Argazkian, otsailaren 5ean izango da presoen eskubideen aldeko mugimendu berri eta anitzaren aurkezpena Donostiako Kursaalen.
Arratsaldeon guztioi
Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak inoizko bultzada hartu du 2012ko urtarrilarean. Kolosala izango zela iragarri genuen eta horrela izan zen urtarrilaren 7ko Herri Mobilizazio Orokorra. Euskal Herriko eta munduko beste hainbat tokitik etorritako 110.000 lagunek egun indarrean dagoen espetxe politikak errepresio, erabilpen eta mendeku klabeetatik konponbide demokratiko baten klabeetara igaro behar duela irmo aldarrikatu zuten.
Sektore, sentsibilitate eta esparru anitzetako pertsonek zein eragileek bat egin zuten urtarrilak 7ko Herri Mobilizazio Orokorrarekin. Atxikimenduak, autobus kopuruak, ekimen komunikatiboak, herrietako dinamikak, nazioarteko babesa... markak hautsi genituen. Oinarri sendoak jarri ditugu, baina etorkizunera begira argi luzeak pizteko garaia da.

Euskal jendartearen gehiengo zabal batek bat egiten du gure eskakizunekin. Euskal jendartearen gehiengoa ozen mintzo da: Sakabanaketak, Bizi Osorako zigorra de fakto aplikatzea ahalbidetzen duen 197/2006 doktrinak, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ez askatzea edo isolamendua edo bakartzea bezalako neurri krudel eta ez gizatiarrak ez daukate lekurik eta berehala bertan behera geratu behar dira.
Euskal Herrian inork gutxik ulertzen eta onartzen duen egoera bat luzatzen ari dira Moncloa eta Eliseotik. Benetako konponbide eta bake egoera bat erdiesteko bidean eman diren urratsen aurrean geldirik daude gaur gaurkoz. Eta espetxe politikaz ari garelarik, geldirik egotearen ondorioak benetan larriak izan daitezke. Txus Martinen egoerak larria izaten jarraitzen du, eta asteburu honetan bertan Gernikako Akordioko sinatzaileak izan dira egoera honetaz ohartarazi dutenak. Iñaki Erro Almeriako espetxe ingresatu zuten gaur astebete, bihotzeko eritasun batek erasan ondoren. 25 urte daramatza espetxean, aspaldi kalean beharko lukeen arren, aurrez ezarritako zigorra betea baitu. Iñakiri, bizi arteko zigorra ezartzeko 197/2006 dotrina aplikatu diote, beste 70 preso politiko baino gehiagori bezala.
Aipatu ditugun adibideek muturreko espetxe politikaren aurpegirik ankerrena erakusten digute. Inolako justifikaziorik ez duten neurriak dira, presoaren bizitza arriskuan jartzen dutenak. Iñakiren kasuan, bizi osorako espetxe zigorra eta eritasun larria gurutzatzen dira, egoera honek arriskua biderkatu baino ez duelarik egiten.
Inoiz baino urgentzia handiagoa du Euskal Preso Politikoen Kolektiboari espresuki ezarritako politika ankerrekin amaitzeak. Eta honek neurri argiak hartzea eskatzen du: Sakabanaketa politikarekin amaitzea, bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea, hiru laurdenak bete dituzten presoak askatzea, eta eritasun sendaezinak dituzten presoak askatzea. Neurri hauek gaur bertan hartu beharrekoak direla aldarrikatu nahi dugu.
Guk, gure partetik, lanean jarraituko dugu, euskal jendarteari preso eta iheslari politikoen eskubideen alde lanean aritzeko tresna berriak eskaintzen, sortutako olatu erraldoiari bide emanez eta herriz herri eta Euskal Herria osoan dinamika eraginkorrak antolatzen. Geldiezina da Euskal Herrian sortzen ari dena, dimentsio historikoa hartzen da eta horrek ematen digun indarra eta determinazioarekin gonbite argia luzatu nahi diogu euskal jendarte osoari preso eta iheslarien eskubideen alde sortzen eta lantzen ari diren dinamika zabal eta anitzetan parte hartzera.
Lortuko dugu!
2012ko urtarrilaren 27a.
2012ko urtarrilaren 27a.
Egin Dezagun Bidea
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.