Argazkian, preso eta iheslarien alde Algortako San Inazio jaietan.
Etxerat Elkarteak bere XI. Batzar Nazionala burutuko du datorren igandean, azaroak 27, Estibalitzeko santutegian. Euskal preso eta errepresaliatu politikoen senide eta lagunak bertan izango dira eta ekitaldi itxi baten bitartez Etxerat Elkarteak urteko balantzea egin eta aurrera begira landuko dituen ildoak aurkeztuko ditu euskal preso eta errepresaliatuen senide eta lagunen aurrean.
Urteroko zita da Batzar Nazionala eta bertan iritziak entzun eta elkartrukatzeko aukera paregabea suertatzen da. Aurten, indarrean dagoen egoeraren salaketa, gure senide eta lagunek bizitzen duten egoeraren inguruko kezka eta Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berriak dakarren esperantzak bat egingo dute Estibalizen.
Elkar ezagutzeko eta elkartearen barne kohesioa bermatzeko aukera ezin hobea da igandekoa. Bertan, errepresaliatu politiko guztiak etxera ekartzeko helburuarekin egingo dugun bidea irudikatzeko beta izango dugu Estibalitzen.
Eskerrik asko
Etxerat
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.