Otsailaren 24an, presoen eskubideen aldeko azken ostiralean, Euskal Herri osoan preso gaixoen egoera nabarmenduko dute. Euskal Herri osotik Herrira mugimenduak martxan ipini ditu anbulantzia berezi ezberdinak. Anbulantzia hauek herri eta auzo guztietatik ibiliko dira preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko.
Herrirak otsailaren 24an, eguerdiko 12etan, Euskal Herriko ospitale ezberdinen aurrean elkarretaratzeak deitu ditu. Bilbon Basurtuko ospitalearen aurrean 12:00etan burutuko dute. Arratsaldez herri guztietan bilkura jendetsuak egongo dira.
Gaixotasun larria duten presoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.