2012/08/28

Legea betetzeko eskatu dio Uribetxebarriak Castro epaileari

Iturria: Berria.info

Argazkian, guneroko elkarretaratzea Donostiako Ospitalean. / Idoia Zabaleta, ARP.

Gaur arratsaldean Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailea Donostiako Ospitalera joan da Josu Uribetxebarria preso gaixo larria artatzen ari diren onkologoekin hitz egiteko. 17:15ean iritsi da epailea, eta ez da ate nagusitik sartu, ondoko ate batetik baizik. Uribetxebarriarekin ere egotekoa da Castro. Irten ere kazetariak ez zeuden atetik irten da Castro, 20:00ak aldera. "Legea bete ezazu", erantzun dio Uribetxebarriak Castro epaileari, esateko zer edo zer bazuen galdetu dionean. Horiexek izan dira gaixo larri dagoen presoak eta Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak izan dituzten hitzak. Gainontzeko denbora, ia hiru ordu, Uribetxebarriaren osasunaz arduratzen diren medikuekin eman du Castrok. Presoak duen gaixotasuna larria eta sendaezina dela argudiatuz medikuek osatu zuten txostena izan dute hizpide. Epaileak txostena egingo du orain, eta euskal presoari baldintzapeko askatasuna ematen dion edo ez ebatziko du. Zenbait  iturrik adierazi dutenez, ostegunetik aurrera jakinaraziko du ebazpena Castrok. Bitartean, AVTk preso gaixoen aldeko martxa debekatzeko eskatu du.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.