2012/04/15

Salbuespenezko neurriak indargabetu. Konponbide garaia da!

Argazkia: © Berria

Oztopoak oztopo, aurrera egiteko prestasuna azaldu zuten milaka herritarrek atzo Bilbon, konponbideari begira lan egiteko garaia dela, eta, beraz, Espainiako Gobernua eta auzitegiak ezartzen ari diren "salbuespen neurriak" berehala indargabetu behar direla aldarrikatzeko Gernikako Akordioak antolatutako manifestazioan. Egun osoan euri zaparradak etengabeak izan ziren arren, jendetza egon zen Casillatik udaletxerainoko ibilbidean, "Salbuespenezko neurriak indargabetu. Konponbide garaia da" leloa idatzia zuen pankartaren atzean. Azkar egin zuten martxa, ziztu bizian. Casillatik 17:35ean abiatu zen protestaren burua, eta udaletxe aurrean zen 18:15erako.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.