Iturria: Berria.info
Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak legea aplikatzea besterik ez da falta. Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea erabakitzen badu, Josu Uribetxebarria presoa aske utzi behar luke. Gaur edo bihar emango du azken erabakiaren berri.
Gaur Inazio Azkarraga-Urizar Arrasateko alkatea Donostiako Ospitaleko elkarretaratzean izan da. Azkarragak adierazi du Uribetxebarriak aspaldi egon behar zuela aske, duela zazpi urte atzeman baitzioten giltzurruneko minbizia. Gogoratu du Arrasateko udalak maiatzean adostu zuela haren askatasuna eskatzeko mozioa, eta "mendeku politika" amaitzeko eta konponbideak martxan jartzeko eskatu du. Gizarteari mobilizatzen jarraitzeko deia ere egin dio Arrasateko alkateak. Uribetxebarria bisitatzeko eskaera egina duela ere jakinarazi du.
Astelehenaz geroztik, erradioterapia tratamendua jasotzen ari da presoa minbiziari aurre egiteko. Etxerat-ek adierazi duenez, "ez da erraza jakiten nola eragingo dioten erradioterapia saioek buru-hezur aldeari". Erradiokirurgia gaixotasunari aurre egiteko beste aukera bat izan zitekeen, baina, taldeak dioenaren arabera, ingurua hanpatzeko arrisku larria ekar dezake. "Garuntxoari kalte larria egin diezaioke". Bestalde, gose greban bi aste igaro ondoren, Uribetxebarriaren ahultasun fisikoa larria dela nabarmendu dute.
Tratamenduaren nondik norakoak hurbiletik ezagutzen ditu Espetxe Zaintzako epaileak ere. Donostiako Ospitaleko medikuen txostenak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzitegi medikuenak eskuan izan arren, Donostian izan zen epailea asteartean. Uribetxebarria nola dagoen bertatik bertara ezagutzeko presoarekin eta hura artatzen ari diren medikuekin hitz egin zuen.
Zuzeneko informazioa jasota, legea betetzea falta da
Aurretik, Auzitegi Nazionaleko fiskalak Uribetxebarria libre ez uzteko eskatu dio Castro epaileari, baina argia da Zigor Kodearen 92. artikulua: "Irizpide bera aplikatuko da —baldintzapean aske uztea—, medikuaren txostenaren arabera, oso larri dauden gaixoekin, jasankizun sendaezinak badituzte". Donostiako Ospitaleko medikuek egindako txostenak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzitegi medikuek egindako txostenak, biek onartzen dute Uribetxebarriaren gaixotasuna larria dela eta ez duela atzera bueltarik. Aldiz, auzitegi medikuen txostenak dio Uribetxebarria preso edukita ere artatu daitekeela. Kartzelan hartatzeko aukeraz beste, legeak aske izateko eskubidea ematen dio, ordea. Hala jasotzen du Espainiako jurisprudentziak ere gaixo dauden presoak aske uztea erabaki izan duenean, nabarmenduta presoek duintasunez hiltzeko eskubidea dutela.
Orain, txostenak eskuan dituela eta zuzeneko informazioa jasota, fiskalak eskatu bezala 92. artikulua ez aplikatu eta Uribetxebarria preso eduki edo Arrasateko presoaren eskubideak errespetatu, legea bete eta presoa baldintzapean aske utzi erabaki beharko du epaileak. Izan ere, fiskaltzak eta auzitegi medikuek legeak aipatzen ez dituen arrazoi batzuk eman dizkiote epaileari Uribetxebarria preso edukitzea argudiatzeko. Arrazoitu dute presoa ez dagoela "fase terminalean", baina Zigor Kodearen 92. artikuluak ez dio ezer horri buruz.

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.