2012/08/27

Preso gaixoen askatasunaren aldeko martxa deitu dute hainbat eragile ezagunek

Iturria: Berria.info

Argazkian, hainbat eragileek egin duten agerraldia, Donostian.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 euskal presoen askatasunaren aldeko martxa deitu dute hamalau gizarte eragile ezagunek. Preso gaixoen "berehalako" askatasuna galdegin dute, "legez eta eskubidez" aske behar zuela nabarmenduz, eta gizarteari dei egin diote ekimen horretan parte hartzera. Asteazkenean, 11:00etan, abiatuko da martxa Donostiako Ospitaletik. Bertan ospitaleratuta dago Iosu Uribetxebarria presoa hilaren hasieratik. 

Ibilaldiak lau etapa izango ditu Gipuzkoako herrietan barrena: Donostiako Ospitaletik Zarautzera, Zarautzetik Debara, Debatik Soraluzera eta Soraluzetik Arrasatera. Deialdia egin duten eragileen artean daude Naroa Iturri, Txaro Arteaga, Nekane Altzelai, Joan Mari Irigoien, Inaxio Kortabarria, Pello Iraizoz, Andoni Egaña, Martxelo Otamendi eta Josu Juaristi, besteak beste.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.