2012/01/13

Ongi etorri, Rosales!

80 lagunek lehen harrera egin diote Jon Rosalesi, gauerdiko 12:30ak pasata, Algortara iritsi denean. Autotik jaitsi eta lehenengo besarkaden ostean, loreak eman, aurreskua dantzatu, bertsolariak eta Amnistiako Aldeko Mugimenduaren izenean ongi etorri hitzak eskaini dizkiote. Rosalesek eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei, urte hauetan berarekin eta bere etxekoekin izan direnei eta barruan eta hortik dauden militante guztiak ekarri ditu gogora, amnistia eta askatasuna aldarrikatzeko. "Eusko gudariak" abestu, bere argazkia tabernako hormatik kendu eta gau hotza elkartasunarekin eta poztasunarekin berotzen jarraitu diote bertan izan direnek.

Ongi etorri, Jon!
Preso eta iheslari guztiak, ETXERA!


0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.