2012/04/18

Herrirak elkartasuna adierazi die preso palestinarrei

Argazkian, preso politiko palestinarren aldeko aldarria Ramallah-ko Al Manara plazan / cc-by-nc-sa andresbeitia

Atzo, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatu zen, baina Herrirak gaurko eguna probestu nahi izan du mundu osoan arrazoi politikoengatik espetxeratuta dauden pertsonei elkartasuna helarazteko.

Arrazoia oso garbia da, data sinbolikoen gainetik, presoen eskubideak egunero errespetatuak izan behar direla uste dugu, hortaz horrelako adierazpenek balio bera dute apirilaren 17an edo hurrengo egunean.

Horrekin batera, gaur bertan kasik 1.600 preso palestinarrek gose greba hasiko dute eta gure elkartasun guztia adierazi nahiko genieke.

Euskal Herrian, tamalez, ongi dakigu mundu zabalean hainbat direla preso politikoak dauden herriak eta Estatuak. Herrirak pertsona guzti hauen eskubide guztiak errespetatuak izan daitezela aldarrikatzen du eta egun bizi duten egoera lehenbailen iraganeko amets gaiztoa bihurtzea espero du.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.