2012/08/28

Getxoko Bildu: "Getxoko familia baten aurkako erasoa salatzen dugu"

Pasa den abuztuaren 26tik 27rako gauean, iluntasunak ezkutatuta, ezezagunek Goikoetxea Basabe familiaren etxeko kanpoaldeko harresian pintada bat egin zuen zeinetan “Aquí nazis” idatzita zegoen. Ez da lehenengo aldia familia honek horrelako erasorik jasan duenik; izan ere, duela hiru urte (2009ko uztailean), ustez Falange y Tradicion talde ultraeskuindarrak baserria erretzen saiatu eta Zigor semearen aurka heriotza mehatxuak idatzi zituen. 

Getxoko familila honek jasandako eraso berri honek baztertu nahi ditugun aurreko garaietara eramaten gaitu, gerra zikin eta jazarpen politikoaren kapitulu ilunenetara hain zuzen ere. 

Esan bezala, atzokoa ez da Getxoko familia honen aurka egin den lehenengo erasoa. Aurrekoetan jasotako isiltasun eta babesgabetasun getxoztar batek -eta euskal herritar batek oro har- jasan beharko lukeen azkena izan dadin lan egitera deitzen diegu Udal ordezkariei, getxoztarrei eta jendearte osoari. 

Era beran, Getxoko Bildutik Gernikako Akordioaren markoaren barruan gatazka politikoa gainditzeko lan egiteko konpromiso sendoa berresten dugu.

Getxoko Bildu

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.