Herrira mugimenduak, Espainiar gobernuak euskal preso politikoek egindako eskaerei emandako erantzunaren aurrean honako balorazioa plazaratu nahi du:
- Ezezko erantzunak, presoen oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzea dakar.
- Euskal jendartearen gehiengoaren iritzi eta nahiaren aurka jotzen du. Gehiengoak presoen eskubideak errespetatu daitezen eskatzen du.
- Presoen kolektiboari aplikatzen zaion politika, xantaia eta mendekuan oinarritzen jarraitzen duela adierazten du. Iraganeko irizpideetan jarraitzen du, konponbidean urratsak ematea saihestuz.
- Erabiltzen dituen argudioak ez dira egiazkoak. Presoen egoera gainditzeko egiazko aldagaiak gobernuaren jokabidean datza: egoerak eskatzen duen arduraz jokatzea dagokio. Ondotik, legeak, neurriak... bitarteko horiek guztiak, bake prozesu baten mesedetan jartzea legokioke gobernuari. Gaur egun alderantziz egiten du, salbuespeneko legeak erabili eta interpretatzen ditu irabazle eta galtzaileen arteko bereizketa egiteko. Ez da bake prozesua kudeatzen ari, egiazko konponbideen alde urratsak emanez eta denontzat onura eta eskubideak bilatuz. Alderantziz, bere garaipen eta onura propioak bilatuz ari da posizio inmobilista mantentzen.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.