Atzo egin zuen Etxerat elkarteak agerraldia, alderdi, koalizio eta instituzioekin egindako bilera errondaren balorazioa eginez.
Mattin Troitiño (Etxerat elkarteko kidea):
Gaur
hemen aurkitzen gara, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14
euskal preso politikoen senideak. Azken bi asteotan, gure senide preso
gaixo larriek bizi duten egoera sostengaezina dela eta, Etxerat
elkarteak, euskal herriko alderdi politiko, koalizio eta Instituzioekin
bilera erronda burutu du. Beti ere, gure senide preso gaixo larrien
berehalako askatasuna bultzatze aldera, eta euskal gizartea ordezkatzen
duten alderdi, koalizio eta instituzioen konpromiso eraginkorrak lortze
aldera.
Abuztuaren 5ean, EHBildu koalizioarekin
bilkura izan genuen. Bertan, Uribetxebarria eta gainontzeko preso gaixo
larrien egoeraren inguruko kezka adierazteaz gain, EHBildu koalizioak
bere kompromisoak berrestu eta aurrera begirako ardura helarazi zion
Etxerat alkarteari. Hortik ere, hurrengo egunetan donostiako ospitalean
EHBilduko ordezkarien parte hartzea, egindako adierazpen publikoak, etab
luze bat.
Abuztuaren 9an, bi instituzioekin
batzartu zen Etxerat. Lehenik, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Martin
Garitano eta Diputazioko bozeramailea den Larraitz Ugarterekin. Egoera
larriaren aurrean beren kezka agertu zuten eta konpromiso eraginkorrak
hartzera konprometitu ziren.
Garitano
eta Larrarterekin batzartu ostean, Euskal Autonomi Erkidegoko Arartekoa
den Iñigo Lamarkarekin bilkura izan genuen. Lamarkak ere, egoeraren
larritasunak eskatzen zuen moduan, beharrezko kexa espedienteak bideratu
zituen Madrileko Arartekora, Zaballako espetxera eta Entzutegi
Nazionalera. Uribetxebarriaren komunikazio eskubidea bermatzeko eskaera
ere bideratu zituen, baita ere presoa eta beren senideentzako
ertzaintzaren aldetik tratu duina bermatzeko eskaera ere. Arartekoak,
bere kexa eta larritasuna ere publiko egin zituen adierazpen
Instituzional baten bidez, pasa den abuztuaren 14ean.
Eta
azkenik, burututako bilkuren artean, atzoko egunean Ezker Anitza IU
alderdiarekin batzartu ginen. Beraiek ere, beren oinarri sozialari
egoeraren berri emateaz gain, beren iritzia publiko egingo zutela
adierazi ziguten. Uribetxebarriaren eta gainontzeko preso gaixo larrien
askatasuna galdeginez.
Hauek izan dira burututako
bilkurak, non balorazio ona egiten dugun, naiz eta batzuek, Etxerat
elkartearekin bildu ostean konpromisoak hartu dituzten, eta ez lehenago,
egoera larriak eskatzen zuen moduan.
Bestetik,
naiz eta harremanetan jartzeko saiakerak egin ditugun , PP, PSOE, UPyD
eta EAJ.PNV alderdiekin ezin izan dugu bilkurarik burutu. Lehenengo hiru
alderdiek, PPk, PSOEk eta UPyDk, gure bilera eskaerari bizkarra eman
diote. Uribetxebarriak bizi duen egoera larriari bizkarra emanez, eta
are gehiago, bere sufrimenduarekin jarraitzeko jarrera azalduz.
Sufrimendua eta heriotza besterik ekartzen ez duen espetxe politikaren
kudeatzaile eta defendatzaile amorratuak direla nabarmenduaz horrela.
EAJ.PNV
alderdiarekin harremanetan jartzeko aukera izan izan dugu. Naiz eta
gaur den eguna non ez dugun beraien berririk izan. Eta are gehiago,
beren alderdiko buru diren Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek
arduragabekeria osoz, adierazpenak egin dituzten Iosuren egoeraren
inguruan. Esan beharra dugu, Etxerak elkarteak ez dituela horrelako
jokaerak onartuko. Egoera larri baten aurrean zentzuz jokatu beharrean,
beren mesede politiko eta partidisten arabera jokatu dutelako berriro
ere. Eta beren benetako interesak agerian utziaz. Oinarrizko giza
eskubideen bermean oinarritzen ez direnak, inondik inora.
Iosu
Uribetxebarriaren egoera larriak alarma guztiak piztu egin ditu. Eta
zoritxarrez, gaur egun egoera berdinean topatzen gara. Preso gaixo
larrien egoera, edota sakabanaketa politikaren ondorio lazgarriek eraman
gaituzte euskal herriko hainbat eragileekin hitz egitera.
Argi
eta garbi utzi nahi dugu, Uribetxebarriari 2005ean diagnostikatu zioten
minbizia, eta gerora 2007an ukatu zitzaion askatasuna, egungo egoera
atzeraezinera eraman gaituela. Espainiar Gobernuak, Iosu Uribetxebarria
heriotzera eraman du. Eta espainiar Gobernua bezala, denbora guzti
honetan bere laguntzaile zuzenak izan direnak ere, EAJ.PNVren kasua
bezala.
Mendeku gosean eta krudelkerian
oinarritutako espetxe politikak bere horretan jarraitzen du. Eta egun
batetik bestera, Uribetxebarria bezelako beste egoera baten aurrean
topatu gaitezke. Horregatik guztiagatik, gaixotasu larri eta sendaezinak
dituzten euskal preso politikoen berehalako askatasuna eskatzen dugu.
Minutu bat bera ere, gure senideen bizitzarekin jolastea baitakar.
Guzti
honegatik, eta egoera larri honek urgentziazko jarrerak behar
dituelako, larunbat honetan, Iosu eta gainontzeko preso gaixo larrien
askatasuna exijitzeko, eguerdiko 12.30etan Bilbon burutuko den
manifestaziora deia egiten dugu. Gure senideen bizitzarekin jolasterik
ez dagoelako, eta bizirik eta etxean nahi ditugulako.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.