Showing posts with label martxa. Show all posts
Showing posts with label martxa. Show all posts
2012/08/27
Preso gaixoen askatasunaren aldeko martxa deitu dute hainbat eragile ezagunek
Iturria: Berria.info
Argazkian, hainbat eragileek egin duten agerraldia, Donostian.
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 euskal presoen
askatasunaren aldeko martxa deitu dute hamalau gizarte eragile ezagunek.
Preso gaixoen "berehalako" askatasuna galdegin dute, "legez eta
eskubidez" aske behar zuela nabarmenduz, eta gizarteari dei egin diote
ekimen horretan parte hartzera. Asteazkenean, 11:00etan, abiatuko da
martxa Donostiako Ospitaletik. Bertan ospitaleratuta dago Iosu
Uribetxebarria presoa hilaren hasieratik.
Ibilaldiak lau etapa izango ditu Gipuzkoako herrietan barrena:
Donostiako Ospitaletik Zarautzera, Zarautzetik Debara, Debatik
Soraluzera eta Soraluzetik Arrasatera. Deialdia egin duten eragileen
artean daude Naroa Iturri, Txaro Arteaga, Nekane Altzelai, Joan Mari
Irigoien, Inaxio Kortabarria, Pello Iraizoz, Andoni Egaña, Martxelo
Otamendi eta Josu Juaristi, besteak beste.
Etiketak:
arrasate,
askatasuna,
donostia,
iosu urebetxebarria,
martxa,
preso gaixoak
Subscribe to:
Posts (Atom)