2012/07/17

Etxeratek gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko dokumentala egin du



Etxeratek gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko dokumental bat prestatu du, eta laster argitaratuko du. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoen senideak dira dokumental honetan arpegia ematen dutenak, baina euren testigantzekin hamalau familien errealitate bat azaltzen dute. Hamalau gaixotasun dira, hamalau egoera, hamalau bizipen. Baina, guztiek dute zerbait komunean: larriki gaixorik egon arren, espetxean jarraitzen dute. Hamalau kasu hauetan presoen oinarrizko eskubideak urratuak izaten ari direla ikusten da, eta senideek egoera hauen aurrean sentitzen duten ezintasuna sentitu daiteke. Kezka da nagusi. Horregatik, ezinbestekoa da guztiok pasa den asteburuan Zaballan burutu den bezalako ekimenetan parte hartzea, eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen eskubideen alde lan egitea. Etxean nahi ditugulako, eta etxean egotea dagokielako. 


0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.