Larunbatean, manifestazio bat egingo dute Donostian. Antiguoko tuneletik
abiatuko da, 17:30ean
Espainiako Auzitegi Nazionalak preso gaixoak aske uzteko gaur bertan Donostiako ospitaletik ateratzekoa den martxa debekatu ostean, zer egin erabakitzeko bildu dira deitzaileak, eta Donostian barrena txandakako ibilaldia osatzea adostu dute, nahiz eta hasiera batean Arrasatera arteko katea egitea iragarri, Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez.
12:00etan Paulo Agirrebaltzategik hasi du bidea. Abiatu berritan, Ertzaintzak gelditu egin du, identifikatzeko. Arrasaterako martxaren ibilbidearekin bat egiten ez badu, ez diotela oztoporik jarriko adierazi diote Ertzainek Agirrebaltzategiri.
13:00ak inguruan, txalo artean iritsi ibilbidea udaletxera. Bertan Juan Karlos Izagirre alkateak eta beste hainbat udal ordezkarik egin die harrera. Izagirrek gaixotasun larria daukaten 14 euskal presoak aske uztearen aldarrikapenarekin bat egin du. Era berean, martxaren debekua ulertzen ez duela gaineratu du Donostiako alkateak. Halaber, herritarrak protesta ekimen honetan parte hartzera animatu ditu.
14:00etan Aieterantz abiatu dira eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean aulki bat utzi dute. Ondoren Gobernu ordezkaritzarako bidea hartuko du oinezko martxak; 19:00etan Donostiako ospitalean bukatzeko.
Agirrebaltzategi aulki bat eskutan atera da Donostia Ospitaletik Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren ikur, eta eskuz eskuz, ibilbide osoa betetzea zen asmoa. Buruaren atzetik 14 pertsonako taldeak atera dira, bidean zehar erreleboak osatzeko.
"Astakeria politikoa eta juridikoa"
Andoni Egañak hitz egin du martxa deitu dutenen izenean. Euskal preso gaixoei dagokienez, legea betetzea eskatu du, eta martxaren debekua salatu; "debekua astakeria politikoa eta eskandalu juridikoa da".
Larunbatean, manifestazio bat egingo dute Donostian. Antiguoko tuneletik abiatuko da, 17:30ean. Euskal gizarteari mobilizatzera dei egin dio Egañak.
Gaixo dauden 14 presoak etxera lelopean deitu zuten martxa, eta gaur, 11:00etan zen abiatzekoa. Auzitegi Nazionalak baina debekatu egin zuen bart, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartearen eskaria aintzat hartuta. Hamalau pertsona ezagunek egin zuten martxarako deia, tartean Txaro Arteagak, Joan Mari Irigoienek, Inaxio Kortabarriak, Martxelo Otamendik, Andoni Egañak eta Ramon Labaienek. Atzo, luzatu egin zen deialdiarekin bat egiten dutenen zerrenda. Haien artean daude Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Aritz Lasa pilotaria, Castillo Suarez idazlea, Galder Perez aktorea, Iratxe Ibarra bertsolaria, Jose Mari Pastor kazetari eta EHUko irakaslea, Paco Letamendia parlamentari ohi eta irakaslea eta Rafa Rueda musikaria.
Epailearen bisita ospitalera
Donostiako Ospitaleko medikuen txostenak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzitegi medikuenak eskuan izan arren, presoa nola dagoen bertatik bertara jakin nahi izan zuen Jose Luis Castro epaileak. Ohikoa ez den arren, presoarekin berarekin eta hura artatzen ari diren medikuekin hitz egiteko, Donostian izan zen atzo.
Legea aplikatzea besterik ez da falta. Espetxe Zaintzako epaileak Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea erabakitzen badu, Josu Uribetxebarria presoa aske utzi behar luke. Baldintza guztiak betetzen dira. Eta horixe bera esan zion presoak berak epaileari atzo. Epaileak aste honetan emango du erabakiaren berri, bihar edo etzi; gaur, ez.

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.