desbideratzea;
Frantses eta espainiar estatuei eskatzen diegun gauza bakarra, beren
legeak errespetatzea da! besterik ez!
Informazio tekniko batzu segidan;
Insistitzen dugu, manifestaldia 15h30 ttanko hasiko dela,
Euskaldunen plazatik. Ez da berantarik izanen. Hain zuzen, arratsaldeko
5etan bururatu beharko dugu manifestaldia San Andres plazan, ondotik
nahi duenak Laugan iraganen den Xibala bertsulari txapelketaren finalera
joateko parada ukan dezan 17h30tan. Hegoaldetik heldu direnei deia
luzatzen diegu beraz, beharrezko den guzia egin dezaten tenorez iristeko
Baionara.
Hegoaldetik 60 bat autobus izanen dira bederen, eta Xiberotik 2 quai edmon leroi aparkalekura joan beharko dute.
Manifestaldia presoen senideek idekiko dute, segitualk iheslariak
eta ondotik banderola bakarra izanen da ipar euskal herriko
pertsonalitatee batzuek atxikia.
Bukatzeko;
Herrirak, bere kezka adierazi nahi du, larunbat hontan muga pasa
nahiko duten milaka pertsonei dagokionez. Adierazpen askatasunaren
urraketaren ondotik -Aurore Martinen kasuan gertatu den bezalan-,
libreki ibiltzeko askatasuna urratua izanen denaren beldur gira, eta
hegoaldetik heldu diren milaka pertsonek ezingo dutela muga pasa.
Frantses agintari administratibo eta politikoei eskatzen diegu libreki ibiltzeko eskubidea ez dadin trabatua izan.
Prentsa eta begiraleak mugan izanen dira ibiltzeko eskubidea errespetatzen den edo ez kontrolatzeko.
Herrirak bere esku den guzia eginen du manifestaldi hau bake
prozesuaren eta euskal presoen eskubideen eta duintasunaren aldeko
lekukotasun herrikoi bat izan dadin .
Euskal herritar oro deitzen dugu bake prozesuaren aktore izan
dadin larunbat hontan, azaroaren 10ean, arratsaldeko 15h30tan
Euskaldunen plazara hurbilduz.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.