Argazkian, Jon Rosales atxilotu zuteneko mobilizazioetako bat / cc-by ukberri.net
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baieztatu duenez, Jon Rosales Algortako preso politikoa gaur aterako da kalera Madrilgo Alcala espetxetik. Hala ere, ez dute ordua zehazterik izan. Arestian aipatu bezala, 2010eko otsailaren 17an Katalunian atxilotu zutenetik, Espainiako kartzeletan preso egon da gazte algortarra. Hasiera batean Soto del Realen espetxeratu zuten, eta gerora, hilebete batera Alcala Mecora eraman zuten. Bertan egon da gaur arte, eta bertatik irtengo da kalera. Rosales irailaren 19tik 22ra epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, Uribe Kostako beste hamar mutilekin batera, kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko hamar ekintza inguru leporatuta. Handik aste batzuetara ezagutzera eman zen epaia, gaztea absolbitu zutela. Kartzelatik irteteko 10.000 euroko fidantza ordaindu behar izan du.
Ongi etorri Jon!
Euskal preso guztiak etxera!
Euskal preso guztiak etxera!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.