2012/07/28

Bizi osorako doktrina eteteko eskatu du Herrirak Donostian

Argazkian, atzo egin zuen agerraldia Donostiako Justizia Jauregi aurrean Herrira mugimenduak

Amaia Esnal Herrira Mugimenduko kidearen deklarazioak atzoko agerraldian:

Egun on denoi, eta eskerrik asko Herriraren ekimenera etortzeagatik. 

Gaurkoan Donostiako epaitegi aurrean bildu gara, 70 aulki hutsen artean, hain justu, 70 euskal preso direlako bizi osorako zigorpean aurkitzen direnak une honetan. 67 presok 197/2006 doktrina dute ezarria, eta Estrasburgoko giza eskubideen tribunalaren azken ebazpenaren arabera, espainiako gobernuak pertsona hauek ilegalki mantentzen ditu kartzelan. Estrasburgoren arabera, doktrina hau ez da legezkoa eta oinarrizko eskubideak urratzen ditu. 

Epaitegian bildu gara, Estrasburgoko giza eskubideen tribunalak eman berri duen ebazpenak oso argi hitz egiten duelako eta hemengo nahiz Espainiako epaitegi eta juristek ezin dutelako jaramonik egin gabe jarraitu.
Frantzian bizi osorako zigor errebisablea ezarria dute 3 euskal presok, (Txistor, Jakes Esnal eta Jon Kepa Parot), eta baldintzapeko askatasuna ere ukatzen zaie.

Bizi Osorako zigorra giza eskubideen aurkako neurria da. Preso dagoenarengan ondorio fisiko, moral eta psikologiko itzulezinak eragiten ditu. Euskal presoen aurka faktuz aplikatzen den neurria da, eta ondorioz, 31 urterainoko kartzelaldiak bete dituzten presoak daude, eta egun, 25 urtetik gora kartzelan daramaten ia 30 preso daude. 

Bestalde, Josu Uribetxeberria presoari eta bere familiari gure elkartasuna bidali nahi diogu. Josu ospitalean dago, biriketan eta buruan noduluak aurkitu dizkiotelako. Josuk aske behar luke, minbizia baten ostean bizi osorako tratamendua behar baitu. Josuren egoera batera ezina da kartzelako bizitzarekin eta gaixotasunarekin modu duin baten bizitzea galarazten du. Josu berehala aske uztea eskatzen dugu, gaixotasun larriak dituzten beste 13 presoak bezala. 

Oso kezkaturik gaude. Espainiako gobernua presoen egoera halako muturretan mantentzen ari da, atzera bueltarik ez duen tragedia bat gertatzeko arriskua gero eta handiagoa izaten ari dela. Uste dugu hori saihestu behar dela nola edo hala. 

Estrasburgoko sententziak Espainiako gobernuaren itxikeriarekin egin du topo. Guztiarekin, gero eta argiago ikusten dugu Espainiak behar duena interbentzio demokratiko bat dela. Kartzela politika hau inhumanoa da, mendekuan eta erabilpen politikoan oinarritzen, da eta demokrazia zein giza eskubideen irizpideetatik erabat aldendua dago. 

Gauzak horrela, euskal instituzioei, partiduei, erakunde garrantzitsuei, … Estrasburgoren ebazpena espainiar gobernutik blokeatua izan dadin galarazteko deialdia luzatzen diegu. Ez dezagun permititu 67 pertsona hauek, kondena luzeak osorik beteak dituztenak, ilegalki kartzelan mantentzea. 

Horrekin batera, Espainiako gobernua enplazatzen dugu beste behin ere, irtenbideak eta bakea eraikitzeko dauden aukerak usteltzen utzi ez ditzan, eta dagozkion konpromisoak har ditzan. Alde guztien inplikazioa beharrezkoa baita bakea eraikitzeko. 

Mila esker eta laster arte

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.