2011/12/12

Urtarrilaren 7ko mobilizaziorako deia egin dute 400 preso ohiek



Bideoan, 400 preso politiko ohik Azpeitiako pilotalekuan eskainitako agerraldia / © Gara.

Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den mobilizazio orokorra indartzeko deia egin zuten aste hasieran. Mobilizazio honen inguruan Euskal Herriko herri guztietan preso politikoen askatasunaren aldeko Herri Bilguneak sortzeko deia egin dute. Herri Bilgune horiek osatzeko orduan irizpide zabalak eta herritarrak lehenesteko ideia azpimarratu dute. Honekin batera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) ezagutzera eman zuenez, preso politiko guztiek eskaera aurkeztuko dute ahalik eta lasterren Euskal Herrira ekar ditzaten. Ekimen kolektibo horrekin dispertsio politika gainditzeko eta amaitzeko helburua bilatzen dute. Horretaz gain, haien artean batzarrak egiteko aukera eskatu dute. Eskakizun horrekin abian dagoen prozesu demokratikoan haien ekarpen eraikitzaileak egiteko bidea eta aukera bilatu nahi dute. Igandean bertan, 400 bat preso ohiek agerraldi jendetsua burutu zuten Azpeitiko pilotalekuan. Bertan 7ko manifestaziora joateko eta mobilizazio orokorra indartzeko deia zabaldu zuten. Gainera gatazkaren mamiak konpontzeko deia egin zuten eta hori dela eta Euskal Herriko jendarteak bere protagonismoa eduki dezan deia egin zuten.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.