Gaixotasun
larri eta sendaezinak dituzten presoen aferarekin jarraituz, Iosu
Uribetxebarria ere hiltzen ari den arren preso jarraitzen du, eta
Espainiako eta Frantziako espetxeetan dauden euskal preso politikoek
euren babesa ematen jarraitzen dute, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Iosu Uribetxebarria gose greban
sartu zenetik, borroka ezberdinak jarri dituzte martxan euskal preso
politikoek; hauetako gehienak gose greban sartu zirelarik.
Espetxeetako
borrokak forma ezberdinak izan dituzte, ekimen ezberdinak burutu
direlarik: barauak, espetxeko janariari uko egitea, itxialdiak,
elkarretaratzeak... Baina, euskal preso politiko gehienek gose grebak
egin dituzte, eta egiten jarraitzen dute. 58 espetxetik gora izan ziren
gose greban sartu ziren espetxeak.
Egunak
aurrera joan diren heinean zenbait presok gose grebak bukatutzat eman
behar izan dituzte arazo fisikoen ondorioz: konortea galtzea,
bilirrubinarekin arazoak, giltzurrunetako arazoak, glukosarekin
arazoak...
- Sevilla II espetxean aurkitzen den Manu Gonzalez presoak gose greba amaitu behar izan zuen giltzurrunetako gutxiegitasunagatik (insuficiencia renal).
- Granadako espetxean aurkitzen den Egoitz Koto presoak konortea bi aldiz galdu zuen ziegan, oso ahul aurkitzen zen.
- Fresnesen aurkitzen den Aitor Garcia presoak koliko nefritikoa izan du.
Hala
ere, arazo fisikoengatik gose grebak bertan behera utzi behar izan
dituzten presoek ere beste borroka batzuk abiatu dituzte (itxialdiak,
barauak...).
Zenbait presok gose greba
bukatutzat eman duten arren, oraindik euskal preso politiko askok
jarraitzen dute gose greban, jada egun asko direlarik ezer jan gabe
daramatzatenak. Egun honako 26 espetxe hauetan jarraitzen dute gose
grebak burutzen:
- Algeciras: 18 egun gose greban
- Almeria: 15 egun gose greban
- Cáceres: 16 egun gose greban
- Clairvaux: 18 egun gose greban
- Cordoba: 17 egun gose greban
- Daroca: 16 egun gose greban
- Fleury - D2: 18 egun gose greban
- Fleury - D3: 20 egun gose greban
- Fresnes - D1: 19 egun gose greban
- Fresnes - D3: 19 egun gose greban
- Huelva II: 16 egun gose greban
- Jaen II: 16 egun gose greban
- Joux La Ville: 17 egun gose greban
- Liancourt: 16 egun gose greban
- Lyon Corbas: 15 egun gose greban
- Mansilla (Leon): 16 egun gose greban (espetxe honetan preso batek )
- Monterroso: 16 egun gose greban
- Moulins - Preb. : 16 egun gose greban
- Murcia I: 15 egun gose greban
- Ocaña I: 16 egun gose greban
- Ocaña II: 15 egun gose greban
- Sevilla II: 19 egun gose greban
- Soria: 15 egun gose greban
- Valencia II: 14 egun gose greban
- Valencia III: 17 egun gose greban
- Villefranche Sur Sâone: 16 egun gose greban
Zerrendan
ikus daitekeen bezala, espetxe gehienetan 15 egunetik gora daramatzate
gose greban. Bereziki kezkagarria da horrenbeste egunetan ezer jan gabe
egotea, honek osasunean izan ditzakeen ondorioak kontutan harturik.
Honegatik
guztiagatik, egoera honekin berehala amaitzeko beharra ikusten dugu.
Iosuk aske egon behar du bere eskubidea delako, eta ezinbestekoa da
gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoak ere
aske egotea. Ezin da Iosuren egoera errepikatu, eta ezin dira Txusekin
izandako jarrera bezalakoak errepikatu.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.