Biharko udal batzarrean preso gaixo larrien eskubideen aldeko mozioa aurkeztuko du Getxoko Bilduk. Horri jarraiki, arratsaldean bertan, 16:30ean, elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean Algortako Herrira
bilguneak, 17:00etan hasten baita osoko bilkura. Lehenik eta behin, preso gaixoen egoera larriaren aurrean,
"bere kezka adieraztea" eskatuko dio Getxoko Bilduk Udalari. Era berean,
"indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren
borondatearekin bat eginaz", Madrilgo Gobernuari "urrats errealak
emateko deia" egitea galdegingo dio. Bigarren, nazioarteko eta
Espainiako legedia oinarritzat hartuaz, gaixotasun larri eta sendaezinak
dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna eskara premiatuko du
koalizioak tokiko erakundea, "beharrezkoa duten osasun tratamendua
baldintza egokietan jaso dezaten eta egoera honek, bai beraientzat zein
beren senitartekoentzat ere, zigor gehigarria suposatu ez dezan".
Azkenik, erabaki horren berri, Madrilgo Barne Ministerioa eta Kartzela
Zaintzako epaileari bideratzea eskatuko dio Bilduk Udalari.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.