Eskaintzen duen blog zerbitzua abenduaren 7an bertan-behera utziko duela jakinarazi du Blogsome plataformak. Hartara, etengabe.blogsome.com bloga ere helbide horretatik desagertu daiteke (Blogsomeren oharrak “blogaren edukia desagertu daitekeela” esaten du). Horren aurrean, blogaren edukiak gorde eta beste plataforma batera joan da Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, wordpress.com helbidera. "Gauza batzuk aldatuko dira. Plataforma honek ez ditu blogsomek eskaintzen zituen aukera guztiak ematen, baina orain arteko edukia gorde ahal izateko WP softwarean oinarritutako plataforma batera joan beharren gaude, eta, arazoak arazo, saiatuko gara bloga piskanaka egokitu eta aurrera egiten informazio gune honekin", argitu du errepresioaren kontrako erakundeak.
Helbide berria:
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.