2012/04/02

Bihar, asteartea, Algortako Herriraren bigarren batzar irekia!

Kaixo lagun,

Aurretik Etxerat elkarteak eta azken hilabeteotan Egin Dezagun Bidea ekimenak suspertutako garretik argitu berri da Herrira mugimendua.

Preso eta iheslarien defentsa eta etxeratzearen aldeko mugimendu berri, ireki, zabal, anitza eta parte hartzailea da Herrira; indar metaketa eta amnistia helburu dituena. Presoen eskubideen urraketak salatuko ditu, muturreko egoerei lehentasuna emanez, elkartasuna landuko du, asistentzia juridikoa, medikoa… Algortan ere abian gara. Asmo handiko erronka du Algortako Herrira bilguneak, baina ilusio handiz jaio da eta pausoz pauso, guztion ekarpenarekin lortuko dugu.

Ekimen herritar honen abiapuntu bezala, martxoaren 13an egin genuen lehen batzar irekia. 50 lagun batu ginen bertan.

Egun horretan bertaratutakoak eta beste horrenbeste biltzea espero dugu apirilaren 3an, arratsaldeko 8etan Aldai Patronatuan, egingo dugun hurrengo batzar irekian. Guztion zaudete gonbidatuta.

Hala ere gogoratzea asteazkenero arratsaldeko 7etan Aldai Patronatuan biltzen garela.

Ekimen herritarra dela esan dugu, beraz inoiz baino garrantzitsuagoa da guztion ekarpena. Edozein ideia berri ongi etorria izango da beraz animatu eta parte hartu.

Algortako Herriraren batzar irekia:

Eguna: apirilak 3, astearte
Ordua: 20:00
Tokia: Aldai Patronatua (Karitate kalea 1, Algorta)

Mila esker zure arretagatik.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.