2012/04/17

Ertzaintzak Kitxu eta Zuluren argazkiak eraman ditu Brankatik

Argazkian, Ertzaintzak eramandako argazkiak eta kartela, Imanol Beristaini otsailaren 28an egindako harreran / cc-by ukberri.net

Eguerdiko ordu batak inguruan heldu dira Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkartearen egoitzara Ertzaintzaren hiru patruila auto eta furgoneta bat. Bertatik, orain ia 18 urte Venezuelan zendutako Luis Maria Zuluaga “Zulu” Pinuetako iheslariaren zein Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" egun Itzubaltzetan daukaten gatibu bakarraren argazkiak eraman dituzte; baita Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) kartela ere. Tabernako zerbitzaria identifikatu ere egin dute.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.