Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar Basurtuko
Ospitalean larri gaixo dagoen Aitzol Gogorzaren askatasuna eskatzeko.
Errenteriako presoak gaixotasun psikologiko larria du, nahasmen
obtsesibo-konpultsiboa pairatzen du, eta bere osasun egoerak okerrera
egin ondoren erietxera trasladatua izan da. Aitzolen egoera salatu eta
bere eta larri gaixo dauden gainontzeko 12 euskal presoen askatasuna
eskatzeko Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar. Aitzo eta
larri gaixo dauden presoen askatasunaren alde, egun indarrean dagoen
espetxe politikaren amaieraren alde, giza eskubideen errespetuaren alde,
bakea eta konponbidearen alde dauden herrietarrak ekimenean parte
hartzera dei egiten ditugu.
Eguna: Ostirala, urriak 19
Ordua: 11:30
Lekua: Basurtuko Ospitalea (Bilbo)
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.