Herrira mugimenduak agerraldia burutu du gaur goizean Donostian.
Bertan, Josuren egoeraren larritasuna azpimarratu eta bera libre uzteko
eskatu dio Gobernuari. Larunbaterako manifestazio nazionala deitu du
Arrasaten.
Hemen agerraldian irakurritako testua:
Egun on denoi eta eskerrik asko Herriraren prentsaurreko honetara etortzeagatik.
Lehen lehenik, Josu Uribetxeberria presoari eta bere familia osoari, gure elkartasunik sentituena bidali nahi diegu.
Josu Uribetxeberria Arrasatearrak, nire herrikideak, 57 urte ditu eta
15 urte daramatza kartzelan. Metastasia detektatu berri diote.
Josuren osasuna atzera bueltarik gabeko egoerara heldu da, saihestu zitekeen arren.
Josuk legez eta eskubidez aske behar zuen aspaldi. Hala ere, minbizia izanik, 2007an askatasun eskaera ukatua izan zitzaion.
Giltzurruneko minbizia pasa ostean, bizi osorako tratamendu eta
jarraipen estua derrigorrezkoa zuen, hain justu gertatu dena saihestu
ahal izateko. Jakina denez, kartzelako bizitza batera ezina da mota
honetako mediku asistentzia eta tratamenduekin.