Showing posts with label preso gaixo larriak. Show all posts
Showing posts with label preso gaixo larriak. Show all posts

2012/11/06

Preso gaixoen alde Sopelan onartutako mozioa ikertzea agindu du Urquijok

Iturria: cc-by Ukberri.net
 
Argazkian, Getxoko Udalbatzak ere preso gaixoen aldeko mozioa onartu zuen urriaren 30ean EAJren babesaz, Bilduk jeltzaleek aurkeztutako zeharkako zuzenketa onartu ostean.

Sopelako Udalbatzak pasa den asteazkenean onartu zuen preso gaixoen aldeko adierazpena igorri dio gaur Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Auzitegi Nazionaleko fiskal buruari, iker dezan. Mozio hartan, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru euskal presoentzat baldintzapeko askatasuna eskatu zuen Sopelako udal bilkurak. Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, presoen giza-eskubideen aldeko testua "delitua izan daitekeelakoan" bidali du Madrilera Urquijok. Era berean, popularraren ustez, "terrorismoaren biktimak aintzat hartzeko, babesteko eta erreparazioa emateko legeak" urratu ditzake aipatu adierazpenak, "indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz", Madrilgo Gobernuari "urrats errealak emateko deia" egiten diona, "nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz". Sopelako Udalak berak agertu zuen testua Madrilera bidaltzeko asmoa baina Auzitegi Nazionalera beharrean, Madrilgo Barne Ministeriora eta Kartzela Zaintzako epaileari. 

2012/11/05

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskatu du Sopelako Udalak

Argazkian, urriaren 30ean beste horrenbeste egin zuen Getxoko Udalbatzak, kasu horretan EAJren aldeko bozekin.

Sopelako Udalak Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskatu du, Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa onartu ostean. Mozioak Bilduko zazpi zinegotzien babesa lortu zuen, joan den asteazkeneko osoko bilkuran; EAJko zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren eta PSE-EE taldeko zinegotzi biak eta PP taldeko zinegotziak aurka bozkatu zuten. Beraz, testuak aurrera egin zuen, aldeko zazpi boto eta kontrako hiru botoekin.

Lehenik eta behin, preso gaixoen egoera larriaren aurrean, bere kezka adierazten du Sopelako Udalak. Era berean, indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz, Madrilgo Gobernuari urrats errealak emateko deia egiten dio. Bigarren, nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskatzen du, beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan. Azkenik, erabaki horren berri, Madrilgo Barne Ministerioa eta Kartzela Zaintzako epaileari emango dio Sopelako Udalak. 

2012/11/01

Preso gaixo larriak askatzea eskatu du Getxoko Udalbatzak


Preso gaixo larrien aldeko elkarretaratzea Getxoko udaletxean (argazki albuma)

Getxoko Bilduk EAJk aurkeztutako zeharkako zuzenketa onartu ostean, aipatu bi talde politikoen aldeko botoekin onartu zuten hamahiru preso gaixo larrien baldintzapeko askatasuna eskatzeko mozioa, joan den astearteko udal osoko bilkuran. PPk eta PSE-EEk aurka bozkatu zuten. Maitane Nerekan arduratu zen koalizio independentistak berak aurkeztutako mozioa aurkezteaz. Bilduko bozeramaileak mozioa Getxoko Udalean aurkeztearen garrantzia azpimarratu zuen. Izan ere, aipatu zuenez, oso kasu larria bizi izan dugu udalerrian bertan. Anjel Figueroa etxean daukate preso, espetxe arindu egoeran. Gaixotasun larri eta sendaezina duen preso politiko algortarra Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, bertan zigorra bete dezan. Bestalde, Nerekanek azaldu zuenez, hamahiru preso gaixo larriak askatzea da beraien osasun eskubidea bermatzeko aukera bakarra, hamahiruen osasun egoerari era eraginkorrean aurre egin ahal izateko, beraien inguru afektiboan txertatua eta bere osasunaren zainketa eta arreta zorrotz baten pean egon beharko bailukete. Espetxeak konfiantzazko medikuen arreta ere ukatzen die. Udal batzarra hasi baino lehen hainbat lagunek egin zuten preso gaixo larrien aldeko elkarretaratzea udaletxean bertan, Algortako Herrira bilguneak deituta.

Horrenbestez, Bilduk EAJk aurkeztutako zeharkako zuzenketa (egindako aldaketak beltzez) onartuta, ondoko puntuak onartu zituen Getxoko Udalbatzak:
  1. Getxoko Udalak, preso gaixoen premiazkotasun eta larritasun egoeraren aurrean, bere kezka adierazten du. Era berean indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginez, urrats errealak emateko deia egiten dio Madrilgo gobernuari.
  2. Getxoko Udalak, nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, lege parametroen barruan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten preso guztientzat ("hamahiru presoen" ordez) baldintzapeko askatasuna eskatzen du, beti ere beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan.   
  3. Erabaki honen berri, Madrilgo Barne Ministeritza eta Kartzela Zaintzako Epaileari bideratzea.

2012/10/29

Bihar danok udaletxera! Hamahiruak herrira!

Biharko udal batzarrean preso gaixo larrien eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko du Getxoko Bilduk. Horri jarraiki, arratsaldean bertan, 16:30ean, elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean Algortako Herrira bilguneak, 17:00etan hasten baita osoko bilkura. Lehenik eta behin, preso gaixoen egoera larriaren aurrean, "bere kezka adieraztea" eskatuko dio Getxoko Bilduk Udalari. Era berean, "indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz", Madrilgo Gobernuari "urrats errealak emateko deia" egitea galdegingo dio. Bigarren, nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskara premiatuko du koalizioak tokiko erakundea, "beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan". Azkenik, erabaki horren berri, Madrilgo Barne Ministerioa eta Kartzela Zaintzako epaileari bideratzea eskatuko dio Bilduk Udalari. 


2012/10/25

Etxerat: "Iosu Uribetxebarriarekin gertatutakoa ezin da errepikatu"

Argazkian, Iosu Uribetxebarria, Jabi anaiarekin batera, Arrasateko kaleetan da berriz ere herrian.

Azkenean, Iosu Uribetxebarria bere etxera itzuli da. Herenegun atera zen ospitaletik bere senideen babesarekin, eta Arrasatera itzuli zen. Etxerat elkartetik une hauetan gure poztasuna azaldu nahi dugu, eta besarkada bero bat bidali nahi diogu bai Iosuri berari, eta baita bere senideei ere.

Hala ere, ezin dugu ahaztu Iosuk aspaldi behar zuela etxean, eta hau ez da gauzatu egoera azken muturreraino iritsi den arte. Egun, medikuek Iosuri alta ematea erabaki dute, etxean berrindartu dadin. Baina, etxean ere tratamenduarekin jarraitu beharko du.

Esan bezala, Iosu etxera itzuli da egoerak atzera bueltarik ez duenean, baina, egoera hau ezin da errepikatu. Eta horregatik, behin eta berriz azpimarratu dugu zeinen garrantzitsua den gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoak askatzea; behar duten asistentzia mediku egokia jaso ahal izateko.

2012/10/24

Preso gaixo larrien aldeko mozioa eramango du astearteko udal batzarrera Getxoko Bilduk

Urriaren 30eko (asteartea) udal batzarrean preso gaixo larrien eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko du Getxoko Bilduk. Horri jarraiki, egun horretan 16:30ean elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean Algortako Herrira bilguneak, 17:00etan hasten baita osoko bilkura. Lehenik eta behin, preso gaixoen egoera larriaren aurrean, "bere kezka adieraztea" eskatuko dio Getxoko Bilduk Udalari. Era berean, "indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz", Madrilgo Gobernuari "urrats errealak emateko deia" egitea galdegingo dio. Bigarren, nazioarteko eta Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskara premiatuko du koalizioak tokiko erakundea, "beharrezkoa duten osasun tratamendua baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan". Azkenik, erabaki horren berri, Madrilgo Barne Ministerioa eta Kartzela Zaintzako epaileari bideratzea eskatuko dio Bilduk Udalari. 


2012/10/19

Aitzol Gogorza aske uzteko deia Basurtuko Ospitaletik


Iturria: Bilboko Branka

Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin du erietxearen aurrean asteazkenetik bertan dagoen preso oreretarraren askatasuna eskatzeko. Beñat Zarrabeitia bozeramaileak Gogorza eta beste 12 presoak askatzeko exijitu dio Espainiako Gobernuari eta Gotzone Lopez de Luzuriaga bularreko minbizia duen preso arabarraren egoera azpimarratu nahi izan du gaurkoan, bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko egunean.

2012/10/18

Gogorza askatzea eskatuz elkarretaratzea burutuko da bihar ospitale aurrean

Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar Basurtuko Ospitalean larri gaixo dagoen Aitzol Gogorzaren askatasuna eskatzeko. Errenteriako presoak gaixotasun psikologiko larria du, nahasmen obtsesibo-konpultsiboa pairatzen du, eta bere osasun egoerak okerrera egin ondoren erietxera trasladatua izan da. Aitzolen egoera salatu eta bere eta larri gaixo dauden gainontzeko 12 euskal presoen askatasuna eskatzeko Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar. Aitzo eta larri gaixo dauden presoen askatasunaren alde, egun indarrean dagoen espetxe politikaren amaieraren alde, giza eskubideen errespetuaren alde, bakea eta konponbidearen alde dauden herrietarrak ekimenean parte hartzera dei egiten ditugu.


Eguna: Ostirala, urriak 19
Ordua: 11:30
Lekua: Basurtuko Ospitalea (Bilbo)

2012/09/25

Parot doktrinak eta gaixo diren presoak kartzelan edukitzeak nazioarteko legedia urratzen dutela dio Europako legelari talde batek

Iturria: Berria.info

ELDH Demokrazia eta Giza Eskubideen Aldeko Europar Legelarien Elkarteak atzo ezagutzera eman zuen agiri baten bidez ohartarazi du ezarritako zigorra bete ondoren euskal preso ugariri ezarri dieten 197/2006 doktrinak zein gaixo larri dauden euskal presoak kartzelan edukitzeak Espainiako eta nazioarteko legediak bortxatzen dituztela. Hori dela eta, legedi horiek bete, eta doktrina aplikatu zaien presoak, zein gaixo larri direnak askatzera eta Parot doktrina bertan behera uztera dei egin die Espainiako Gobernuari eta erakundeei. 

"ELDHk Espainiako Gobernuari eta bere erakundeei dei egiten die kondena bete arren Auzitegi Gorenaren 197/2006 epaiaren emaitza den Parot doktrinaren bidez zigorrak luzatu dizkieten presoak askatzera. Doktrina hori indargabetzeko ere eskatzen diegu", dio ELDHk irailaren 15ean onartu eta herenegun ezagutarazitako erabakiak. "Uste dugu preso horiek kartzelan mantentzeak askatasun eta segurtasunerako eskubidea bortxatzen duela", gaineratzen du, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren auziaz emandako ebazpena bere eginez.

2012/09/22

Herrira: “Josuren aulkia askatasunaren eta bakearen ikurra da”


Bideoa ikusi

Herrira mugimenduak Ekitaldia egin du Arrasaten, bertan gaixo dauden presoen etxeratzea aldarrikatu dugu. Fran Baldak Iosuren aulkia entregatu dio Jabier Uribetxebarria anaiari gaixo dauden 13 euskal preso politikoen senideen presentzian.

2012/09/19

Gaixotasun larriak dituzten presoei buruzko txosten berria

Hamairu dira gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak. Gaixotasun hauek eskatzen dituzten tratamenduak batera ezinak dira kartzelako bizitzarekin, eta pertsona hauen bizitzak asko kaltetzen ditu egoera honek. Gaixotasunen artean, minbizia, nahaste psikiko larriak, bihotzeko arazoak, edota itsutasun ia erabatekoa aurkitzen dira. 

Iosuren kasuak, pertsona hauek berehala aske uztearen garrantzia erakutsi du zoritxarrez, halakorik berriro gerta ez dadin beharrezkoa suertatzen dena. 

Informazio guztia hemen Preso gaixo larrien txostena dokumentuan aurki daiteke.


Irakurri txostena (pdf)

2012/08/28

Txus Martin gaixo larria bakarrik dago

Txus Martin gaixo larri basauritarrak aplikatuta duen Laguntza Protokoloa (bere buruaz beste egiteko arriskua dutenei ezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun baten zaintzapean egon behar dutelarik) hautsi diote, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. 

Txus Zaballako espetxean dago 2011ko abenduaren 12tik. Bertan beti egon izan da beste preso batekin (soziala edo politikoa) protokoloak agindu bezala, baina, orain bat-batean eta Txusi inolako abisurik eman gabe protokoloa hautsi eta bakarrik utzi dute. Txusek, ordea, ezin du bakartua egon espetxean, egoera hau izan delako egungo gaixotasuna eragin duena. Eta, azken 2 urtetik hona laguntza Protokoloaren pean dago, hain zuzen ere, bere buruaz beste egiteko arrisku errealean dagoelako. Hortaz, onartezina da Zaballako espetxeak Laguntza Protokoloa hautsi eta egoera larrian aurkitzen den presoa bakarrik uztea. Benetan larria da Txus dagoen egoeran egonda, bakarrik aurkitzea.

Txus askatu! 
Hamalauak herrira!

Gotzone Lopez de Luzuriaga ospitalean izan da

Gotzone Lopez de Luzuriaga, gaixotasun larria duen preso aguraindarra, Donostiako Ospitalean izan da gaur arratsaldean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Bertan, eskuetan duen hezurretako eta artikulazioetako mina aztertzeko erresonantzia bat egin diote. Bisita zuzena izan da, eta ez da inolako arazorik izan. Ezin da ahaztu Gotzone Lopez de Luzuriaga ere gaixotasun larria duen presoetako bat dela, bularreko minbizia baitu.


Gotzone askatu!
Hamalauak herrira!

2012/08/24

Auzitegiko medikuen arabera, Uribetxebarria espetxean artatu dezakete

Argazkian, Iosu Uribetxeberria, nabarmen argalduta asteartean hartutako argazki honetan.

Iturria: Berria.info

Auzitegi Nazionaleko auzi medikuen txostenaren arabera, Zaballako espetxeko osasun zerbitzuetan artatu dezakete Josu Uribetxeberria preso gaixoa, eta, beraz, ez du zergatik ospitalean egon, Donostiako Ospitalearen eta Leongo Ospitalearen (Espainia) txostenek diotenaz bestera.

Iragan ostiralean, ospitaleko diagnostikoa jaso berritan, Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak Uribetxebarriari hirugarren gradua eman zion, presoaren gaixotasun larri eta sendaezinak haren bizitza arriskuan jartzen duela ulertuta. Hain zuzen, Donostiako Ospitaleko txostenak Uribetxebarriaren egoera "atzera buletarik gabekoa" dela adierazten du. Expetxeetako Mediku Batzordeak adierazi zuen "espetxeetako erietxeak ez direla lehen mailako arreta zerbitzuak". Jorge Fernandez Diez Espainiako Gobernuako Barne Ministroak ere berriki berretsi du Uribetxebarriaren gaixotasunak ospitalean egotea eskatzen duela.

2012/08/18

Iñaki Erro urrundu dute berriro, uztez, Almeriara



Bideoan, hilaren 14ean Iñaki Erroren askatasuna eskatu zuten Iruñeko espetxe aurrean.
Iturria: Ateak Ireki

Iñaki Erro Donibaneko (Iruñea) preso politikoa urrundu zuten berriz atzo goizean, printzipioz Almeriako kartzelara, 1.000 kilometrotara, baina momentu honetan nora eramango duten ez dago konfirmatuta.

Iñaki Erro Iruñeko espetxean zegoen, bere amaren gaixotasun larria zela eta. Ama pasa den ostiralean hil zen.

Iñaki Errok 25 urte bete ditu kartzelan, zigor osoa bete zuen 2010ean eta gaixotasun larri bat dauka, kardiopatia iskemikoa, eta orain peninsularen beste puntara eraman dute berriz.

PPk hartu duen erabakia oso larria da, Herriraren uztez. "Azken egunetan ugari izan dira Erro ez urrundu eta libre uzteko tramiteak has daitezen eskatu duten ahotsak, baina Gobernuak preso honen eskubideak behin eta berriz zanpatzea erabaki du".

Bizitzen ari garen "salbuespen egoeraren aurrean", pakearen aldeko indarrak biltzera deitzen du Herrirak, "PPren gerra-politikak salatzeko urgentziazko mobilizazio orokor baten bidez".

2012/08/05

Gaixorik dauden presoak askatzeko mobilizatzen jarraitzeko eskatu du Herrirak

Iturria: Berria.info
Argazkia: Arrasateko Herrira (Facebook)

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoak libre utz ditzatela aldarrikatzeko manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Arrasaten, Herrira mugimenduak deituta. Josu Uribetxeberria "hilurren" dagoen presoaren egoera salatu zuten eta, halaber, hura "heriotzaren itxarongelatik" berehala ateratzeko galdegin. Beste hamahiru preso daude osasun egoera larrian, Herriraren arabera.

Mobilizatzen jarraitzeko eskatu zuen. "Uribetxeberria heriotzako itxarongelatik aterako dugu, eta askatu behar ditugu gaixotasun larria duten beste hamahiru presoak ere. Baina, horretarako, bultzaka segitu behar dugu, orain arte egindakoa ez baita aski, eta oraintxe egin behar dugu, egoera hil edo bizikoa baita". Beñat Zarrabeitiak eta Ines Osinagak hitz egin zuten mugimenduaren izenean martxaren bukaeran.

2012/07/17

Etxeratek gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko dokumentala egin du



Etxeratek gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoei buruzko dokumental bat prestatu du, eta laster argitaratuko du. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoen senideak dira dokumental honetan arpegia ematen dutenak, baina euren testigantzekin hamalau familien errealitate bat azaltzen dute. Hamalau gaixotasun dira, hamalau egoera, hamalau bizipen. Baina, guztiek dute zerbait komunean: larriki gaixorik egon arren, espetxean jarraitzen dute. Hamalau kasu hauetan presoen oinarrizko eskubideak urratuak izaten ari direla ikusten da, eta senideek egoera hauen aurrean sentitzen duten ezintasuna sentitu daiteke. Kezka da nagusi. Horregatik, ezinbestekoa da guztiok pasa den asteburuan Zaballan burutu den bezalako ekimenetan parte hartzea, eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen eskubideen alde lan egitea. Etxean nahi ditugulako, eta etxean egotea dagokielako. 


2012/07/06

Txus askatu, hamalauak herrira!

kandela-gaua

Gaixo dauden presoen egoera "itzulezin" bihurtzen ari da

Iturria: Berria
Argazkian, Jaiki Hadi mediku eta psikologoen elkarteko kideak, atzo egin zuten agerraldian. / MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Jaiki Hadi mediku eta psikologoen elkarteak Europako giza eskubideen aldeko erakundeetara joko du

Kezka larritasun bihurtu zaie euskal presoei osasun laguntza ematen dieten Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoei. Ezinegona, haserre. Ohartarazi dute egoerak nabarmen egin duela okerrera duela urtebetetik hona, gaixo dauden presoen egoera txarrak alarma guztiak piztu zizkiela-eta jendaurrean agertu zirenetik hona. Neurririk hartu ezean etorriko zela sumatzen zutena egia bihurtu dela. Egoerarik larrienak arintzen saiatu dira. Horien berri eman, eta gomendio zehatzak egin dituzte presoen gaineko erantzukizunak dituzten instantzietan. "Ez du ezertarako balio izan", salatu du Fernando Arburuak elkartearen izenean. Inork ez die kasurik egin. Ondorioz, oso larriak ziren egoerak "itzulezin" bihurtzen ari direla ohartarazi dute.