Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. Hain zuzen ere, Mahmud Baker Hijazi preso palestinarra 1974an
askatu zuteneko eguna hautatu zen munduko gainerako borroketan preso
eroriak oroitu eta babesteko. Askapenak ere, urteak daramatza egun horren baitako lanketa egiten,
preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure herrian,
egunotan debekatua egon arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso
politiko deitzea ere... Horrenbestez, asteazken honetan, elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko
hiri ezberdinetan nazioarteko preso politikoak gogoratzeko eta batez
ere Saharako preso politikoen egoera salatzeko. Besteak beste, Bilboko ekimena, Moyua plazan izango da eguerdiko 12etan.
Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditu Askapenak. Horrela, 2011n kolonbiar preso politikoei ehunka postal bidali zizkieten, baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi zioten eta aurtengoan, berriz, saharar preso politikoei idaztera deitu dute.

Munduko preso eta iheslari politikoak kalera!
Sahara Hurra!
Sahara Hurra!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.