Jon Rosales preso gazte algortarra kalera irtengo da 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. Oraintxe bertan ez dakigu gaur bertan kalera daitekeen, baina ziurrenik bihar kaleratuko da.
Jon Rosales Katalunian atxilotu zuten 2010eko otsailean. Hasiera batean Soto del Realen espetxeratu zuten, eta gerora, hilabete batera Alcala Mecora eraman zuten. Bertan egon da gaur arte, eta bertatik irtengo da kalera.
Jon basatiki torturatu egin zuten, salaketa jarri zuten, abokatuek ere jasandako torturak ikaragarriak zirela adierazi zuten, Madrileko epaitegian ere berretsi egin zuen tortura salaketa… baina orain arte tribunalek ez dute ezer egin tortura kasu honetan.
Euskal preso guztiak etxera!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.